«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

1.624 bytes added ,  Duela 1 hilabete
[[XX. mendea|XX. mendearen]] hasieran, [[Automobil|automobilarekiko]] mendekotasun gero eta handiagoak eta kautxua hainbat produktutan erabiltzeak (adibidez, [[Bota|botak]]) produktu horren eskaria bultzatu zuten. Garai hartan kautxua zenbait landaretatik ateratako latex naturaletik egiten zen. Latexa ekoizteko landarerik garrantzitsuena [[kautxuaren zuhaitza]] da, ''Hevea brasiliensis'', zeinaren laborantza klima tropikaletara mugatzen baita. Garai honetan, kautxuaren %75 britainiar korporazioek kontrolatzen zuten, [[Errusiako Inperioa|Errusia]], [[Alemania]] eta Estatu Batuetan kautxu britainiarrarekiko mendekotasuna murrizteko ahaleginak bultzatu zituena. Hiru herrialdeak kautxu sintetikoa egiteko metodoak garatzen saiatzen ziren, eta [[United States Rubber Company]] 1910ean hasi zen kautxu naturala ekoizten [[Sumatra|Sumatran]]. Hala ere, kautxu sintetikoa oraindik ez zen praktikoa, eta kautxu naturalaren iturriak nahiko astiro garatzen dira (kautxuzko zuhaitzak sei-zazpi urtez hazi behar dira emankorrak izan aurretik).
 
1920 inguruan Kautxuaren Ekoizleen Elkarte Britainiarra garai hartan [[Kolonietarako Estatu Idazkaria]] zen [[Winston Churchill|Winston Churchillengana]] joan zen laguntza bila. Churchillek ikerketa batzorde bat hasi zuen, Kautxuaren Ikerketa Batzordea, nagusiki elkarteko kidez osatua eta Sir [[James Stevenson]] buru zuena, kautxuaren prezioak egonkortzeko plan bat egiteko. Batzordeak [[Stevenson Plana]] egin zuen, eta horrek prezioak egonkortu zituen, esportatutako kautxuaren tonak mugatuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Supply and Demand|url=https://pslc.ws/macrog/exp/rubber/synth/supndem.htm|aldizkaria=pslc.ws|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Charles R.|abizena=Whittlesey|izenburua=The Stevenson Plan: Some Conclusions and Observations|orrialdeak=506–525|hizkuntza=en|data=1931-08|url=https://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/254231|aldizkaria=Journal of Political Economy|alea=4|zenbakia=39|issn=0022-3808|doi=10.1086/254231|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Kautxuaren prezioa artifizialki igo zen planaren ondorioz, baina Ameriketako Estatu Batuek kautxuaren produkzioaren %70 kontsumitzen zuten<ref name=":0" />. [[Ford Motor Company|Ford Motor Companyk]] kautxuaren horniduraren [[monopolio]] britainiarra saihesten saiatu zen, nagusiki [[pneumatiko]]ak eta beste automobil pieza batzuk ekoizteko erabiltzen zena<ref>{{Erreferentzia|izena=Simon|abizena=Romero|izenburua=Deep in Brazil’s Amazon, Exploring the Ruins of Ford’s Fantasyland|hizkuntza=en-US|data=2017-02-20|url=https://www.nytimes.com/2017/02/20/world/americas/deep-in-brazils-amazon-exploring-the-ruins-of-fords-fantasyland.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Henry Fordek alternatibak eta leku iraunkor bat bilatu zituen kautxua ekoizteko kolonia bat ezartzeko. [[Firestone]]k [[Liberia]] hautatu zuen eta [[Goodyear]]rek [[Sumatra]], baina Fordek [[Erdialdeko Amerika]] egokitzat hartu zuen, beti ere [[Thomas Edison]]ek ez bazuen lortzen kautxua AEBn bertan ekoiztea<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Stern Rubber|abizena=Company|izenburua=Stern Rubber Company, Inc.|hizkuntza=en|url=https://sternrubber.com/blog/rubber-wizard-menlo-park|aldizkaria=sternrubber.com|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.[[Fitxategi:Hardenburgamazonindians.jpeg|thumb|[[1900eko hamarkada]]ko kautxuan lan egiten zuten esklaboen argazki bat.]]Hamarkada horretan bertan, Brasilen mineralen, kautxuaren eta petrolioaren bilaketari ekin zioten hainbat ingeniarik. Uneren batean, partikular batek 2,5 milioi akre eskuratu zituen (10.100 km<sup>2</sup>) eta, sekretupean, milioi erdi kautxu-zuhaitz landatu zituen bertan<ref name=":0" />. Laster Henry Fordi iritsi zitzaion lur eremu horren inguruko informazioa, eta eskuratu nahi izan zuen. Brasilgo gobernuak interes handia zuen kautxuaren negozioan berriro sartzeko, Stevenson plana aitzaki ona baitzen. Izan ere, 1908an Amazonian produzitzen zen munduko kautxuaren %94,4, 1918an %10,9 zen eta 1928an %2,3, Britainairrek ekoiztutako Asiako kautxuaren ondorioz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Filho|izena=C. F.|urtea=1965|izenburua=Porque perdomes a batalha da borracha|lekua=Manaus|argitaletxea=Edicoés do Estado do Amazonas}}</ref> Brasilgo gobernuarekin negoziazioak [[Dionisio Bentes]] orduko Pará estatuko gobernadoreak Fordekin biltzeko Estatu Batuetara egindako bisitan hasi ziren. Bentes horrelako akordio bat lortzeko irrikitan zegoen, eta lurra doan ematea ere proposatu zuen. Azkenean, amerikarrek beraiek akordioaren testua idaztea proposatu zien, gobernu federalak onar zezan<ref name=":6">{{Erreferentzia|izena=Antonio Marcos|abizena=Duarte Jr.|izenburua=Fordlândia e Belterra: as cidades de Henry Ford na Amazônia|orrialdeak=1|data=2015-06-13|url=http://bibliotecadigital.fgv.br/ojs/index.php/gvcasos/article/view/24446|aldizkaria=Revista Brasileira de Casos de Ensino em Administração|alea=1|zenbakia=5|issn=2179-135X|doi=10.12660/gvcasosv5n1c1|sartze-data=2020-09-19}}</ref>. Akordio bat sinatu zen eta amerikar industrialak "Boa Vista" izeneko 10.100 km2-ko eremua jaso zuen<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Joseph A.|abizena=Russell|izenburua=Fordlandia and Belterra, Rubber Plantations on the Tapajos River, Brazil|orrialdeak=125|data=1942-04|url=https://www.jstor.org/stable/141793?origin=crossref|aldizkaria=Economic Geography|alea=2|zenbakia=18|doi=10.2307/141793|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Akordioak Brasilen ekoitzitako ondasunen esportazioaren gaineko zergetatik salbuesten zuen Ford, irabazien % 9aren truke.
 
