«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

105 bytes added ,  Duela 1 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
 
=== Lehen urteak ===
[[Fitxaategi:Aerial_View_of_Fordlandia,_Brazil,_1934.jpg|thumb|Fordlândiako aireko ikuspegia, 1934an.]]
Fordek ez zuen kontratatu inongo nekazaritza ingeniaririk, eta lekua zein prozedura gaizki hautatu zituen. 1928an, Ford Motor Companyk bi merkataritza-ontzi bidali zituen: ''Lake Ormoc'' eta ''Lake Farge'', [[Einard Oxholm]] kapitain daniarra buru zutela. Itsasontzi horietan trenbide oso bat, diesel motoreak eta [[Detroit]]en lehenago zegoen biltegi oso bat zeramatzan. Plantazioko arduradunak dimisioa aurkeztu ostean, Oxholm kapitaina bilakatu zen arduradun, prezio handiekin erraz engainatzen zen gizon bat. Bi urtetan, hiru arduradun ezberdin izan zituen plantazioak eta 1929an landareen %95 hilzorian zegoen. Honela, Brasilgo autoritateek babesa kendu zioten proiektuari<ref name=":0" />.