Sociedad Deportiva Tirán: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
32. lerroa:
== Historia ==
=== Klubaren sorrera ===
Tirán auzoak ohitura zuen arraun munduan, izan ere 1961ean [[Espainiako Traineru Txapelketa|Espainiako Traineruen Txapelketa]] lortu zuen. 1979tik aurrera, arraunketak berpizkundea izan zuen [[Galizia]] aldean eta auzoan ''Club de Remo San Juan de Tirán'' eta ''Nosa Señora Dos Remedios de Tirán'' elkarteak sortu zituzten. Elkarte biak ''Sociedad Deportiva Tiran'' elkartean batu ziren 1993an.
 
=== Aurreneko tituluak eta TKE Ligan ===
41. lerroa:
2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu zuten eta traineru irregularra izan zen. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu zuten eta honetaz gain bi bandera eskuratu dituzte. Denboraldia biribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu ziren Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada Galizian nagusi izan zirela azken sei urtetatik [[Galiziako Traineru Txapelketa|Galiziako bost txapelketa]] irabazi dituztela.
 
2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen<ref>{{erreferentzia |url = http://www.diariovasco.com/remo/banderadelaconcha/tiran-descalificado-bandera-20170713111302-nt.html# |izenburua = Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016 |egunkaria = Diario Vasco |data = 2017ko uztailaren 13an |hizkuntza = es }}</ref>. Ligan erdialdean ibili zen hurrengo urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz.
 
=== Ziklo berri bat ===