Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
38. lerroa:
Lurra menditsua, harritsua eta antzua zen. Forden gerenteetako inork ez zuen [[nekazaritza tropikal]]ari buruzko beharrezko ezagutzarik. Basa-egoeran, kautxuaren zuhaitzak elkarrengandik bereizita hazten dira, izurrite eta gaixotasunen aurkako babes-mekanismo gisa, eta, askotan, beste espezie batzuetako zuhaitz handiagoetatik gertu hazten dira, babes handiagoa izateko. Fordlândian, ordea, zuhaitzak oso elkarrekin landatu ziren landaketetan, zuhaitzak izurriteek erraz kolpatzeko moduan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ford Rubber Plantations in Brazil - The Henry Ford|hizkuntza=en|url=https://www.thehenryford.org/collections-and-research/digital-resources/popular-topics/brazilian-rubber-plantations/|aldizkaria=www.thehenryford.org|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
=== Langileen matxinadaegoera ===
Fordlândian langileek Brasilgo beste hainbat lekutan baino baldintza hobeak jasotzen zituzten, eta [[fordismo]]aren baldintza [[paternalismo|paternalistak]] ere bizi zituzten. Langileek ohiko soldataren bikoitza jasotzen zuten (33-66 xentimo artean), janaria prezio mugatuetan eros zezaketen eta bertan jaiotzen ziren umeentzat [[esne]] [[Pasteurizazio|pasteurizatua]] doakoa zen<ref name=":0" />.