Selinonte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
fix lint error
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
50. lerroa:
'''Selinonte'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0147.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=Antzinateko hirien euskarazko izenak| data= 2006-1-27}}</ref> ([[antzinako greziera]]z: Σελινοῦς; [[latin]]ez: ''Selinus'') [[antzinako Grezia]]ko hiri bat zen, [[Sizilia]]ko ipar-mendebaleko kostaldean zegoena. K.a. 629. urtean, [[Megara Hiblea]]ko biztanleek sortu zuten, eta urte askotan oso hiri oparoa izan zen. [[Fenizia]]rren aurka borrokatu zen, baina K.a. 409an, kartagotarrek suntsitu zuten. [[Hermokrates]]ek berreraiki bazuen ere, K.a. 250. urtean kartagotarrek berriz suntsitu zuten. K.a. VI. mendetik aurrera zazpi tenplu eraiki zituzten hirian eta hiri ondoko muinoetan. Horien artean daude [[Apolo]]ri eraikitako Greziako arkitekturaren obra goren batzuk (113,34 m luze eta 54,05 m zabal).
 
Hiria [[Belice ibaia|Belice]] eta Modionen ibaietako haranen artean kokatuta dago. Gaur egun comune [[Castelvetrano|Castelvetranori]]ri dagokio. Inguruko barrutiak dira Triscina di Selinunte mendebaldean eta Marinella di Selinunten ekialdean.
Akropoliko leku arkeologikoak bost tenplu ditu. Bost horietatik, bakarrik [[Hera]] Tenplua, '''“E”''' izenekoa, zaharberritu da. Hiriak, bere une gorenean, 30.000 biztanle izan zituen, esklabuak kontatu gabe<ref>Morris, A.E.J. (2013). History of Urban Form Before the Industrial Revolution. Taylor & Francis. p. 53. ISBN 9781317885146. Retrieved 2014-10-10.</ref>.
 
59. lerroa:
 
[[Tuzidides]]en arabera, Megara Hibleako kolonoek fundatu zuten K.a. 628an, Pamilok gidaturik, Megara Hiblearen fundazioaren 100 urte eta gero, Greziako [[Megara]] hiriko kolonen laguntzaz, beraz, Greziako Megara, Megara Hiblearen jatorrizko metropolia izan zen<ref>Tuzidides VI. 4, VII. 57; Scymnus 292; Estrabon VI. p. 272.</ref>.
Hala ere, [[Diodoro Sikulo]]k uste zuen K.a. 650ean fundatu zela, eta [[Jeronimo Kardiakoa|Jeronimo Kardiakoak]]k K.a. 654an. Litekeena da Tuzididesek emandako data seguruena izatea<ref>Tuzidides VI. 4; Diodoro Sikulo XIII. 59; Hieronymus Chron. ad ann. 1362; Clinton, Fast. Hell. vol. I. p. 208.</ref>.
 
Hiriaren izena tokiko landare baten izenetik dator, ''selinon'' (σελινον) edo [[apio]]<ref>http://www.lasicilia.es/selinunte</ref>, hiriko txanpoietan<ref>http://www.coinarchives.com/a/results.php?results=100&search=selinon Selinonteko txanpoiak</ref> agertzen dena. Garai hartan, mendebaldeko greziar koloniarik urrutiena zen eta horregatik laster jarri zen harremanetan Siziliako [[fenizia]]r koloniekin eta jatorrizko biztanleekin<ref>Ikusi https://eu.wikipedia.org/wiki/Elimo; https://eu.wikipedia.org/wiki/Sikano eta https://eu.wikipedia.org/wiki/Sikulo</ref>, irlaren mendebaldean eta ipar-mendebaldean bizi zirenak. Ageri denez, ez zuten gatazkarik izan feniziarrekin, baina K.a. 580. urtean, hiriak gerra izan zuen [[Segesta]]ko populazio [[Elimo|elimiarrekin]]. Azken honek garaipena lortu zuen [[Rodas]]ko eta [[Knido]]ko emigranteen laguntzari esker, zeinek, beranduago, [[Lipari]] fundatu baitzuten<ref>Diodoro Sikulo V,9.</ref>. Segestaren kontrako gerrek denbora luze iraun zuten.
78. lerroa:
 
