Herri kirolen jatorria, izan ere, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituzten zenbait lan kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian.