Louis Vierne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
3. lerroa:
'''Louis Vierne''' ([[Poitiers]], [[1870]]eko [[urriaren 8|urriak 8]]-[[Paris]], [[1937]]ko [[ekainaren 2|ekainak 2]]), organo-jotzaile eta konposatzaile frantziarra izan zen.
 
Ia erabat itsu zegoen jaio zenetik. Behin bere familia Parisen bizitzen jarri zenean, [[1877]]an, ''Institution des Jeunes Aveugles''en musika ikasketak hasi zituen, eta nota oso altuak lortuta lizentziatu. Geroago, [[Cesar Franck]], [[Charles-Marie Widor|Charles Marie Widor]], [[Alexandre Guilmant]] eta [[Eugene Gigout]]ekin ikasten segitu zuen. Viernek organo frantziarraren tradizioa luzatu zuen. [[Saint-Sulpice eliza]]n organo-jotzailea izan zen eta, [[1900]]ean, Charles Vidorrek bultzatua, [[Parisko Notre Dame katedrala|Parisko Notre Dame katedraleko]] organo-jotzaile titularra aukeratzeko lehiaketara aurkeztu zen, beste ehundaka hautagairekin batera. Postua lortu zuen, eta hil arte mantendu zuen, Notre -Dameko organoarekin bere 1750. ekitaldian ''Stèle pour un enfant défunt'' jotzen ari zela, [[1937]]ko ekainaren 2an hil zen arte<ref>{{Erreferentzia|izena=Léopold|abizena=Tobisch|izenburua=10 décès les plus macabres des compositeurs classiques|hizkuntza=fr|data=2018-11-09|url=https://www.francemusique.fr/culture-musicale/10-des-morts-de-compositeurs-les-plus-etranges-les-plus-mysterieuses-et-les-plus-tragiques-66916|aldizkaria=France Musique|sartze-data=2020-09-26}}</ref>.
 
Musika hizkuntza propioa garatu zuen, harmonia eta asmakuntza aldetik aberatsa, konplexua [[kontrapuntu]] teknikan eta, sarritan, orkestrala kontzeptuan. Haren lanen artean, organorako bere 6 [[sinfonia]]k, eta, bereziki, bere 24 ''fantasia''zko lanak eta estilo askeko 24ak nabari dira: inprobisatzaile ospetsua izan zen. Zenbait [[ganbera-musika|ganbera musika]] eta piano lan ere idatzi zituen.