== Historia ==
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Aerial_View_of_Fordlandia,_Brazil,_1934.jpg|thumb|Fordlândiako aireko ikuspegia, 1934an.]]
Fordek ez zuen kontratatu inongo nekazaritza ingeniaririk, eta lekua zein prozedura gaizki hautatu zituen. Hala ere, promozio handia egin zion lekuari, eta 1927ko urriaren 11n iragarri zuen [[Charles Lindbergh|Charles Lindberghekin]] bidaiatuko zuela ''[[Spirit of St. Louis]]'' hegazkin famatuan bertaraino, itsasontzian behar ziren 20 egunak hartu beharrean<ref name=":5">{{Erreferentzia|abizena=Grandin, Greg, 1962-|izenburua=Fordlandia : the rise and fall of Henry Ford's forgotten jungle city|url=https://www.worldcat.org/oclc/276930372|edizioa=1st ed|isbn=978-0-8050-8236-4|pmc=276930372|sartze-data=2020-09-19}}</ref>; ez zuen inoiz bidaia egin)<ref name=":4" />. 1928an, Ford Motor Companyk bi merkataritza-ontzi bidali zituen: ''Lake Ormoc'' eta ''Lake Farge'', [[Einard Oxholm]] kapitain daniarra buru zutela. Itsasontzi horietan trenbide oso bat, diesel motoreak eta [[Detroit]]en lehenago zegoen biltegi oso bat zeramatzan. PlantaziokoDiseinu arduradunakguztia dimisioaAEBn aurkeztuegin osteanzen, Oxholmeta kapitainaez bilakatuzuten zenpentsatu, arduradunadibidez, prezioitsasontziak handiekinezin errazzirela engainatzeniritsi zenurteko gizonsasoi bat.horretan BiFordlândiaraino; urtetan,Santaremen hirugeratu arduradun ezberdinbehar izan zituen plantazioakziren eta 1929anlurrez landareengarraiatu %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />. Urte horretan bertan [[1929ko kraxa]] izanahal zen, kotxeen salmenta izugarri kolpatu zuen gertakaria, Detroiteko ekonomia hondoratuz. Henry Forden kapital gehiena ez zegoen burtsan, baina kontsumoaren beherakadari ezin zion ondo aurre egin hurrengo bi urteetanguztia<ref name=":56" />.
 
