Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
43. lerroa:
 
=== Langileen egoera ===
Fordlândian langileek Brasilgo beste hainbat lekutan baino baldintza hobeak jasotzen zituzten, eta [[fordismo]]aren baldintza [[paternalismo|paternalistak]] ere bizi zituzten. Langileek ohiko soldataren bikoitza jasotzen zuten (33-66 xentimo artean), janaria prezio mugatuetan eros zezaketen eta bertan jaiotzen ziren umeentzat [[esne]] [[Pasteurizazio|pasteurizatua]] doakoa zen<ref name=":0" />. Henry Fordek berak 1928an honela azaldu zuen brasildarrak kontratatzeko ideia<ref name=":4" />:
 
{{esaera2|Gure gizonak Brasilen lortuko ditugu. Ez goaz Hego Amerikara dirua egitera, baizik eta lurralde eder eta emankor hori garatzera... Brasildarrak entrenatuko ditugu eta lan egingo dute beste edozeinek bezain ondo.|<ref group="oh">''We will get our men in Brazil. We are not going to South America to make money but to help develop that wonderful and fertile land…We’ll train the Brazilians and they’ll work as well as any others''</ref>}}
 
Hala ere, landaketetako langileek janari ezezagunak jasotzen zituzten, hala nola [[hanburgesa]]k eta [[Lata|latatan kontserbatutako janaria]], eta amerikar estiloko etxebizitzetan bizitzera behartzen zituzten. Gehienek ez zuten gogoko nola tratatzen zituzten –identifikazio-txartelak eramateko eta eguerdira arte eguzki tropikalaren pean lan egiteko eskatzen zitzaien–, eta askotan uko egiten zioten lan egiteari. Fordek [[fitxatzeko erloju]]a ezarri nahi zuen bere fabrika guztietan; Detroiten langile askok ez zuten erabiltzen, baina Amazonian bortizki erantzuten zuten<ref name=":0" />. Amerikar bizimodua ez zen mugatzen fabrikazio modura eta janarira: asteburuetan amerikar kulturako jaialdietara joan behar zuten langileek, ingelesezko dantza eta poesia errezitaldiekin eta estatubatuar jaiak ospatu behar zituzten<ref name=":3" />.