«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

619 bytes added ,  Duela 1 hilabete
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Aerial_View_of_Fordlandia,_Brazil,_1934.jpg|thumb|Fordlândiako aireko ikuspegia, 1934an.]]
Fordek ez zuen kontratatu inongo nekazaritza ingeniaririk, eta lekua zein prozedura gaizki hautatu zituen. Hala ere, promozio handia egin zion lekuari, eta 1927ko urriaren 11n iragarri zuen [[Charles Lindbergh|Charles Lindberghekin]] bidaiatuko zuela ''[[Spirit of St. Louis]]'' hegazkin famatuan bertaraino, itsasontzian behar ziren 20 egunak hartu beharrean<ref name=":5">{{Erreferentzia|abizena=Grandin, Greg, 1962-|izenburua=Fordlandia : the rise and fall of Henry Ford's forgotten jungle city|url=https://www.worldcat.org/oclc/276930372|edizioa=1st ed|isbn=978-0-8050-8236-4|pmc=276930372|sartze-data=2020-09-19}}</ref>; ez zuen inoiz bidaia egin)<ref name=":4" />. 1928an, Ford Motor Companyk bi merkataritza-ontzi bidali zituen: ''Lake Ormoc'' eta ''Lake Farge'', [[Einard Oxholm]] kapitain daniarra buru zutela. Itsasontzi horietan trenbide oso bat, diesel motoreak eta [[Detroit]]en lehenago zegoen biltegi oso bat zeramatzan. Plantazioko arduradunak dimisioa aurkeztu ostean, Oxholm kapitaina bilakatu zen arduradun, prezio handiekin erraz engainatzen zen gizon bat. Bi urtetan, hiru arduradun ezberdin izan zituen plantazioak eta 1929an landareen %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />. Urte horretan bertan [[1929ko kraxa]] izan zen, kotxeen salmenta izugarri kolpatu zuen gertakaria, Detroiteko ekonomia hondoratuz. Henry Forden kapital gehiena ez zegoen burtsan, baina kontsumoaren beherakadari ezin zion ondo aurre egin hurrengo bi urteetan<ref name=":5" />.
 
Amerikarren iritsierak ''shock kulturala'' eragin zuen bertakoentzat. Oso ohitura ezberdinak zituzten eta itxuraz ere ezberdinak ziren. Hala gogoratzen zuten garaian ume bat zen Eymar Franco agronomoak bere memoriatan<ref name=":2" />:
 
Lurra menditsua, harritsua eta antzua zen. Forden gerenteetako inork ez zuen [[nekazaritza tropikal]]ari buruzko beharrezko ezagutzarik. Basa-egoeran, kautxuaren zuhaitzak elkarrengandik bereizita hazten dira, izurrite eta gaixotasunen aurkako babes-mekanismo gisa, eta, askotan, beste espezie batzuetako zuhaitz handiagoetatik gertu hazten dira, babes handiagoa izateko. Fordlândian, ordea, zuhaitzak oso elkarrekin landatu ziren landaketetan, zuhaitzak izurriteek erraz kolpatzeko moduan<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Ford Rubber Plantations in Brazil - The Henry Ford|hizkuntza=en|url=https://www.thehenryford.org/collections-and-research/digital-resources/popular-topics/brazilian-rubber-plantations/|aldizkaria=www.thehenryford.org|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
 
=== Langileen egoera ===
[[Fitxategi:Belterra.jpg|thumb|Belterrako etxe bat, gaur egun.]]
1934ko maiatzean, egoera ikusita, Ford konpainiak Parári trukatu zizkion Fordlândiako 703,650 akre ibaian gorago zegoen eremu baten truke<ref name=":0" />. Herri berriari [[Belterra]] izena jarri zioten, gaur egun ere kautxuaren industriatik bizi den herria. Laster hasi ziren Belterra basogabetzen eta Fordlândia albo batera uzten, hala ere, arazoek jarraitu zuten Belterran<ref name=":0" />.
 
AEBtan argi zuten askok proiektua gainbeheran zegoela, eta egiten zen inbertsioa berreskuratzea zaila izango zela. Hala ere, diskurtso zibilizatorioa garatu zen: Fordlândia ez zen soilik misio ekonomiko bat, misiolarien lan bat ere bazen, Amazoniara [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] zibilizazioa eramateko<ref name=":5" />.
 
1940ean Belterrak 7.000 biztanle zituen, horietatik 2.000 Forden langile (261 emakume eta 60 ume barne), 844 etxe eta 950 gizon sartzeko moduko pabiloia<ref name=":4" />. 1941ean 3.651.000 zuhaitz zeuden landatuta Fordlândian eta Belterran<ref name=":4" />.