Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
36. lerroa:
 
[[Fitxategi:Fordlandia_-_Escritorio_local_et_allée_de_manguiers.JPG|thumb|Forlândiako etxe bat, 2015ean.]]
Herriak, gerenteek ezarritako arau zorrotz batzuk zituen. [[Edari alkoholdun]]ak, kanpotik etorritako [[emakume]]ak, [[tabako]]a eta [[futbol]]a debekatuta zeuden hirian, baita langileen etxeetan ere. Langile bakoitzari ohe bat esleitzen zitzaion ezkongabea bazen edo etxe bat familia baldin bazuen<ref name=":2" />. Inspektoreak etxez etxe ibiltzen ziren etxeak nola antolatuta zeuden ikusteko eta arau horiek betearazteko. Langileek debeku hauek hiriko jurisdikziotik kanpo amarratutako merkataritza-ontzietarantz arraunean joanez puskatzen zituzten<ref>{{Erreferentzia|abizena=Grandin, Greg, 1962-|izenburuaname=Fordlandia ":5" the rise and fall of Henry Ford's forgotten jungle city|url=https://www.worldcat.org/oclc/276930372|edizioa=1st ed|isbn=978-0-8050-8236-4|pmc=276930372|sartze-data=2020-09-18}}</ref>, sarritan [[kontrabando]]ko salgaiak frutetan ezkutatuz, [[Angurri|angurrietan]] kasu. 8 kilometrotara ibaian gora kokagune txiki bat ezarri zen "Inozentziaren Uhartean", taberna, gaueko klub eta [[putetxe]]ekin<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=The Ruins of Fordlândia|hizkuntza=en-US|url=https://www.damninteresting.com/the-ruins-of-fordlandia/|aldizkaria=Damn Interesting|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fordlandia|hizkuntza=en-US|url=https://99percentinvisible.org/episode/fordlandia/|aldizkaria=99% Invisible|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
Lurra menditsua, harritsua eta antzua zen. Forden gerenteetako inork ez zuen [[nekazaritza tropikal]]ari buruzko beharrezko ezagutzarik. Basa-egoeran, kautxuaren zuhaitzak elkarrengandik bereizita hazten dira, izurrite eta gaixotasunen aurkako babes-mekanismo gisa, eta, askotan, beste espezie batzuetako zuhaitz handiagoetatik gertu hazten dira, babes handiagoa izateko. Fordlândian, ordea, zuhaitzak oso elkarrekin landatu ziren landaketetan, zuhaitzak izurriteek erraz kolpatzeko moduan<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Ford Rubber Plantations in Brazil - The Henry Ford|hizkuntza=en|url=https://www.thehenryford.org/collections-and-research/digital-resources/popular-topics/brazilian-rubber-plantations/|aldizkaria=www.thehenryford.org|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.