=== Atenastarren espedizioa ===
K.a. 416an, Selinonte eta Segestaren arteko gatazkek, [[Atenastarren espedizioa|atenastarren Siziliako espedizioa]] ahalbideratu zuten. Selinontarrek Sirakusari laguntza eskatu ondoren, gai izan ziren lehorrez eta itsasoz Segesta blokeatzeaz. Gauzak horrela, segestarrek atenastarrak deitu zituzten<ref>Tuzidides VI.: Diodoro Sikulo XII. 82.</ref>. Atenasek berehalako laguntza eman ez bazuen ere, ez dira Segestari buruz gatazka gehiago ezagutzen. Atenastarren espedizioa K.a. 415ean heldu zen Siziliara. Tuzididesen arabera, [[Nizias]] jeneralak nahi zuen espedizioa [[Selinonte|Selinontera]]ra abiatzea bertako populazioa, baldintza bigunetan, errenditu arazteko<ref>Tuzidides VI. 47</ref>. Hala ere, aholku hau bete beharrean, espedizioa [[Sirakusa|Sirakusara]]ra abiatu zen. Horrexegatik, Selinontek garrantzi eskasa izan zuen hurrengo operazioetan, baina noizean behin aipatua da Sirakusari tropak emanez<ref>Tuzidides VI. 65, VI. 67.</ref>. [[Peloponeso|Peloponesoko]]ko tropak ([[Gilipo]] laguntzeko bidalitakoak) Selinonten lehorreratu ziren K.a. 413an. Gudaroste hau, lehenbiziz, ekaitz batek Afrikako kostara bidali zuen<ref>Tuzidides VII. 50, 58: Diodoro Sikulo XIII. 12.</ref>. Selinonten, armada bat osatu zuten bertako biztanleekin, [[Gela (Sizilia)|Gela]], [[Himera]] eta hiri [[sikulo]]<nowiki/>ekin abiatu ziren Sirakusari laguntzera<ref>Tuzidides VII. 1.</ref>.
 
=== Kartagoren menpean ===
126. lerroa:
Urbanizazio sistema horrek K.a. V. mendetik dator, hau da, Kartagoko alditik. Aldare kopurua eta santutegi txikiak koloniaren lehen urteetan eraiki ziren, baina 50 urte beranduago, tenplu handiagoak eta iraunkorrak egin ziren. Hauetariko lehena, Megaron izenekoa, '''“B”''' eta '''“C”''' tenpluen artean kokatu zen. '''“O”''' tenpluaren aurrean, kartagotarren sakrifiziozko eremu bat dago, K.a. 409 konkistaren ondoren egin zena. Horko eraikinak gelez osatuta zeuden, aglutinatzailerik gabeko harriekin egindakoak. Geletan, ontziak errautsekin eta anfora kartagotarrak (torpedo itxurakoak) aurkitu dira. Akropoliaren gainean, hainbat tenplu [[doriar ordena|doriar]] daude.
 
