Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
27. lerroa:
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Aerial_View_of_Fordlandia,_Brazil,_1934.jpg|thumb|Fordlândiako aireko ikuspegia, 1934an.]]
Fordek ez zuen kontratatu inongo nekazaritza ingeniaririk, eta lekua zein prozedura gaizki hautatu zituen. Hala ere, promozio handia egin zion lekuari, eta 1927ko urriaren 11n iragarri zuen [[Charles Lindbergh|Charles Lindberghekin]] bidaiatuko zuela ''[[Spirit of St. Louis]]'' hegazkin famatuan bertaraino, itsasontzian behar ziren 20 egunak hartu beharrean<ref>{{Erreferentzia|abizena=Grandin, Greg, 1962-|izenburua=Fordlandia : the rise and fall of Henry Ford's forgotten jungle city|url=https://www.worldcat.org/oclc/276930372|edizioa=1st ed|isbn=978-0-8050-8236-4|pmc=276930372|sartze-data=2020-09-19}}</ref>; (ez zuen inoiz bidaia egin)<ref name=":4" />. 1928an, Ford Motor Companyk bi merkataritza-ontzi bidali zituen: ''Lake Ormoc'' eta ''Lake Farge'', [[Einard Oxholm]] kapitain daniarra buru zutela. Itsasontzi horietan trenbide oso bat, diesel motoreak eta [[Detroit]]en lehenago zegoen biltegi oso bat zeramatzan. Plantazioko arduradunak dimisioa aurkeztu ostean, Oxholm kapitaina bilakatu zen arduradun, prezio handiekin erraz engainatzen zen gizon bat. Bi urtetan, hiru arduradun ezberdin izan zituen plantazioak eta 1929an landareen %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />.
 
Amerikarren iritsierak ''shock kulturala'' eragin zuen bertakoentzat. Oso ohitura ezberdinak zituzten eta itxuraz ere ezberdinak ziren. Hala gogoratzen zuten garaian ume bat zen Eymar Franco agronomoak bere memoriatan<ref name=":2" />: