Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
29. lerroa:
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Aerial_View_of_Fordlandia,_Brazil,_1934.jpg|thumb|Fordlândiako aireko ikuspegia, 1934an.]]
Fordek ez zuen kontratatu inongo nekazaritza ingeniaririk, eta lekua zein prozedura gaizki hautatu zituen. Hala ere, promozio handia egin zion lekuari, eta 1927ko urriaren 11n iragarri zuen [[Charles Lindbergh|Charles Lindberghekin]] bidaiatuko zuela ''[[Spirit of St. Louis]]'' hegazkin famatuan bertaraino (ez zuen inoiz bidaia egin)<ref name=":4" />. 1928an, Ford Motor Companyk bi merkataritza-ontzi bidali zituen: ''Lake Ormoc'' eta ''Lake Farge'', [[Einard Oxholm]] kapitain daniarra buru zutela. Itsasontzi horietan trenbide oso bat, diesel motoreak eta [[Detroit]]en lehenago zegoen biltegi oso bat zeramatzan. Plantazioko arduradunak dimisioa aurkeztu ostean, Oxholm kapitaina bilakatu zen arduradun, prezio handiekin erraz engainatzen zen gizon bat. Bi urtetan, hiru arduradun ezberdin izan zituen plantazioak eta 1929an landareen %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />.
 
Amerikarren iritsierak ''shock kulturala'' eragin zuen bertakoentzat. Oso ohitura ezberdinak zituzten eta itxuraz ere ezberdinak ziren. Hala gogoratzen zuten garaian ume bat zen Eymar Franco agronomoak bere memoriatan<ref name=":2" />:
40. lerroa:
Herriak, gerenteek ezarritako arau zorrotz batzuk zituen. [[Edari alkoholdun]]ak, kanpotik etorritako [[emakume]]ak, [[tabako]]a eta [[futbol]]a debekatuta zeuden hirian, baita langileen etxeetan ere. Langile bakoitzari ohe bat esleitzen zitzaion ezkongabea bazen edo etxe bat familia baldin bazuen<ref name=":2" />. Inspektoreak etxez etxe ibiltzen ziren etxeak nola antolatuta zeuden ikusteko eta arau horiek betearazteko. Langileek debeku hauek hiriko jurisdikziotik kanpo amarratutako merkataritza-ontzietarantz arraunean joanez puskatzen zituzten<ref>{{Erreferentzia|abizena=Grandin, Greg, 1962-|izenburua=Fordlandia : the rise and fall of Henry Ford's forgotten jungle city|url=https://www.worldcat.org/oclc/276930372|edizioa=1st ed|isbn=978-0-8050-8236-4|pmc=276930372|sartze-data=2020-09-18}}</ref>, sarritan [[kontrabando]]ko salgaiak frutetan ezkutatuz, [[Angurri|angurrietan]] kasu. 8 kilometrotara ibaian gora kokagune txiki bat ezarri zen "Inozentziaren Uhartean", taberna, gaueko klub eta [[putetxe]]ekin<ref name=":3">{{Erreferentzia|izenburua=The Ruins of Fordlândia|hizkuntza=en-US|url=https://www.damninteresting.com/the-ruins-of-fordlandia/|aldizkaria=Damn Interesting|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fordlandia|hizkuntza=en-US|url=https://99percentinvisible.org/episode/fordlandia/|aldizkaria=99% Invisible|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
Lurra menditsua, harritsua eta antzua zen. Forden gerenteetako inork ez zuen [[nekazaritza tropikal]]ari buruzko beharrezko ezagutzarik. Basa-egoeran, kautxuaren zuhaitzak elkarrengandik bereizita hazten dira, izurrite eta gaixotasunen aurkako babes-mekanismo gisa, eta, askotan, beste espezie batzuetako zuhaitz handiagoetatik gertu hazten dira, babes handiagoa izateko. Fordlândian, ordea, zuhaitzak oso elkarrekin landatu ziren landaketetan, zuhaitzak izurriteek erraz kolpatzeko moduan<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Ford Rubber Plantations in Brazil - The Henry Ford|hizkuntza=en|url=https://www.thehenryford.org/collections-and-research/digital-resources/popular-topics/brazilian-rubber-plantations/|aldizkaria=www.thehenryford.org|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
=== Langileen egoera ===
Fordlândian langileek Brasilgo beste hainbat lekutan baino baldintza hobeak jasotzen zituzten, eta [[fordismo]]aren baldintza [[paternalismo|paternalistak]] ere bizi zituzten. Langileek ohiko soldataren bikoitza jasotzen zuten (33-66 xentimo artean), janaria prezio mugatuetan eros zezaketen eta bertan jaiotzen ziren umeentzat [[esne]] [[Pasteurizazio|pasteurizatua]] doakoa zen<ref name=":0" />.
 
Hala ere, landaketetako langileek janari ezezagunak jasotzen zituzten, hala nola [[hanburgesa]]k eta [[Lata|latatan kontserbatutako janaria]], eta amerikar estiloko etxebizitzetan bizitzera behartzen zituzten. Gehienek ez zuten gogoko nola tratatzen zituzten - identifikazio–identifikazio-txartelak eramateko eta eguerdira arte eguzki tropikalaren pean lan egiteko eskatzen zitzaien -zitzaien–, eta askotan uko egiten zioten lan egiteari. Fordek [[fitxatzeko erloju]]a ezarri nahi zuen bere fabrika guztietan; Detroiten langile askok ez zuten erabiltzen, baina Amazonian bortizki erantzuten zuten<ref name=":0" />. Amerikar bizimodua ez zen mugatzen fabrikazio modura eta janarira: asteburuetan amerikar kulturako jaialdietara joan behar zuten langileek, ingelesezko dantza eta poesia errezitaldiekin eta estatubatuar jaiak ospatu behar zituzten<ref name=":3" />.
 
1930ean bertako langileak kafetegi-sistemaz nekatu (langileen bazkari denbora murrizteko Forden sistema) eta matxinatu ziren. Langileek espero zuten mahaian eseri eta janaria zerbitzatzea, baina Forden sisteman [[Self-service|''self-service''a]] zegoen, langileentzat onartezina<ref name=":4" />. Gertakariari ingelesez "Breaking Pans" izena eman zioten, portugesez "Quebra-Panelas". Matxinoek [[telegrafo]]aren kableak moztu zituzten, armak lapurtu zituzten eta gerenteak eta herriko sukaldaria ere uxatu zituzten egun batzuetan oihanean, [[Brasilgo armada]] iritsi eta matxinada amaitu zen arte<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Galey|izenburua=Industrialist in the Wilderness: Henry Ford's Amazon Venture|orrialdeak=261–289|data=1979|url=https://www.jstor.org/stable/165528|aldizkaria=Journal of Interamerican Studies and World Affairs|alea=2|zenbakia=21|issn=0022-1937|doi=10.2307/165528|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Langileei emango zitzaien janari motari buruzko akordioak lortu ziren.
 
Langileak ez ziren, oro har, sindikatu, baina 1930ko hamarkadan hasi ziren Kontziliazio Batzorde bat osatzen, euren aldarrikapenak zuzenean Brasilgo autoritateekin lantzeko. Batzorde horrek arrazoia eman ohi zien langileei, eta horregatik Fordek aldarrikatzen zuen Nekazaritza Ministerioak arbitratu behar zuela (bere aldekoa zena) eta ez Industria Ministerioak, plantazioak industria ez zirela argudiatuz<ref name=":0" />.
61. lerroa:
[[Fitxategi:Belterra.jpg|thumb|Belterrako etxe bat, gaur egun.]]
1934ko maiatzean, egoera ikusita, Ford konpainiak Parári trukatu zizkion Fordlândiako 703,650 akre ibaian gorago zegoen eremu baten truke<ref name=":0" />. Herri berriari [[Belterra]] izena jarri zioten, gaur egun ere kautxuaren industriatik bizi den herria. Laster hasi ziren Belterra basogabetzen eta Fordlândia albo batera uzten, hala ere, arazoek jarraitu zuten Belterran<ref name=":0" />.
 
1940ean Belterrak 7.000 biztanle zituen, horietatik 2.000 Forden langile (261 emakume eta 60 ume barne), 844 etxe eta 950 gizon sartzeko moduko pabiloia<ref name=":4" />. 1941ean 3.651.000 zuhaitz zeuden landatuta Fordlândian eta Belterran<ref name=":4" />.
 
=== Langileak kontratatzeko arazoak ===
Amazoniako biztanleria dentsitatea oso baxua da eta, horregatik, oso zaila zen langile kualifikatu nahiko lortzea inguruan. Fordek [[Barbados]]etik ekarri zituen hainbat langile, denak arraza beltzekoak. Zaila egin zitzaien ingurura moldatzea eta, enpresakgainera, beste langileak atzerritarren kontratazioaren aurka zeuden, beste langile matxinada bat eragin zuena<ref name=":4" />. Enpresak Brasilgo ipar-ekialdean kontratazioak egitea pentsatu zuen, baina hauek nahiago zuten Brasil hegoaldeko estatuetara migratzea Amazoniara baino. [[1930ko hamarkada]]ren amaieran [[Portugal]]dik langileak ekartzea ere bururatu zitzaien, baina [[Bigarren Mundu Gerra]]ren hasierak plan hori guztiz zapuztu zuen<ref name=":0" />.
 
Baina Bigarren Mundu Gerrak Brasilgo kautxuaren gorakada ekarri zuen, Asiako kautxua ziurtatu ezin zela ikusita. Getúlio Vargasek AEBren laguntza ekonomikoa eskatu zuen, eta elkarrekin Amazonia garatzeko plan bat egitea nahi zuten. Ford konpainiak espero zuen interes horrekin Brasilek enpresaren alde egitea langileen baldintzetan zuten gatazketan. Baina Brasilen eta AEBren artean ez zen akordiorik egon, arrazoi geopolitikoak tarteko, eta Fordek plantazio berririk ez zuen egin, horrek etorkizunean Aliatuentzat lehengaiak eman zitzakeela pentsatuz<ref name=":0" />.
 
=== Forden azken urteak ===
1942an Ford Companyk [[Ford River Rouge Complex]]en zegoen pneumatiko fabrika [[Sobietar Batasuna]]ri saldu zion<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ford River Rouge Plant Buildings|url=http://www.fordmotorhistory.com/factories/river_rouge/other_buildings.php|aldizkaria=www.fordmotorhistory.com|sartze-data=2020-09-18}}</ref>, kautxuan interesa galduz. Urte horretan 750 tona latex atera zituzten Fordlândia eta Belterratik, behar zituzten 38.000 tonatik oso urrun<ref name=":4" />. 1943an Estatu Batuek kautxu sintetikoa garatu zuten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=U.S. Synthetic Rubber Program - National Historic Chemical Landmark|hizkuntza=en|url=https://www.acs.org/content/acs/en/education/whatischemistry/landmarks/syntheticrubber.html|aldizkaria=American Chemical Society|sartze-data=2020-09-18}}</ref> eta, urte berean, inoizko beldar eta inurri izurririk handiena izan zuen Belterrako plantazioak. 1945an 250.000$en truke saldu zioten Brasilgo gobernuari, langileei zor zieten dierua<ref name=":2" />, etekin gutxi eman zuten 9.000.000$ inbertitu eta gero<ref name=":0" />.
 
Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Ingalaterrak eta AEBk jada ez zuten lehiarik kautxu monopolioarengatik eta, gaiera, kautxu sintetikoa asko zabaldu zen.
75 ⟶ 77 lerroa:
[[1950eko hamarkada]]ren eta [[1970eko hamarkada]]ren amaieraren artean, lurren gaineko eskubideak itzuli ondoren, Brasilgo Gobernuak, Nekazaritza Ministerioaren bidez, zenbait instalazio jarri zituen eremu horretan. Lehen Fordeko kautxuzko biltzaileenak ziren etxeak Ministerioko langileen familiei eman zitzaizkien, eta haien ondorengoek oraindik betetzen dituzte.
 
Proiektu honek ere gutxi iraun zuen eta hiria ia erabat abandonatuta utzi zuen bere amaierara iritsi zenean<ref name=":2" />. Belterran, bere aldetik, kautxu produkzioak jarraitu du baina maila komertzialetik oso urrun<ref name=":4" />.
 
=== Gaur egungo berpizkundea ===