=== "A" eta "O" tenpluak ===
[[Fitxategi:Temples A, B, and C at Selinunte sel26.jpg|thumb|250px|<small>{{center|Selinonteko '''"A"''', '''"B"''' eta '''"C"''' tenpluen aztarnak}}</small>]]
Hauetariko aztarna gutxi geratzen dira, besterik basamentua eta aldarea, K.a. 490-460 artean eraiki zena. Biek egitura berdina dute, '''“E”''' tenpluaren antzekoa, ekialdeko muinokoa. [[Peristilo]]ak 16,2 metroko luzera du eta 40,2 zabalera, 6 x 14 zutabe (6,23 metro garai). Barrualdean [[Arkupe|''pronaos in antis'']] bat dago, [[naos]] bat [[adyton]] batekin eta [[opistodomos]] in antis bat, naosetik aldenduta. Naosak pronaosa baino maila bat altuagoa du eta adytonak beste maila bat gehiago.
'''“A”''' tenpluaren pronaos eta naosen artean, bi eskailera kiribilek galeriara edo goiko solairura zuzentzen zuten. '''“A”''' tenpluaren pronaosen zoladurak [[mosaiko]] bat du, non ikus daitezkeen [[Tanit]] feniziar jainkosaren irudi sinbolikoak, [[kaduzeo]] bat, eguzkia, koroa bat eta zezen baten burua. Horrek guztiak adierazten du eremua berrerabili zela [[Kartagotar|puniko]] aldian etxeko- edo leku-erlijioso moduan.
 
'''“O”''' tenplua [[Poseidon|Poseidoni]]i edo [[Atena]]ri<ref>Sabatino Moscati, Italia archeologica, Novara, De Agostini, 1973, vol. 1, pp. 120-129</ref> sagaratuta zegoen. '''“A”''' tenplua, berriz, [[Kastor eta Polux|Dioskurei]] edo [[Apolo]]ri<ref>Sabatino Moscati, Italia archeologica, Novara, De Agostini, 1973, vol. 1, pp. 120-129</ref>.
'''“A”''' tenplutik 34 metro ekialdera tokiaren sarrera monumentalaren aztarnak daude, [[propileo]]-formakoa dena. [[Oinplano]]ak “T” itxura du, 13 x 5,6 metroko [[laukizuzen]] batean eginda, 5 x 12 zutabezko peristilo batekin eta beste laukizuzen bat 6,78 x 7,25 metrokoa.
Aurreko tenpluen iparraldera, ekialde-mendebalde errepidearen zehar, badago beste gune sagaratu bat. '''“C”''' tenpluaren hegoaldera 17,65 x 5,5 metroko santutegi bat zegoen, K.a. 580-570 artean egindakoa, [[megaroi]]-formakoa, baliteke botozko eskaintzak edukitzea. Pronaos ez zuenez, ekialdean kokaturiko sarreratik zuzenean sartzen zen naosean (horren erdigunean bi oinarri daude bi egur-zutabetarako, teilatuari eusten ziotenak). Atzealdean bazegoen adyton laukizuzen bat, zeinen zabaleraren heren bat beranduago gehitu baitzen. Santutegia, beharbada, Demeter [[Tesmoforiak|Tesmoforosi]] eskainita zegoen<ref>Filippo Coarelli; Mario Torelli, Sicilia (Guide archeologiche Laterza), Bari, Laterza, 1988, pp. 72-103</ref>.
168. lerroa:
=== Ekialdeko mendixka ===
Ekialdeko mendixkan hiru tenplu daude. Nahiz eta leku berean eta ipar-hego ardatzean egon, badirudi toki sakratu ezberdinak ([[temenos]]) zirela '''“E”''' eta '''“F”''' tenpluen artean horma bat zegoelako. Gune-sakratu honek antza handia du [[Megara]]ko akropoliaren mendebaldeko maldekin, hots, Selinonteren metropoliarekin. Hau ikusita, errazago da tenplu bakoitzeko kultoa jakitea.
[[ImageFitxategi:Selinunte-TempleE-Plan-bjs.png||thumb|250px|eskuinera|<small>{{center|Solinonteko '''"E"''' tenplua (Hera)}}</small>]]
 
'''“E”''' tenplua, hiruetatik berriena, K.a. 460-450ean eginda, akropoliaren '''“A”''' eta '''“O”''' tenpluen oso antzekoa. Gaurko egoera [[anastilosis]] (eraikin baten zaharberritzea jatorrizko materialak erabiliz) eztabaidatsu baten ondorioa da, 1956-1959 artean gauzatu zena. Peristiloak (25,33x67,82 metrokoa, 6x15 zutabeduna eta 10,19 metroko garaiera) estaltzen zuen [[estuko]]aren aztarnak, oraindik zenbait partetan daude.
 
