Su-arma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
== Sailkapena ==
 
* Su-arma luzeak: [[Eskopeta|eskopetakeskopeta]]k, [[Fusil|fusilakfusil]]ak, [[Metrailadore|metrailadoreakmetrailadore]]ak, eta antzerakoak
* Su-arma motzak: [[Pistola|pistola automatikoak]], [[Errebolber|errebolberrakerrebolber]]rak eta abar.
* Artileriakoak: [[Kanoi|kanoiakkanoi]]ak eta [[Obus|obusakobus]]ak.
 
== Historia ==
XI. mendean [[bolbora]] edo sutautsa erabiltzen zuten txinatarrek bai suziriak egiteko baina baita gerra jardueretan ere. XIII. mendeko zenbait lekukotasunek bolbora jaurtigaiak botatzeko erabiltzen zela erakusten dute.
 
Europan XIII. eta XIV. mendeen artean hedatu zen bolbora, jakintsu arabiarren eskutik heldu ondoren. Lehen metalezko kanoiak XIV. mendekoak dira.
 
Kanoiak artileria pieza astunak ziren, baina denborarekin mugikortasun gehiago eman eta infanteriak erabiltzeko moduko erreminta bihurtu zituzten. XV. mendetik aurrera [[Arkabuz|arkabuzakarkabuz]]ak eta [[Moskete|mosketeakmoskete]]ak agertu ziren.
 
Hasierako su-arma horiek ez ziren oso fidagarriak, eta diseinua aski oinarrizkoa zen. Kargatzeko, lehenik sutautsa eta ondoren jaurtigaia ezartzen ziren kanoiaren ahotik barrena. Ondoren, metxa baten bidez leherrarazten zen bolbora. Su-arma modernoak ez dira kanoiaren ahotik kargatzen, atzealdetik baizik, eta bolbora jaurtigaiarekin batera sartu ohi da.
 
Leherketa ere askoz kontrolatuagoa da su-arma modernoetan. Bolbora bereziak erabiltzen dira, eta kanoia ere moldatua da istripuak ekidin eta jaurtigaia zehatzago zuzentzeko. Bestalde, leherketa ez da metxa bidez eragiten, konpresio edo txinparta bidez baizik.