Burdingintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
 
3. lerroa:
 
== Historia ==
Siderurgiaren historia [[historiaurre]]an hasten da. Aurkitutako lehenengo [[burdina]]zko tresnak K.a. 5. milurtekokoak [[Iran]]en eta K.a. 2. milurtekokoak [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]], [[meteorito]]etako burdin-nikelez eginda daude. Oraindik ez da ezagutzen noiz hasi zen mineraletatik, burdinaren urtzea, baina K.a. 2. milurtekoaren bukaeran burdina Txinatik [[Saharaz hegoaldeko Afrika|Saharaz hegoaldera]] ekoizten zen. Burdina forjatuaren erabilera K.a. 1. milurtekoan ezaguna zen. [[Erdi Aroa]]n zehar [[Burdinurtu|urtutako burdinatik]] burdin forjatua egiteko metodoak aurkitu ziren, fintzeko forjak erabiliz. Prozesu guzti hauetarako [[erregai]] modura [[harrikatz|egur-ikatza]] beharrezkoa zen.
 
[[Arrabio]]ak baino [[karbono]] gutxiago eta burdin forjatuak baino gehiago duen [[altzairu]]a, [[Antzinaroa]]n ekoiztu zen lehenengoz. Burdin barren zementazio prozesuaren bidez, altzairua ekoizteko metodoak XVII. mendean asmatu ziren. [[Industria Iraultza]]n, egur-ikatza gabe burdin barrak ekoizteko moduak aurkitu ziren eta gerora altzairua ekoizteko erabili ziren. 1850ko hamarkadaren bukaeran Henry Bessemer altzairua egiteko prozesu berri bat asmatu zuen, prozesu honetan airea urtutako arrabiotik pasaraziz altzairu gozoa ekoiztuz. Hau eta XIX. mende eta aurrerako prozesuek burdin forjatuaren ekoizpenari bukaera eman zioten.
10. lerroa:
[[Fitxategi:Willamette Meteorite AMNH.jpg|thumb|180px|Willamette meteoritoa, munduko seigarren handiena, burdin-nikel meteorito bat da]]
 
Aurkitu diren burdin gailu goiztiarrenak hematitez eginda daude, Egiptoko Khormusanenank KAk.a. 35.000. Egiptoko paleolitoa Kk.a. 30.000. urtean bukatzen da. Khormusatarrek tresna aurreratuak animalien hezurrekin ere garatu zituzten, ez zuten bakarrik harriekiko menpekotasuna.
 
Askoz geroago, metala, lurrera iristen diren meteorito guztien %6 hartzen duen, burdin-nikel meteoritoetatik ateratzen zen. Iturri hau askotan ziurtasun osoz identifika daiteke material horren ezaugarri kristalino bereziak direla eta (Widmanstatten irudiak), metala hotzean eta tenperatura baxuetan lantzen denean mantentzen baitira. Tresna hauen artean Iranen, K.a. 5. milurtekoan aurkitutako beira-aleak eta K.a. 4000. urteko [[Antzinako Egipto]]ko eta [[Sumer]]reko apaingarriak eta lantza puntak daude. Meteorito burdina K.a. 2. milurtekoan Aizkora Txinatar batean ere aurkitu zen.