«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

1.400 bytes added ,  Duela 1 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Landare berriak jartzeko arazoak izan zituzten, alde batetik hazien inguruan gatazka egon zelako (Auzitegi Goreneraino iritsi zena) eta, bestetik, ez zekitelako ondo nola landatu eta hazi zuhaitzak. Fordek amesten zuen nekazaritza eta industria-lana batuko zuen proiektu batekin, baina hori ezinezkoa zen Fordlândiako egoeran. [[Egur]]ra esportatzen ere hasi ziren, basoa soildu ostean, baina konturatu ziren egur mota batzuk esportatzea ilegala zela eta egur bakoitza bereizteko lana oso zaila zela<ref name=":0" />. Lurzorua ez zen ona, eta eremuaren aukeraketa ere ez; hala ere, bertan egin zen lehen aipatu den 125.000$ eraman zituzten bitartekariek lurralde hau zutelako eskuragarri<ref name=":2" />.
 
Berriro ereiteko saiakerek porrot egin zuten, zuhaitzak nahi baino geldoago hazten zirelako eta, gainera, lortzen zen latexaren kalitatea ez zelako ona. ''[[Leptofarca hevea]]'' zomorroak eta ''[[Dothidella nisi]]<ref name=":0" />'' zein ''[[Microcyclus ulei]]''<ref name=":2" /> onddoek batera kolpatu zuten plantazioa, hostogabetze handiarekin. [[Beldar]]rek zuhaitzak jaten zituzten, baina ''[[Atta (generoa)|Atta]]'' generoko [[inurri]]ek beldarrak jan zituzten eta, ondoren, zuhaitzekin hasi ziren. ''[[Rigidoporus microporus]]'' onddoak sustraiak gaixotu zituen. [[Oihanpe]]ak landareei ura kentzen zienez beste landare batzuk erein ziren, baina horiek lehortzean suteak hasi ziren<ref name=":0" />. Bertan, lurra manetntzea laguntzeko, landatu ziren generoetako batzuk ''[[Calopogonium]]'', ''[[Centrosema]]'' eta ''[[Pueraria]]'' ziren<ref name=":1" />. Gainera, euria egiten zuenean, lurrak ez zuen ondo drenatzen, eta goiko sedimentuak eramatea gain, beheko lurrak kaltetzen zituen<ref name=":1" />. Honela deskribatu zuen egoera ''[[Indian Rubber Journal]]'' egunkariak<ref>{{erreferentzia|izenburua=With Ford on the Amazon|egunkaria=India Rubber Journal|data=1931ko urtarrila}}</ref>
 
{{esaera2|Ford jaunaren ustezko helburua bere kautxua landatzea da, baina hilabete batzuetako egonaldia besterik ez da behar kontzesioan konturatzeko, kautxua bertan haz daitekeen arren, eremuaren ustiapenaren zein kautxuaren ekoizpenaren kostua hain izango dela ikaragarria, merkataritzaren ikuspegitik plan osoa porrotera kondenatuta dagoela. Edonola ere, idazleak dio ekialdeko landaketak ez duela zertan arduratu Ford Konpainiak gutxienez beste ehun urtez Amazonasen ekoitzitako kautxuaren lehiagatik, hau da, orain arte lortutako aurrerabidearen erritmoagatik.|<ref group="oh">Mr. Ford’s presumed object is to grow his own rubber, but it only requires a few months’ stay on the concession to realize that, although rubber may eventually be grown there, the cost, both of bringing the area into bearing and producing the rubber will be so fantastically enormous, that the whole scheme from a commercial point of view is doomed to failure. At any rate, it is the writer’s contention that the Eastern planter need not worry from any competition from rubber produced by the Ford Company on the Amazon for at least another hundred years – that is, judging by the rate of progress made up to date.</ref>}}
 
Egoera horretan, 1933an nezakal-ingeniari bat kontratatzea erabaki zuten, James Weir, lehenago Goodyearrentzat Sumatran lan egin zuena. Honek, Asiako landareekin berriro hastea proposatu zuen, Indonesiako landare klonik onenekin<ref name=":0" />.