Club de Remo Mecos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
31. lerroa:
1980. urtean sortu zuten herriko arraun zale batzuek. 1995. urtean [[Kontxako Bandera]]n parte hartzeko eskaria egin zuen. Antolatazaileek araudia eskutan ez zioten parte hartzen utzi eta jadanik [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] etorriak zeudenez Erandioko Banderan parte hartu eta irabazi egin zuten, [[traineru estropada|trainerutan]] '''Euskal Herrian estropada bat irabazi zuen lehen klub galiziarra''' izan zelarik. Honek jauzi kualitatibo bat eman zion klubari eta hurrengo urtetan emaitza onak lortzen hasi zen. Horrela, bi urte beranduago [[Espainiako Traineru Txapelketa|Espainiako txapelketan]] hirugarren izatera iritsi zen. 2000. urtean postua errepikatu eta 2002.an bigarren gelditu zen [[Sociedad Deportiva de Remo Astillero|Astilleroren]] atzetik. Aipatu behar da 2000. urtean Galiziako txapelketa ere eskuratu zuela.
 
2003. urtea oso ona izan zen klubarentzat, izan ere sortu berria zen [[San MiguelTKE Liga]]n [[tKE Ligako 2003ko denboraldia|bigarren postua]] eskuratu baitzuen eta [[Kontxako Bandera]]n parte hartu baitzuen, oraingoan hirugarren postua lortuz. Urte honetan [[Hondarribiko Bandera|Hondarribia]] eta Astilleroko banderak irabazi zituen ligan. Ordutik aurrera liga nagusian egon da 2007.an [[tKE Ligako 2007ko denboraldia|mailaz jeitsi]] zen arte. Orain [[Galiziako Traineruen Liga]]n ari da nahiko emaitza txukunekin, 2009.an adibidez laugarren postuan sailkatu zen.
 
2012an Galiziako Ligak bi maila eratu zituen eta Mecos-ek B Ligan egin behar izan zuen arraun. 2015ean jokaturiko bandera guztiak irabazi zituenez B Ligako txapelduna izan zen eta mailaz igo zen. Hurrengo urteetan hobetu egin du eta 2017, 2018 eta 2019an hirugarrena izan da.