«Motia»: berrikuspenen arteko aldeak

22 bytes added ,  Duela 1 urte
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Siziliako greziar koloniak ugaritu eta handiagotu zirenean, feniziarrek utzi zituzten etorri berrien ondoko eremuak eta hiru kolonia nagusien inguruan ezarri ziren, hau da, [[Solunte]], [[Palermo|Panorno]] eta Motia<ref> TUZIDIDES: l. c.</ref>.
Azken hau, Kartagotik eta Afrikako komunikazioetatik hurbil zegoenez eta, gainera, babestutako toki batean, kartagotarren gotorlekurik preziatuena bilakatu zen baita irlako merkataritzarako hiririk onena ere<ref>DIODORO SIKULO: XIV. 47. </ref>. Dirudienez, Lilibeok antzeko garrantzia izan zuen beranduago.
Hala ere, Motia oso gutxi aipatzen da historian, setioa pairatu arte. Lehenengo aipamena [[Hekateo Miletokoa]] da<ref>ESTEFANO BIZANTZIOKOA: s. v.</ref> geroago, [[Tuzidides]]ek dio [[atenastarren espedizioa]]ren garaian (K.a. 415), Motia feniziarren koloniarik handiena zela<ref name=''1''/>. Zenbait urte geroago, K.a. 409an, [[HannibalHanibal MagonI.a Kartagokoa|Hanibal Magonek]]ek kartagotar armadarekin Lilibeon lehorreratu zenean, jeneral horrek itsas-armada Motiako golkoan ainguratu ondoren, lurretik [[Selinonteko gudua (K. a. 409)|Selinontera]] abiatu zen hiria erasotzeko<ref>DIODORO SIKULO: XIII. 54, 61.</ref>. Hiria suntsitu zuen, baina kartagotarrek alde egin ondoren, [[Hermokrates Sirakusakoa|Hermokratesek]], Sirakusako erbesteratu batek, horretan aurkitu zuen babesa eta handik jarraitzaile askorekin Panornoko eta Motiako eskualdeak arpilatzen zituen<ref>DIODORO SIKULO: XIII, 63.</ref>. [[Hamilkar I.a Kartagokoa|Hamilkarrek]] egindako espedizioan K.a. 407an, hi hiri horiek etengabean eman zien abegi kartagotar flotari<ref>DIODORO SIKULO: XIII, 88.</ref>.
 
[[Fitxategi:Antzinako Sizilia.png|thumb|300px|<small><center>Siziliako antzinako hiriak</small>]]
13.434

edits