Abukirko gudua (1799): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «Abukirko gudua 1799an Abukirren egondako guda bat izan zen. Guda hau Napoleon Bonaparteren azken garaipen militarra izan zen Egipton, Frantziara bueltatu aurr...»
(Ez dago alderik)

16:48, 30 iraila 2020ko berrikusketa

Abukirko gudua 1799an Abukirren egondako guda bat izan zen. Guda hau Napoleon Bonaparteren azken garaipen militarra izan zen Egipton, Frantziara bueltatu aurretik, Egipto berreskuratzeko saio-otomandarra zapuztuz.

Erasoaldi Otomandarra eta frantziar erantzuna

1799ko martxoan, Mustafá Bajánen agintean zeuden hemezortzi mila gizoneko armada turkiarra lehorreratu zuen Abukirren (Egipton). Napoleon ( c. 1769 - c. 1821), Acre setiatzen ari zena, honetaz jakin zuenean, setioa altxatu zuen Siriatik erretiratuz. Napoleon hegoalderantz abiatzen zen bitartean, otomandarrek Egiptoko itsasertzean zeuden Frantziako gudaroste txikiak garaitu zituzten.

Ekainaren 14an, Napoleon Bonaparte Kairora heldu zen, gutxi gorabehera zazpi mila soldaduekin. Jeneralak beste gudaroste batzuen unitateak bildu zituen eta iparralderantz abiatu zen. Hamar egun geroago, Abukirren bildutako otomandarrak aurkitu zituen, bere ontzidiaren ondoan, hiru borroka-lerrotan eta bi gotorlekutan zabalduta.

Frantziarrek erasoa burutu zuten. Turkiarrak esperientzia gabezia zela eta, turkiarrak ezin izan zieten aurre egin frantziarren hamar mila soldadu beteranoei. Egun haietako eguerdi batean, Joachim Murat (c. 1767 - c. 1815) jeneralaren zalditeria karga batek otomandarrak jarri zituen ihesean, gotorlekuetako bat hartu zuen eta Mustafá harrapatu zuen eta bertan harekin zeuden sei mila gizonek amore eman zuten.

Gudaren emaitza

Frantziarrek hirureun eta laurogeita sei hildako izan zituzten. Otomandarrek beste bi mila gizon hildako izan zituzten borrokan, gehi itotako beste lau mila. Beste bi mila eta bostehun turkiar Abukirreko gazteluan giltzaperatu ziren, baina ez zeukaten edateko urik. Hurrengo astean zehar, haietako mila hil ziren, abuztuaren 2an, gainerako gudari turkiarrak bandera zuria altxatu zuten.