«Iñaki de Juana»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Estilo xuxenketak
t (Estilo xuxenketak)
25 hilketatan parte hartu izanagatik kondenatuta, 3000 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Espetxean 18 urte igaro ondoren, kartzelaldia bukatzear zegoenean, [[Gara]]n idatzitako bi iritzi artikulutan (''Gallizo'' eta ''El Escudo'' izenekoak) 5 espetxe-funtzionario mehatxatzeagatik, 12 urte eta 7 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. [[2006]]ko [[azaroaren 6]]tik [[2007]]ko [[martxoaren 1]]era gose-greban egon zen zigor hori kentzeko exijituz. Egun [[Belfast]]en bizi da ([[Ipar Irlanda]]) eta bere aurkako [[atxilotzeko europar agindu|euroagindu]] bat dago, bere ongi etorri ekitaldian irakurri zen gutuna dela eta.
 
Epe labur batenbatean [[Ertzaintza|ertzaina]] zelarik, entzaintzakoErtzaintzaren koartelean komandokide batzuekin pistolak eta hainbeste arma lapurtu ondoren, [[1983]]an klandestinitatean murgildu zen, poliziatik ihesi, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAko]] militante bati lehen aipatutako Ertzaintzaren arma batzuk aurkitu ondoren. [[1987]]ko urtarrilean atxilotu zuten, eta atxiloketaren ondoren, [[tortura]] gogorrak jasan zituela salatu zuen. [[José Antonio Ortega Lara|Jose Antonio Ortega Lararen]] bahiketan, ETAk presoen egoera negoziatzeko bitartekaria izendatu zuen Iñaki de Juana, besteak beste.
 
== Iñaki de Juanaren gose-grebak ==
Espetxealdia bukatzeko zorian zegoelarik, [[Espainia]]ko hainbat komunikabidek Iñaki de Juanaren kaleratzearen kontra egin zuten, damuturik ez zegoela eta aipatutako gutunak eragindako sumina jasanezina zela argudiatuz. [[Juan Fernando López|J. F. López Aguilar]] Espainiako Justizia Ministroak berak adierazi zuen salaketak "eraiki" behar zirela De Juanak kartzelan jarrai zezan. Horren protestan, [[2006]]ko [[abuztuaren 7]]an lehenengo gose grebari ekin zion, zeinak 63 egun iraun zuenbaitzuen. Gose greba hau, De Juanak berak adierazi zuen familiak eta lagunek egindako eskaerengatik bukatu zuela adierazi zuen De Juanak berak.
 
[[2006]]ko [[urriaren 27]]an, tartean kalera atera gabe eta ETAko su-etena indarrean zegoenean, hasi zen [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k aipatutako mehatxuengatiko delituaren epaiketa. [[Azaroaren 7]]an, aipatutako 12 urteko eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. [[Espainiako Auzitegi Gorena|Auzitegi Gorenean]] ebazpen honen kontrako helegite bat aurkeztu dute. Aurreko egunean berriro ekin zion gose grebari, espetxealdia betea zeukanez aska zezaten aldarrikatzeko.
1.762

edits