Tenplu honetan sartzeko eskailerak daude: ekialdean hamar maila ditu, pronaos in antisen ondoren, beste sei maila daude naosera heltzeko eta, azkenean, beste sei gehiago adytoneraino, naosaren atzean. Adytonaren atzean, horma batez aldenduta, opistodomos in antis bat dago. [[Friso]] doriar baten, naosen hormen gainean, metopetan gizakiak irudikatuta daude. Buruak eta emakumeen parte biluziak [[Parosko marmolez]] eginda daude eta gainontzekoa, tokiko harriz. Lau metopek irauten dute: Herakles [[Antiope]] amazona hiltzen; [[Hera]] eta [[Zeus]]en ezkontza; [[Akteon]], [[Artemisa|Artemisen]] ehiza-txakurrek urraturik; Atena [[Entzelado]] erraldoia hiltzen eta beste zati bat, agian, [[Apolo]] eta [[Dafne]] irudikatuz. Hauek guztiak Palermoko Museo Arkeologikoan daude. Tenplu horretan egindako indusketen arabera, bazeuden beste eraikin sakratu batzuk, hauetariko bat K.a. 510ean suntsitu zen. '''“E”''' tenplua [[Hera|Heraren]]ren ohorrez eraiki zen inskripzio batek<ref> IG XIV 271</ref><ref>Tony Spawforth, The Complete Greek Temples 2006, p. 131.</ref> adierazten duen moduan. Hala ere, beste ikertzaileen ustez, [[Afrodita]]ri sagaratuta zegoen<ref>Filippo Coarelli; Mario Torelli, Sicilia (Guide archeologiche Laterza), Bari, Laterza, 1988, pp. 72-103</ref><ref>Henri Stierlin, Grecia. De Micenas al Partenón, p.81, Taschen (2009), ISBN 978-3-8365-1039-4.</ref>.
 
[[Fitxategi:Selinunte-TempleF-Plan-bjs.png|thumb|250px|eskuinera|<small>{{center|Solinonteko "F" Tenpluaren oinplanoa}}</small>]]
178. lerroa:
 
'''“G”''' tenplua Selinonteko handiena zen (113,34x54,05 m, eta 30 m-ko garaiera) [[Fitxategi:Selinunte-TempleG-Plan-bjs.png|thumb| |eskuinera|Solinonteko "G" Tenpluaren oinplanoa</small>]]
Greziar munduko handienen artean zegoen<ref>[[Agrigento|Akragasko]] Olympeionekin batera, eta bakarrik [[Miletos]] ondoko Apolo eta [[Efesoko Artemisaren Tenplua|Efesoko Artemisa]] tenpluak handiagoak ziren</ref>. Tenplu hau, K.a. 530-409 artean eraiki zena (epe luze hau estiloen aldaketetan adierazita dago: ekialdea arkaikoa den bitartean, mendebaldekoa klasikoa da), bukatu gabea da, arteken falta agerian geratzen den moduan, eta tamaina bereko zutabeen danborrak<ref>Zutabe baten sekzio zilindrikoa.</ref> hamar kilometro haratago [[Selinonte#Cave di Cusa|Cave di CusaCusan]]n, oraindik erauzketaren prozesuan. Hondamendiaren artean, posible da 8x17 zutabeko peristilo bat igartzea (16,27 metroko garaiera eta 3,41 diametrokoa). Hauetariko batzuk bakarrik zutik daude 1832an berreraiki zirelako, Sizilian ''lu fusu di la vecchia'' (atsoaren txaratila) izenarekin ezagutzen da. Barnealdean, pronaos prostilo bat dago (lau zutabetakoa), bi hormerekin in antis, beste horrenbeste pilastretan bukatzen dutenak, eta hiru ate naosera sartzeko. Naosa, tamaina handikoa, hiru nabetan banatzen zen: erdikoa, seguruena, aire zabalera irekita zegoen [[(hypaethros)]]. Bi lerrok, hamar zutabe argalekoek, beste zutabezko lerro bati eusten zioten (galeria) eta alboko bi eskailerak teilatura igotzeko. Nabe zentralaren atzealdean adytona zegoen, naosaren hormetatik bereizita, baina honetan guztiz sartuta. Adytonaren barrualdean, zauritutako edo hiltzear zegoen erraldoi baten gorputz-enborraren artelana aurkitu zen eta inskripzio bat “Selinusen Mahai Handia” izenekoa. Atzealdean, opistodomos [[in antis]] bat, eta honetan ez zegoen naosetik sartzerik. Hondamendien artean, interes bereziko dira zenbait bukatutako zutabe, zeinek margoturiko estuko-aztarnak adierazten duten. Honetaz gain, [[taulamendu]]aren blokeek ferrazko markak dituzte alboetan. Hauen zehar, sokak sartzen zituzten blokeak altxatzeko eta zegozkien tokietan kokatzeko. '''“G”''' tenplua hiriko altxorra gordetzeko zen. Ebidentzia epigrafiko baten arabera tenplua Apoloren gurtzarako egin zen, hala ere, gaurko ikerketen ustez, Zeusi sagaratuta zegoen.
 
