«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

747 bytes added ,  Duela 2 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
=== Lehen urteak ===
[[Fitxategi:Aerial_View_of_Fordlandia,_Brazil,_1934.jpg|thumb|Fordlândiako aireko ikuspegia, 1934an.]]
Fordek ez zuen kontratatu inongo nekazaritza ingeniaririk, eta lekua zein prozedura gaizki hautatu zituen. 1928an, Ford Motor Companyk bi merkataritza-ontzi bidali zituen: ''Lake Ormoc'' eta ''Lake Farge'', [[Einard Oxholm]] kapitain daniarra buru zutela. Itsasontzi horietan trenbide oso bat, diesel motoreak eta [[Detroit]]en lehenago zegoen biltegi oso bat zeramatzan. Plantazioko arduradunak dimisioa aurkeztu ostean, Oxholm kapitaina bilakatu zen arduradun, prezio handiekin erraz engainatzen zen gizon bat. Bi urtetan, hiru arduradun ezberdin izan zituen plantazioak eta 1929an landareen %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />.
 
Amerikarren iritsierak ''shock kulturala'' eragin zuen bertakoentzat. Oso ohitura ezberdinak zituzten eta itxuraz ere ezberdinak ziren. Hala gogoratzen zuten garaian ume bat zen Eymar Franco agronomoak bere memoriatan<ref name=":2" />:
 
{{esaera2|Amerikarrak Tapajosera iritsi izanak benetako iraultza eragin zuen ibai osoan. Hizkuntza ezberdin bat hitz egiten zuten gizon zuri, ilehori eta begi urdin horiek beste planeta bateko izakiek Lurra inbaditu balute bezala ziren.|<ref group="oh">A chegada dos americanos ao Tapajós causou uma verdadeira revolução em todo o rio. Aqueles homens muito brancos, louros, de olhos azuis, falando uma língua diferente era a mesma coisa que a Terra fosse invadida por seres de outro planeta</ref>}}
 
Tenperatura baxuagoa denean, [[latex]]a zuhaitzaren behealdean kontzentratzen da, egunez tenperatura igotzean latexa zuhaitz osoan zehar hedatzen baita, kolpekatzea ez hain eraginkorra izatea eraginez. Hori dela eta, kautxuzko biltzaile baten ohiko bidaia goiz hasten zen goizean, goizeko 5ak aldera, eta eguerdian amaitzen zen. Landaketa eremutan banatu zen, eta langile bakoitza eremu desberdin batera esleitu zen, langileek zuhaitz berberak elkarren segidan jo ez zitzaten.