Erribosoma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.213.240.141 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aihotz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
17. lerroa:
 
== Egitura ==
 
[[Azido erribonukleiko|RNA]]-r-z (azido erribonukleiko erribosomikoz) eta [[proteina]]z osatuta daude. [[Eukarioto]] eta [[prokarioto]]en [[erribosoma]]k oso antzekoak dira baina eukariotikoak zerbait handiagoak dira eta osagai gehiago izaten dituzte, hori dela eta haien jailkipen zatikiak ezberdinak dira: 70S, prokariotikoak eta 80S, eukariotikoak; dena den bai egitura eta funtzioa oso antzekoa dute.
 
Egiturari dagokionez, erribosomak oso elkarte makromolekular handiak dira (erribosoma eukariotikoa: 4,2 x 106 Dalton), RNAz eta proteinez osatuak. Erribosoma funtzionalak bi azpiunitatez osatuta daude: azpiunitate handia eta azpiunitate txikia. Hauek bakarrik [[Itzulpen (genetika)|itzulpena]] gertatzen denean elkartzen dira, bestela banatuta daude [[zitoplasma]]n. Izan ere, dakigun bezala bi azpiunitateak [[nukleolo]]an sintetizatzen dira eta independenteki esportatzen dira [[zitoplasma]]ra poro nuklearren bidez. Bestalde, azpiunitate erribosomiko bakoitzaren funtzioak desberdinak dira beraz osagaiak eta egitura ere desberdinak dira.
 
Erribosoma eukariotikoaren azpiunitateen osagaiak honako hauek dira:
 
* '''Azpiunitate txikia (40s)''': [[Azido erribonukleiko|RNA]] molekula bakar bat (18s RNAr) + 33 proteina. Itzulpena burutzen denean hemen kokatzen da [[Azido erribonukleiko|RNA]] mezularia.
 
* '''Azpiunitate handia (60s)''': hiru [[Azido erribonukleiko|RNA]] [[molekula]]: 5s, 5,8 s eta 28 s + 49 proteina. [[Lotura peptidiko]]a, hau da, [[aminoazido]]en arteko lotura, azpiunitate honetan eraikitzen da.
 
[[Azido erribonukleiko|RNAr]] molekulak oso antzekoak dira organismo desberdinetan, hau da, gutxi aldatu egin dira [[eboluzio]]an zehar. Honek adierazten du euren funtzioa bereziki garrantzitsua dela: [[erribosoma]]ren oinarrizko egitura eragiten dute eta erribosomaren jarduera katalitikoaz arduratzen dira. [[Proteina]] erribosomikoen eginkizuna ez da hain garrantzitsua: erribosomaren azalean kokatuta daude eta batez ere [[Azido erribonukleiko|RNAr]]-az osatutako egitura egonkortzen dute. [[Proteina]] erribosomikoak askoz gehiago aldatu egin dira eboluzioan eta desberdinak dira organismomotaren arabera.
 
== Erribosomen jarduera ==