Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
55. lerroa:
Landare berriak jartzeko arazoak izan zituzten, alde batetik hazien inguruan gatazka egon zelako (Auzitegi Goreneraino iritsi zena) eta, bestetik, ez zekitelako ondo nola landatu eta hazi zuhaitzak. Fordek amesten zuen nekazaritza eta industria-lana batuko zuen proiektu batekin, baina hori ezinezkoa zen Fordlândiako egoeran. [[Egur]]ra esportatzen ere hasi ziren, basoa soildu ostean, baina konturatu ziren egur mota batzuk esportatzea ilegala zela eta egur bakoitza bereizteko lana oso zaila zela<ref name=":0" />. Lurzorua ez zen ona, eta eremuaren aukeraketa ere ez; hala ere, bertan egin zen lehen aipatu den 125.000$ eraman zituzten bitartekariek lurralde hau zutelako eskuragarri<ref name=":2" />.
 
[[Fitxategi:Journal.pone.0134837.g001.tif|thumb|''[[Microcyclus ulei]]'' onddoak kautxuaren ''[[Hevea brasiliensis]]'' landareanonddoa.]]
Berriro ereiteko saiakerek porrot egin zuten, zuhaitzak nahi baino geldoago hazten zirelako eta, gainera, lortzen zen latexaren kalitatea ez zelako ona. ''[[Leptofarca hevea]]'' zomorroak eta ''[[Dothidella nisi]]<ref name=":0" />'' zein ''[[Microcyclus ulei]]''<ref name=":2" /> onddoek batera kolpatu zuten plantazioa, hostogabetze handiarekin. [[Beldar]]rek zuhaitzak jaten zituzten, baina ''[[Atta (generoa)|Atta]]'' generoko [[inurri]]ek beldarrak jan zituzten eta, ondoren, zuhaitzekin hasi ziren. ''[[Rigidoporus microporus]]'' onddoak sustraiak gaixotu zituen. [[Oihanpe]]ak landareei ura kentzen zienez beste landare batzuk erein ziren, baina horiek lehortzean suteak hasi ziren<ref name=":0" />. Bertan, lurra manetntzea laguntzeko, landatu ziren generoetako batzuk ''[[Calopogonium]]'', ''[[Centrosema]]'' eta ''[[Pueraria]]'' ziren<ref name=":1" />. Gainera, euria egiten zuenean, lurrak ez zuen ondo drenatzen, eta goiko sedimentuak eramatea gain, beheko lurrak kaltetzen zituen<ref name=":1" />.