«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

729 bytes added ,  Duela 1 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
[[XX. mendea|XX. mendearen]] hasieran, [[Automobil|automobilarekiko]] mendekotasun gero eta handiagoak eta kautxua hainbat produktutan erabiltzeak (adibidez, [[Bota|botak]]) produktu horren eskaria bultzatu zuten. Garai hartan kautxua zenbait landaretatik ateratako latex naturaletik egiten zen. Latexa ekoizteko landarerik garrantzitsuena [[kautxuaren zuhaitza]] da, ''Hevea brasiliensis'', zeinaren laborantza klima tropikaletara mugatzen baita. Garai honetan, kautxuaren %75 britainiar korporazioek kontrolatzen zuten, [[Errusiako Inperioa|Errusia]], [[Alemania]] eta Estatu Batuetan kautxu britainiarrarekiko mendekotasuna murrizteko ahaleginak bultzatu zituena. Hiru herrialdeak kautxu sintetikoa egiteko metodoak garatzen saiatzen ziren, eta [[United States Rubber Company]] 1910ean hasi zen kautxu naturala ekoizten [[Sumatra|Sumatran]]. Hala ere, kautxu sintetikoa oraindik ez zen praktikoa, eta kautxu naturalaren iturriak nahiko astiro garatzen dira (kautxuzko zuhaitzak sei-zazpi urtez hazi behar dira emankorrak izan aurretik).
 
1920 inguruan Kautxuaren Ekoizleen Elkarte Britainiarra garai hartan [[Kolonietarako Estatu Idazkaria]] zen [[Winston Churchill|Winston Churchillengana]] joan zen laguntza bila. Churchillek ikerketa batzorde bat hasi zuen, Kautxuaren Ikerketa Batzordea, nagusiki elkarteko kidez osatua eta Sir [[James Stevenson]] buru zuena, kautxuaren prezioak egonkortzeko plan bat egiteko. Batzordeak [[Stevenson Plana]] egin zuen, eta horrek prezioak egonkortu zituen, esportatutako kautxuaren tonak mugatuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Supply and Demand|url=https://pslc.ws/macrog/exp/rubber/synth/supndem.htm|aldizkaria=pslc.ws|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Charles R.|abizena=Whittlesey|izenburua=The Stevenson Plan: Some Conclusions and Observations|orrialdeak=506–525|hizkuntza=en|data=1931-08|url=https://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/254231|aldizkaria=Journal of Political Economy|alea=4|zenbakia=39|issn=0022-3808|doi=10.1086/254231|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Kautxuaren prezioa artifizialki igo zen planaren ondorioz, baina Ameriketako Estatu Batuek kautxuaren produkzioaren %70 kontsumitzen zuten<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Galey|izenburua=Industrialist in the Wilderness: Henry Ford's Amazon Venture|orrialdeak=261–289|data=1979|url=https://www.jstor.org/stable/165528|aldizkaria=Journal of Interamerican Studies and World Affairs|alea=2|zenbakia=21|issn=0022-1937|doi=10.2307/165528|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. [[Ford Motor Company|Ford Motor Companyk]] kautxuaren horniduraren [[monopolio]] britainiarra saihesten saiatu zen, nagusiki [[pneumatiko]]ak eta beste automobil pieza batzuk ekoizteko erabiltzen zena<ref>{{Erreferentzia|izena=Simon|abizena=Romero|izenburua=Deep in Brazil’s Amazon, Exploring the Ruins of Ford’s Fantasyland|hizkuntza=en-US|data=2017-02-20|url=https://www.nytimes.com/2017/02/20/world/americas/deep-in-brazils-amazon-exploring-the-ruins-of-fords-fantasyland.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Henry Fordek alternatibak eta leku iraunkor bat bilatu zituen kautxua ekoizteko kolonia bat ezartzeko. [[Firestone]]k [[Liberia]] hautatu zuen eta [[Goodyear]]rek [[Sumatra]], baina Fordek [[Erdialdeko Amerika]] egokitzat hartu zuen, beti ere [[Thomas Edison]]ek ez bazuen lortzen kautxua AEBn bertan ekoiztea<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Stern Rubber|abizena=Company|izenburua=Stern Rubber Company, Inc.|hizkuntza=en|url=https://sternrubber.com/blog/rubber-wizard-menlo-park|aldizkaria=sternrubber.com|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.[[Fitxategi:Hardenburgamazonindians.jpeg|thumb|[[1900eko hamarkada]]ko kautxuan lan egiten zuten esklaboen argazki bat.]]Hamarkada horretan bertan, Brasilen mineralen, kautxuaren eta petrolioaren bilaketari ekin zioten hainbat ingeniarik. Uneren batean, partikular batek 2,5 milioi akre eskuratu zituen (10.100 km<sup>2</sup>) eta, sekretupean, milioi erdi kautxu-zuhaitz landatu zituen bertan<ref name=":0" />. Laster Henry Fordi iritsi zitzaion lur eremu horren inguruko informazioa, eta eskuratu nahi izan zuen. Brasilgo gobernuak interes handia zuen kautxuaren negozioan berriro sartzeko, Stevenson plana aitzaki ona baitzen. Izan ere, 1908an Amazonian produzitzen zen munduko kautxuaren %94,4, 1918an %10,9 zen eta 1928an %2,3, Britainairrek ekoiztutako Asiako kautxuaren ondorioz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Filho|izena=C. F.|urtea=1965|izenburua=Porque perdomes a batalha da borracha|lekua=Manaus|argitaletxea=Edicoés do Estado do Amazonas}}</ref> Brasilgo gobernuarekin negoziazioak [[Dionisio Bentes]] orduko Pará estatuko gobernadoreak Fordekin biltzeko Estatu Batuetara egindako bisitan hasi ziren. Bentes horrelako akordio bat lortzeko irrikitan zegoen, eta lurra doan ematea ere proposatu zuen. Azkenean, amerikarrek beraiek akordioaren testua idaztea proposatu zien, gobernu federalak onar zezan<ref name=":6">{{Erreferentzia|izena=Antonio Marcos|abizena=Duarte Jr.|izenburua=Fordlândia e Belterra: as cidades de Henry Ford na Amazônia|orrialdeak=1|data=2015-06-13|url=http://bibliotecadigital.fgv.br/ojs/index.php/gvcasos/article/view/24446|aldizkaria=Revista Brasileira de Casos de Ensino em Administração|alea=1|zenbakia=5|issn=2179-135X|doi=10.12660/gvcasosv5n1c1|sartze-data=2020-09-19}}</ref>. Akordio bat sinatu zen eta amerikar industrialak "Boa Vista" izeneko 10.100 km2-ko eremua jaso zuen<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Joseph A.|abizena=Russell|izenburua=Fordlandia and Belterra, Rubber Plantations on the Tapajos River, Brazil|orrialdeak=125|data=1942-04|url=https://www.jstor.org/stable/141793?origin=crossref|aldizkaria=Economic Geography|alea=2|zenbakia=18|doi=10.2307/141793|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Akordioak Brasilen ekoitzitako ondasunen esportazioaren gaineko zergetatik salbuesten zuen Ford, irabazien % 9aren truke.
 
