Eva Perón: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
300. lerroa:
Eva Perónek jaso duen beste salaketa garrantzitsu bat faltsukeria izan da; hala, zenbait adituk bere irudia peronismoak eraiki zuen obratzat jo izan dute. Juan Perónek jende masaren sostengua lortzeko pertsonaia baten beharra izan zuen, eta Eva Perónek paper hori baino ez omen zuen jokatu, hau da, argentinarren eta gobernarien arteko zubia, erregimenaren aurpegi polita. [[Populismo]]aren bitartez, eta itxurakerien bitartez, Juan Perón boteregunean mantendu nahi izan zen, alegia, politikagintzan goraino bultzatuko zuen herritarren babesa lortu nahi izan zen. Zeregin horretan [[Eva Perón Fundazioa]]k ere lan handia egin zuen, lehen damaren irudia santu baten mailara goratu zuena. Askoren ustez, elkarteak jasotzen zuen gobernuaren diru-laguntza guztiaren helburu bakarra Juan Perónen emaztearen irudia indartzea zen, eta, hala, peronismoaren eta presidentearen beraren lana eta politikak babestea. Bestalde, Juan Perón eta Evaren arteko maitasun harremana ere faltsua izan omen zela esan izan da, biek euren irudiak hobetzeko eta euren anbizioei aurrera egiten laguntzeko batasuna onuragarria baitzitzaien. Beste teoria batzuek, aldiz, Eva Perón ez zela peronismoaren txotxongiloa defendatu izan dute, baizik eta bera zela itzalpean bere nahien arabera hariak mugitzen zituen eragilea. Azken teoria horren alde Eva Perónen izaera menderatzailea, apetatsua, autoritarioa eta zakarra zela azpimarratu izan dute, gaizki hezitako emakumea zela, eta horrek mugimendu guztiak bere baimen zuzena izatera eraman zutela. Gainera, Fundazioak jasotzen zuen dirua desbideratu eta harribitxi, arropa eta osagarrietan dirutza xahutu izana egotzi diote<ref name=Bibliografia16 />.
[[Fitxategi:Rodolfo Freude.jpg|275px|ezkerrera|thumb|Rodolfo Freude (ezker muturrean), Juan eta Eva Perón urriaren 17ko ospakizunean (1946).]]
Bestetik, peronismoari egotzi izan zaizkion gaitz guztiek ere zeharka zipriztindu dute Eva Perónen irudia. Peronismoa [[faxismo]]tzat jo izan dute zenbaitek, [[Latinoamerika]]ko [[nazionalsozialismo]]tzat, diktadura ezkututzat, antisemitatzat eta populistatzat<ref>Fraser eta Navarro, 1996: 100</ref>. Peronismoaren garaian, gobernuaren aurkari asko espetxeratuak izan ziren, erbesteratuak eta zapalduak; oposizioa gertutik estutu zuen gobernuak, hedabideak kontrolatu zituen, eta mendeku asko burutu zituen. Eva bera ere aktore ibilbidean bildutako etsaiei bere ordaina emateaz salatu izan dute; [[Libertad Lamarque]]ren kasua aipatu ohi da, nahiz eta antzezle honek salaketa guzti hauek guztiak gezurtatu izan zituen. Jakina da Juan Perónek [[Benito Mussolini]] faxista goresten zuela, baita peronismoak Argentinak [[Bigarren Mundu Gerra]]n parte hartzeari uko egin ziola ere, AEBen gaitzespena ekarri zuen erabakia. Gainera, Eva Perónek [[Europa]]ra 1947an egin zuen bidaiak zeresan ugari eman zuen; alde batetik, [[Francisco Franco]] diktadorearekin izan zuen enkontrua larritzat jo zuten herrialde askok; eta, bestetik, [[Vatikano Hiria|Vatikano Hiriko]] eta [[Suitza]]ko egonaldiek ezkutuko helburu bat izan ez ote zuten esan izan da<ref name=Bibliografia66 />. Izan ere, Perónen gobernuari ihesean zebiltzan buruzagi nazi askori isilean Argentinara eramatea egotzi izan diote zenbait ikerlarik; batik bat, [[Rodolfo Freude]]n irudia aipatu ohi da, Informazio Dibisioen buruzagia eta [[ODESSA]] operazioa Argentinan garatzeaz arduratu omen zen gizona<ref>[http://www.pagina12.com.ar/diario/elpais/1-27044-2003-10-20.html ≪Otro nazi que murió en su cama≫] - Sergio Kiernan (2003ko urriaren 20a). Página 12. 2015.11.24</ref><ref>[http://www.taringa.net/posts/info/1131657/Convencio-a-Peron-para-acoger-criminales-nazis.html «Convenció a Perón para acoger criminales nazis»] - Juan Ignacio Irigaray (2003ko urriaren 22a). El Mundo (Espainia). 2015.11.24</ref>.
 
Azkenik, peronismoak izan zuen kutunkeria ere leporatu izan zaio Eva Peróni, eta bere familia, anai-arrebak, koinatuak postu esanguratsuetan jartzeaz salatu izan dute<ref name=Bibliografia16 />.