Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
76. lerroa:
 
=== Forden azken urteak ===
1942an Ford Companyk [[Ford River Rouge Complex]]en zegoen pneumatiko fabrika [[Sobietar Batasuna]]ri saldu zion<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ford River Rouge Plant Buildings|url=http://www.fordmotorhistory.com/factories/river_rouge/other_buildings.php|aldizkaria=www.fordmotorhistory.com|sartze-data=2020-09-18}}</ref>, kautxuan interesa galduz. Urte horretan 750 tona latex atera zituzten Fordlândia eta Belterratik, behar zituzten 38.000 tonatik oso urrun<ref name=":4" />. 1943an Estatu Batuek kautxu sintetikoa garatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=U.S. Synthetic Rubber Program - National Historic Chemical Landmark|hizkuntza=en|url=https://www.acs.org/content/acs/en/education/whatischemistry/landmarks/syntheticrubber.html|aldizkaria=American Chemical Society|sartze-data=2020-09-18}}</ref> eta, urte berean, inoizko beldar eta inurri izurririk handiena izan zuen Belterrako plantazioak. 1945an 250.000$en truke saldu zioten Brasilgo gobernuari, langileei zor zieten dirua<ref name=":2" />, etekin gutxi eman zuten 9.000.000$ inbertitu eta gero<ref name=":0" />, gaur egungo 200 miloi dolar inguru<ref name=":3" />.
 
Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Ingalaterrak eta AEBk jada ez zuten lehiarik kautxu monopolioarengatik eta, gaiera, kautxu sintetikoa asko zabaldu zen. Ford enpresak ere ahal azaldu zuen prentsa-ohar batean<ref name=":4" />:
83. lerroa:
 
=== Nekazaritza Ministerioaren esku ===
[[1950eko hamarkada]]ren eta [[1970eko hamarkada]]ren amaieraren artean, lurren gaineko eskubideak itzuli ondoren, Brasilgo Gobernuak, Nekazaritza Ministerioaren bidez, zenbait instalazio jarri zituen eremu horretan. Lehen Fordeko kautxuzko biltzaileenak ziren etxeak Ministerioko langileen familiei eman zitzaizkien, eta haien ondorengoek oraindik betetzen dituzte.
 
Proiektu honek ere gutxi iraun zuen eta hiria ia erabat abandonatuta utzi zuen bere amaierara iritsi zenean<ref name=":2" />. Belterran, bere aldetik, kautxu produkzioak jarraitu du baina maila komertzialetik oso urrun<ref name=":4" />.
 
=== Gaur egungo berpizkundea ===
Hiriak 90 biztanle inguru izan zituen [[2000ko hamarkada]]ren bigarren erdira arte. Zonaldean ez zen oinarrizko zerbitzurik eskaintzen, eta laguntza medikoa [[itsasontzi]]z bakarrik iristen zen tarte luzeetan. Hori aldatu egin zen bizitzeko leku baten bila zebilen jendeak hirira itzultzea erabaki zuenean, sarritan etxeetan sinpleki sartuz, okupa gisa<ref name=":3" />. Hiria, orain [[Aveiro (Pará)|Aveiroko]] barrutia da, ia 2.000 pertsonen bizilekua da 2017tik aurrera. Brasilgo gobernua bertan latexko eskularruak eta kondoiak egiteko proiektuak egin zituen, eta lurzoruan orain elikagai ugari sortzen dira.<ref name=":3" />
 
[[Santarém]]etik itsasontzian bisitatzeko aukera dago, eta turista batzuk iristen dira, nahiz eta azpiegitura handirik ez dagoen. [[Itaituba]]tik ere autobusak joaten dira bertaraino.