Mendixkaren oinean, Cottone ibaiaren bokalean, Ekialdeko Portua zegoen, 600 metroko zabalera, baliteke barrua olatu-horma bat edukitzea akropolia babesteko. Honek aldaketak izan zituen K.a. IV. eta III. mendeetan: luzatu ondoren, ipar-hegoaldera orientatutako kaiak eta biltegiguneak eraiki ziren. Gaur egun, elinonteko bi portuak buxatuta daude. Mendebaldekoa, Selinus-Modione ibairen nagusia zen. Harresien kanpoko auzoak merkataritzarako eta portuko lanetarako ziren. Hauek terrazetan eta maldetan kokaturik zeuden.
195. lerroa:
Kanala igaro bezain pronto, [[megaroi]] itxurako Demeter tenplua dago (20,4x9,52 metrokoa). Nahiz eta [[krepidoma]] eta zutabeak ez izan, baditu pronaos, naos, aditon eta nitxo bat atzean.
 
Pronaosaren iparraldera laukizuzenezko zerbitzu gela bat gehitu zen. [[Megaroi|Megaroiaren]]aren faserik antzinena bakarrik oinarri mailan nabaritzen da. Tenpluaren hegoaldeko bi egituren (karratua eta errektangularra) funtzioa ez da argitu. Iparraldean, badago geroagoko beste egitura bat, bi gelarekin, temenosen kanpora eta barrura irekita daude eta itxieraren bigarren sarrera dira. Hegoaldeko itxiera aldizka konpontzen zen magala hondoratzen zenean. Propileoaren hegoaldean, itxierako hormari itsatsita, [[Hekate]]ri eskainiriko beste itxiera bat zegoen. Honen forma karratua zen, santutegi batekin ekialdeko izkinean, sarreraren ondoan. Hegoaldeko izkinean, berriz, lauzatutako karratu txiki bat dago, baina honen helburua ezezaguna da.
 
Hamabost metro iparralderago, beste itxiera karratu bat dago (17x17 metrokoa) [[Zeus]] Meilitxiori (Zeus Eztia) eskainita eta Pasikrateiari ([[Persefone]]), honen hondakinak ugariak dira, baina K.a. IV. mendeko hainbat egituren funtzioa zaila da ulertzea, hau da, itxiturazko horma, bi alboetan zutabe ezberdinekin (atari helenistiko baten atal batekin) inguraturik dagoena. Itxieraren atzean, tenplu prostilo in antis txiki bat dago (5,22x3,02 metrokoa) doriar zutabe monolitikoekin, baina joniar taulamenduarekin eta beste bi tenplu gehiago itxieraren erdigunean.