Swann-enetik: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{lan infotaula}}
'''''Swann-enetik''''' ({{lang-fr|Du côté de chez Swann}}) [[Marcel Proust]]ek idatzitako ''Denbora galduaren bila'' [[eleberri]] zikloaren lehen liburua da. Ziklo osoa zazpi eleberriez antolatuta dago. Lehenengo hau[[1913]]an plazaratu zen, argitaletxe askoren ezetza ezagutu ondoren. Literatura Unibertsalaren liburu garrantzitsuenetariko bat da.
 
== Edukia ==
Oroimen liburu honek protagonistaren haurtzaroa eta nerabetasuna azaltzen du; protagonista, neurri handi batean egilearekin berarekin identifikatzen da.
 
Azalpen nagusiak familiaren ingurukoak dira: amarekiko maitasun sutsua, aitarekiko maitasun eza. Protagonista emakumeez inguratutako familian bizi zen. Testuinguru horretan lehenengo gorroto eta erruak ezagutuko zituen. Eleberria [[Combray]]n kokatzen da eta hari nagusian beste bigarren mailako narrazioak bilduko dira.
 
Lehenengo eleberri honetan aurki daiteke Denbora galduaren bila zikloaren eszena ospetsuena: protagonistak madalena bat jaten duen bitartean, ekintza horrekin lotuta, haurtzaroko oroimenak esnatzen dira bere baitan.
11. lerroa:
== Atalak ==
Hiru dira:
* «Combray»;
* «Un amour de Swann» (Swannen maitasun bat);
* «Noms de pays: le nom» (Herriaren izenak: izena).
 
== Eleberria zineman ==
[[Volker Schlöndorff]] zuzendari alemanak eleberria zinemara eraman zuen 1984an, ''[[Un amour de Swann (filma)|Un amour de Swan]]'' izenburuaz. Charles Swann eta Odette de Crécy pertsonaiak [[Jeremy Irons]] eta [[Ornella Muti]] aktoreek antzeztu zituzten hurrenez hurren.<ref>https://www.filmaffinity.com/es/film382531.html</ref>
 
== Euskarazko bertsioak ==
Euskaraz bi itzulpen ezagutzen dira, bakoitza bere izenburuarekin:
* [[Joxe Austin Arrieta|Joxe Austin Arrieta Ugartetxea]]: ''Swann-enetik'', [[Alberdania]]-[[Elkar (argitaletxea)|Elkar]] argitaletxeak, 2010ean plazaratuta, ''Literatura Unibertsala'' bilduman.
* [[Jean-Baptiste Orpustan]]: ''Aro galduaren bila''.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=III. Traductions litteraires|url=http://www.tipirena.net/Tipirena_-_Site_officiel_de_Jean-Baptiste_ORPUSTAN/III._Traductions_litteraires.html|aldizkaria=www.tipirena.net|sartze-data=2017-01-03}}</ref>Orpustanek zikloko beste eleberriak ere itzuli ditu: ''Zuanen etxe aldean'' (''Du côté de chez Swann''), ''Guermantes-ko aldea'' (''Le côté de Guermantes'') eta ''Iheslea'' (''La fugitive'').
 
== Erreferentziak ==
27. lerroa:
 
== Kanpo estekak ==
* [https://kritikak.armiarma.eus/?p=5070 [[Beñat Sarasola]]ren komentarioa ''Berria''n, 2011/01/30.]
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Marcel Prousten eleberriak]]
[[Kategoria:1913ko liburuak]]