«Jogurt»: berrikuspenen arteko aldeak

1.596 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: thumb|right|300px|Jogurt [[bulgariarra]] '''Jogurta''' esnearen hartzidura bakterianoaren ondori...)
 
 
'''Jogurta''' [[esne]]aren [[hartzidura]] [[bakteria]]noaren ondorioz ekoiztutako [[esneki]] bat da. Esneak daukan [[laktosa]] [[azukre]]aren hartziduraren ondorioz [[azido laktiko]]a sortzen da, eta hau esnearen [[proteina|proteinekin]] nahasten da, jogurtari bere zapore eta egitura berezia emanez. Jogurtak proteina, [[kaltzio]], [[erriboflabina]], [[B6 bitamina]] eta [[B12 bitamina]] asko dauka.
 
Terminoa turkierazko ''yoğurt'' hitzetik dator, eta hau ''yoğurmak'' ("nahastu") hitzetik, jogurta prestatzeko erabiltzen den metodoa adieraziz.
 
== Historia ==
Badirudi K. a. III. milurtekoan jadanik jogurta ekoizten zela hainbat kulturatan. Seguru aski lehen jogurtak berezko hartziduren ondorioz sortu ziren, beharbada esnearen garraio-ontzi gisa erabilitako ahuntz-larruen barruko [[bakterio]] baten eraginez.
Jogurta munduko toki jakin batzuetan ([[India]], [[Erdialdeko Asia]], [[Hego-ekialdeko Asia]], [[Erdialdeko Europa]], [[Ekialdeko Europa]]) kontsumitzen zen duela 100 urte arte. Orduan, [[Ilya Ilyich Mechnikov]] [[biologo]] [[errusia]]rrak jogurta baserritar [[bulgaria]]rren bizi-itxaropen luzearen erantzule zela adierazi zuen. Jogurtaren [[laktobazilo]]ak osasunerako onak zirela defendatuz, jogurta Europa osoan jendarteratzeko ahaleginak egin zituen.
 
== Osaera ==
[[Irudi:Joghurt.jpg|thumb|right|300px|Jogurt turkiarra]]
Jogurta modu industrialean egiteko, bakterio jakin batzuk eransten zaizkio esneari ingurune-baldintza kontrolatuen pean. Bakterioek laktosa kontsumitu eta azido laktikoa ekoizten dute hondakin gisa. Azken produktu honek [[pH|azidotasuna]] handitzen du eta, ondorioz, esnearen proteinak jalkin egiten dira, [[gel]]a osatuz. Oro har, bi bakterio-espezie edo gehiago sartzen dira esnean, hartzidura osoagoa izan dadin: Besteak beste, ondoko espezieak erabiltzen dira: ''[[Streptococcus thermophilus subsp. salivarius]]'', ''[[Lactobacillus bulgaricus|L. bulgaricus]]'', ''[[Lactobacillus casei|L. casei]]'' eta ''[[Lactobacillus bifidus|L. bifidus]]''.
 
== Ikus, gainera ==
24.683

edits