== Historia ==
 
=== Langileen matxinada ===
1930ko abenduaren 22an bertako langileak kafetegi-sistemaz nekatu (langileen bazkari denbora murrizteko Forden sistema) eta matxinatu ziren. Langileek espero zuten mahaian eseri eta janaria zerbitzatzea, baina Forden sisteman [[Self-service|''self-service''a]] zegoen, langileentzat onartezina<ref name=":4" />. Gertakariari ingelesez "Breaking Pans" izena eman zioten, portugesez "Quebra-Panelas"<ref name=":6" />. Matxinoek [[telegrafo]]aren kableak moztu zituzten, armak lapurtu zituzten eta gerenteak eta herriko sukaldaria ere uxatu zituzten egun batzuetan oihanean, [[BrasilgoTapajos armada]]ibaiaren iritsibeste etaaldera matxinadaedo amaitubarkuan zen arte<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Galey|izenburua=Industrialist in the Wilderness: Henry Ford's Amazon Venture|orrialdeak=261–289|data=1979|url=https://wwwerdira.jstor.org/stable/165528|aldizkaria=Journal of Interamerican Studies and World Affairs|alea=2|zenbakia=21|issn=0022-1937|doi=10.2307/165528|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Langileei emango zitzaien janari motari buruzko akordioak lortu ziren.
 
Matxinadaren hirugarren egunean [[Brasilgo armada]] iritsi eta matxinada amaitu zen<ref name=":0" />, dagoeneko egoera lasai baitzegoen<ref name=":6" />. Ez zen hildakorik egon, baina instalazio asko kaltetu ziren, makinariaren parte bat errekara bota zuten eta, hortik aurrera, langileen eta AEBko arduradunen arteko harremana asko okertu zen<ref name=":6" />. Langileei emango zitzaien janari motari buruzko akordioak lortu ziren, hala ere.
 
Fordek [[Archibald Johnston]] arduradun berria bidali zuen egoera kontrolatzera. Honek amerikarrentzat instalazio berriak egin zituen (18 zuloko golf-zelaia, klub sozial bat eta tenis pistak) eta brasildarrentzat "jarduera zibilizatorio" berriak proposatu zituen (amerikar dantzak edo [[Yellowstone Parke Nazionala|Yellowstoneri]] buruzko dokumentalak ikustea)<ref name=":6" />.
 
=== Kalitate-arazoak ===