«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

232 bytes added ,  Duela 1 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Fordlândian langileek Brasilgo beste hainbat lekutan baino baldintza hobeak jasotzen zituzten, eta [[fordismo]]aren baldintza [[paternalismo|paternalistak]] ere bizi zituzten. Langileek ohiko soldataren bikoitza jasotzen zuten (33-66 xentimo artean), janaria prezio mugatuetan eros zezaketen eta bertan jaiotzen ziren umeentzat [[esne]] [[Pasteurizazio|pasteurizatua]] doakoa zen<ref name=":0" />.
 
Hala ere, landaketetako langileek janari ezezagunak jasotzen zituzten, hala nola [[hanburgesa]]k eta [[Lata|latatan kontserbatutako janaria]], eta amerikar estiloko etxebizitzetan bizitzera behartzen zituzten. Gehienek ez zuten gogoko nola tratatzen zituzten - identifikazio-txartelak eramateko eta eguerdira arte eguzki tropikalaren pean lan egiteko eskatzen zitzaien -, eta askotan uko egiten zioten lan egiteari. Fordek [[fitxatzeko erloju]]a ezarri nahi zuen bere fabrika guztietan; Detroiten langile askok ez zuten erabiltzen, baina Amazonian bortizki erantzuten zuten<ref name=":0" />. Amerikar bizimodua ez zen mugatzen fabrikazio modura eta janarira: asteburuetan amerikar kulturako jaialdietara joan behar zuten langileek, ingelesezko dantza eta poesia errezitaldiekin eta estatubatuar jaiak ospatu behar zituzten.
 
1930ean bertako langileak kafetegi-sistemaz nekatu (langileen bazkari denbora murrizteko Forden sistema) eta matxinatu ziren. Gertakariari ingelesez "Breaking Pans" izena eman zioten, portugesez "Quebra-Panelas". Matxinoek [[telegrafo]]aren kableak moztu zituzten, armak lapurtu zituzten eta gerenteak eta herriko sukaldaria ere uxatu zituzten egun batzuetan oihanean, [[Brasilgo armada]] iritsi eta matxinada amaitu zen arte<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=John|abizena=Galey|izenburua=Industrialist in the Wilderness: Henry Ford's Amazon Venture|orrialdeak=261–289|data=1979|url=https://www.jstor.org/stable/165528|aldizkaria=Journal of Interamerican Studies and World Affairs|alea=2|zenbakia=21|issn=0022-1937|doi=10.2307/165528|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Langileei emango zitzaien janari motari buruzko akordioak lortu ziren.