Plantazioko arduradunak dimisioa aurkeztu ostean, Oxholm kapitaina bilakatu zen arduradun, prezio handiekin erraz engainatzen zen gizon bat. Bi urtetan, hiru arduradun ezberdin izan zituen plantazioak eta 1929an landareen %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />. Lehen langile horien artean ere, ez zegoen Amazonian eraikitzeko ezagutza zuen inor ere: [[Eltxo|eltxoek]], [[Diptera|euliek]] eta [[Malaria|malariak]] arazo ugari sortu zituzten<ref name=":6" />. Urte horretan bertan [[1929ko kraxa]] izan zen, kotxeen salmenta izugarri kolpatu zuen gertakaria, Detroiteko ekonomia hondoratuz. Henry Forden kapital gehiena ez zegoen burtsan, baina kontsumoaren beherakadari ezin zion ondo aurre egin hurrengo bi urteetan<ref name=":5" />.
 
Amerikarren iritsierak ''shock kulturala'' eragin zuen bertakoentzat. Oso ohitura ezberdinak zituzten eta itxuraz ere ezberdinak ziren. Hala gogoratzen zuten garaian ume bat zen Eymar Franco agronomoak bere memoriatan<ref name=":2" />:
 
[[Fitxategi:Fordlandia_-_Escritorio_local_et_allée_de_manguiers.JPG|thumb|Forlândiako etxe bat, 2015ean.]]
Herriak, gerenteek ezarritako arau zorrotz batzuk zituen. [[Edari alkoholdun]]ak, kanpotik etorritako [[emakume]]ak, [[tabako]]a eta [[futbol]]a debekatuta zeuden hirian, baita langileen etxeetan ere. Langile bakoitzari ohe bat esleitzen zitzaion ezkongabea bazen edo etxe bat familia baldin bazuen<ref name=":2" />. Inspektoreak etxez etxe ibiltzen ziren etxeak nola antolatuta zeuden ikusteko eta arau horiek betearazteko. Langileek debeku hauek hiriko jurisdikziotik kanpo amarratutako merkataritza-ontzietarantz arraunean joanez puskatzen zituzten<ref name=":5" />, sarritan [[kontrabando]]ko salgaiak frutetan ezkutatuz, [[Angurri|angurrietan]] kasu. 8 kilometrotara ibaian gora kokagune txiki bat ezarri zen "Inozentziaren Uhartean" (beste iturri baten arabera, "Fantasien Uhartea"<ref name=":6" />), taberna, gaueko klub eta [[putetxe]]ekin<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=The Ruins of Fordlândia|hizkuntza=en-US|url=https://www.damninteresting.com/the-ruins-of-fordlandia/|aldizkaria=Damn Interesting|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fordlandia|hizkuntza=en-US|url=https://99percentinvisible.org/episode/fordlandia/|aldizkaria=99% Invisible|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
Lurra menditsua, harritsua eta antzua zen. Forden gerenteetako inork ez zuen [[nekazaritza tropikal]]ari buruzko beharrezko ezagutzarik. Basa-egoeran, kautxuaren zuhaitzak elkarrengandik bereizita hazten dira, izurrite eta gaixotasunen aurkako babes-mekanismo gisa, eta, askotan, beste espezie batzuetako zuhaitz handiagoetatik gertu hazten dira, babes handiagoa izateko. Fordlândian, ordea, zuhaitzak oso elkarrekin landatu ziren landaketetan, zuhaitzak izurriteek erraz kolpatzeko moduan<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Ford Rubber Plantations in Brazil - The Henry Ford|hizkuntza=en|url=https://www.thehenryford.org/collections-and-research/digital-resources/popular-topics/brazilian-rubber-plantations/|aldizkaria=www.thehenryford.org|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
{{esaera2|Gure gizonak Brasilen lortuko ditugu. Ez goaz Hego Amerikara dirua egitera, baizik eta lurralde eder eta emankor hori garatzera... Brasildarrak entrenatuko ditugu eta lan egingo dute beste edozeinek bezain ondo.|<ref group="oh">''We will get our men in Brazil. We are not going to South America to make money but to help develop that wonderful and fertile land…We’ll train the Brazilians and they’ll work as well as any others''</ref>}}
 
