«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

42 bytes added ,  Duela 1 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Hala ere, landaketetako langileek janari ezezagunak jasotzen zituzten, hala nola [[hanburgesa]]k eta [[Lata|latatan kontserbatutako janaria]], eta amerikar estiloko etxebizitzetan bizitzera behartzen zituzten. Gehienek ez zuten gogoko nola tratatzen zituzten –identifikazio-txartelak eramateko eta eguerdira arte eguzki tropikalaren pean lan egiteko eskatzen zitzaien–, eta askotan uko egiten zioten lan egiteari. Fordek [[fitxatzeko erloju]]a ezarri nahi zuen bere fabrika guztietan; Detroiten langile askok ez zuten erabiltzen, baina Amazonian bortizki erantzuten zuten<ref name=":0" />, eurak ohituta baitzeuden goizean goiz eta iluntzean lan egitera, eguneko ordurik beroenak [[Siesta|siestarako]] utziz<ref name=":6" />. Amerikar bizimodua ez zen mugatzen fabrikazio modura eta janarira: asteburuetan amerikar kulturako jaialdietara joan behar zuten langileek, ingelesezko dantza eta poesia errezitaldiekin eta estatubatuar jaiak ospatu behar zituzten<ref name=":3" />.
 
Langile brasildarrak ez zituzten ondo tratatzen, edo gutxienez ez zuten elkar ulertzen. Gainera, bertara joandako AEBko langileen emazteek zerbitzariak zituzten eta ez zuten egiteko handirik. Honela, [[Portuges|portugesa]] ikasi ez eta euren zerbitzariei ingelesez ematen zizkieten aginduak. Umeek, ordea, portugesa ikasi eta bertakoekin jokatzen zuten.<ref name=":6" /> Langileak ez ziren, oro har, sindikatu, baina 1930ko hamarkadan hasi ziren Kontziliazio Batzorde bat osatzen, euren aldarrikapenak zuzenean Brasilgo autoritateekin lantzeko. Batzorde horrek arrazoia eman ohi zien langileei, eta horregatik Fordek aldarrikatzen zuen Nekazaritza Ministerioak arbitratu behar zuela (bere aldekoa zena) eta ez Industria Ministerioak, plantazioak industria ez zirela argudiatuz<ref name=":0" />.
 
=== Langileen matxinada ===
1930ean1930ko abenduaren 22an bertako langileak kafetegi-sistemaz nekatu (langileen bazkari denbora murrizteko Forden sistema) eta matxinatu ziren. Langileek espero zuten mahaian eseri eta janaria zerbitzatzea, baina Forden sisteman [[Self-service|''self-service''a]] zegoen, langileentzat onartezina<ref name=":4" />. Gertakariari ingelesez "Breaking Pans" izena eman zioten, portugesez "Quebra-Panelas"<ref name=":6" />. Matxinoek [[telegrafo]]aren kableak moztu zituzten, armak lapurtu zituzten eta gerenteak eta herriko sukaldaria ere uxatu zituzten egun batzuetan oihanean, [[Brasilgo armada]] iritsi eta matxinada amaitu zen arte<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Galey|izenburua=Industrialist in the Wilderness: Henry Ford's Amazon Venture|orrialdeak=261–289|data=1979|url=https://www.jstor.org/stable/165528|aldizkaria=Journal of Interamerican Studies and World Affairs|alea=2|zenbakia=21|issn=0022-1937|doi=10.2307/165528|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Langileei emango zitzaien janari motari buruzko akordioak lortu ziren.
 
Langileak ez ziren, oro har, sindikatu, baina 1930ko hamarkadan hasi ziren Kontziliazio Batzorde bat osatzen, euren aldarrikapenak zuzenean Brasilgo autoritateekin lantzeko. Batzorde horrek arrazoia eman ohi zien langileei, eta horregatik Fordek aldarrikatzen zuen Nekazaritza Ministerioak arbitratu behar zuela (bere aldekoa zena) eta ez Industria Ministerioak, plantazioak industria ez zirela argudiatuz<ref name=":0" />.
 
=== Kalitate-arazoak ===