Trajanoren zutabea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{lan infotaula}}
'''Trajanoren Zutabea''', [[Erroma]]n, [[Trajano]] enperadorearen aginduz eraikitako ospakizun monumentu bat da. [[Trajanoren Foroa]]n dago, [[Kirinal]]etik gertu, [[Erromatar foroa|Erromatar forotik]] iparraldera. [[114]]an amaitua, 30 metroko zutabe bat da (35, zutabea eusten duen idulkia kontutan hartuz gero), Trajanok, [[Trajanoren Daziar Gerrak|daziarren aurka lortutako garaipenak]] ospatzen dituen espiralean doan [[behe-erliebe]] batek zeharkatzen duena.
 
Zutabea, [[Carrara]]ko [[haitzurdin]]ezko 18 bloke erraldoiz osatua dago, horietako bakoitzak, 40 tona pisatu eta 4 metroko diametroa duelarik. Eskulturako friso osoak 200 metro inguru neurtzen du eta 23 aldez ematen dio itzulia zutabeari. Zutabearen barnean, 185 maila dituen barraskilo eskailera batek, zutabeaz{{lan infotaula}}utabea beraren goialdean dagoen behatoki batetara iristea ahalbidetzen du.
 
Jatorrian, zutabearen tontorrean, [[arrano]] baten estatua zegoen, eta beranduago, horren ordez, Trajano beraren estatua bat jarri zen. [[1588]]an, hau [[Petri (apostolua)|San Petriren]] estatua bategatik aldatu zen, [[Sixto V.a]] aita santuaren aginduz, oraindik mantentzen dena.
14 ⟶ 13 lerroa:
 
== Idazkuna ==
Honako idazkun hau agertzen da idulkian:
 
:SENATVS·POPVLVS·QVE·ROMANVS
:IMP·CAESARI·DIVI·NERVAE·F·NERVAE
:TRAIANO·AVG·GERM·DACICO·PONTIF
:MAXIMO·TRIB·POT·XVII·IMP·VI·COS·VI·P·P·
:AD·DECLARANDVM·QVANTAE·ALTITVDINIS
:MONS·ET·LOCVS·TANT<...>IBVS·SIT·EGESTVS
 
 
Itzulia:
 
 
 
 
 
 
 
 
 
:[[SPQR|Erromako senatu eta herriak]], Zesar Nerva Trajano Augusto Germaniko Daziko enperadoreari, [[Nerva]] jainkotiarraren semea, [[pontifex maximus]]a, [[tribuno]]a hamazazpigarren aldiz, enperadorea seigarren aldiz, kontsula seigarren aldiz, aberriaren aita hau bezalako <lanentzat> orain suntsitutako mendi eta tokiak hartzen zuten altuera erakusteko.