Hala ere, landaketetako langileek janari ezezagunak jasotzen zituzten, hala nola [[hanburgesa]]k eta [[Lata|latatan kontserbatutako janaria]], eta amerikar estiloko etxebizitzetan bizitzera behartzen zituzten. Gehienek ez zuten gogoko nola tratatzen zituzten –identifikazio-txartelak eramateko eta eguerdira arte eguzki tropikalaren pean lan egiteko eskatzen zitzaien–, eta askotan uko egiten zioten lan egiteari. Fordek [[fitxatzeko erloju]]a ezarri nahi zuen bere fabrika guztietan; Detroiten langile askok ez zuten erabiltzen, baina Amazonian bortizki erantzuten zuten<ref name=":0" />, eurak ohituta baitzeuden goizean goiz eta iluntzean lan egitera, eguneko ordurik beroenak [[Siesta|siestarako]] utziz<ref name=":6" />. Amerikar bizimodua ez zen mugatzen fabrikazio modura eta janarira: asteburuetan amerikar kulturako jaialdietara joan behar zuten langileek, ingelesezko dantza eta poesia errezitaldiekin eta estatubatuar jaiak ospatu behar zituzten<ref name=":3" />.
 
Langile brasildarrak ez zituzten ondo tratatzen, edo gutxienez ez zuten elkar ulertzen. Gainera, bertara joandako AEBko langileen emazteek zerbitzariak zituzten eta ez zuten egiteko handirik. Honela, [[Portuges|portugesa]] ikasi ez eta euren zerbitzariei ingelesez ematen zizkieten aginduak. Umeek, ordea, portugesa ikasi eta bertakoekin jokatzen zuten.<ref name=":6" />
 
1930ean bertako langileak kafetegi-sistemaz nekatu (langileen bazkari denbora murrizteko Forden sistema) eta matxinatu ziren. Langileek espero zuten mahaian eseri eta janaria zerbitzatzea, baina Forden sisteman [[Self-service|''self-service''a]] zegoen, langileentzat onartezina<ref name=":4" />. Gertakariari ingelesez "Breaking Pans" izena eman zioten, portugesez "Quebra-Panelas"<ref name=":6" />. Matxinoek [[telegrafo]]aren kableak moztu zituzten, armak lapurtu zituzten eta gerenteak eta herriko sukaldaria ere uxatu zituzten egun batzuetan oihanean, [[Brasilgo armada]] iritsi eta matxinada amaitu zen arte<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Galey|izenburua=Industrialist in the Wilderness: Henry Ford's Amazon Venture|orrialdeak=261–289|data=1979|url=https://www.jstor.org/stable/165528|aldizkaria=Journal of Interamerican Studies and World Affairs|alea=2|zenbakia=21|issn=0022-1937|doi=10.2307/165528|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Langileei emango zitzaien janari motari buruzko akordioak lortu ziren.
 
Langileak ez ziren, oro har, sindikatu, baina 1930ko hamarkadan hasi ziren Kontziliazio Batzorde bat osatzen, euren aldarrikapenak zuzenean Brasilgo autoritateekin lantzeko. Batzorde horrek arrazoia eman ohi zien langileei, eta horregatik Fordek aldarrikatzen zuen Nekazaritza Ministerioak arbitratu behar zuela (bere aldekoa zena) eta ez Industria Ministerioak, plantazioak industria ez zirela argudiatuz<ref name=":0" />.