Louis Vierne: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
3. lerroa:
'''Louis Vierne''' ([[Poitiers]], [[1870]]eko [[urriaren 8|urriak 8]]-[[Paris]], [[1937]]ko [[ekainaren 2|ekainak 2]]), organo-jotzaile eta konposatzaile frantziarra izan zen.
 
Ia erabat itsu zegoen jaio zenetik. Behin bere familia Parisen bizitzen jarri zenean, [[1877]]an, ''Institution des Jeunes Aveugles''en musika ikasketak hasi zituen, eta nota oso altuak lortuta lizentziatu. Geroago, [[Cesar Franck]], [[Charles-Marie Widor|Charles Marie Widor]], [[Alexandre Guilmant]] eta [[Eugene Gigout]]ekin ikasten segitu zuen. Viernek organo frantziarraren tradizioa luzatu zuen. [[Saint-Sulpice eliza]]n organo-jotzailea izan zen eta, [[1900]]ean, Charles Vidorrek bultzatua, [[Parisko Notre Dame katedrala|Parisko Notre Dame katedraleko]] organo-jotzaile titularra aukeratzeko lehiaketara aurkeztu zen, beste ehundaka hautagairekin batera. Postua lortu zuen, eta hil arte mantendu zuen, Notre Dameko organoarekin bere 1750. ekitaldian ''Stèle pour un enfant défunt'' jotzen ari zela, [[1937]]ko ekainaren 2an gertatuahil zen arte<ref>{{Erreferentzia|izena=Léopold|abizena=Tobisch|izenburua=10 décès les plus macabres des compositeurs classiques|hizkuntza=fr|data=2018-11-09|url=https://www.francemusique.fr/culture-musicale/10-des-morts-de-compositeurs-les-plus-etranges-les-plus-mysterieuses-et-les-plus-tragiques-66916|aldizkaria=France Musique|sartze-data=2020-09-26}}</ref>.
 
Musika hizkuntza propioa garatu zuen, harmonia eta asmakuntza aldetik aberatsa, konplexua [[kontrapuntu]] teknikan eta, sarritan, orkestrala kontzeptuan. Haren lanen artean, organorako bere 6 [[sinfonia]]k, eta, bereziki, bere 24 ''fantasia''zko lanak eta estilo askeko 24ak nabari dira: inprobisatzaile ospetsua izan zen. Zenbait [[ganbera-musika|ganbera musika]] eta piano lan ere idatzi zituen.