Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
15. lerroa:
 
== Historia ==
Lanak 1926an hasi ziren [[Companhia Ford Industrial do Brasil]]en eskutik. Logistika txarrak eta [[sukar horia]]n eta [[malaria]]k kolpatu zituen langileen gaixotasunek berehala oztopatu zuten obra. Inguruan ez zegoen errepiderik, eta, beraz, Tapajós ibaitik bakarrik sar zitekeen bertara. Hiria planifikatutako komunitate bat bezala garatu zen, Brasilgo langileentzat eta Ameriketako gerenteentzat izendatutako hiriko hainbat eremurekin, American Village deiturikoan bizi zirenak. Amerikar etxe tipikoak eraiki ziren, baita ospitale bat, eskola bat, liburutegi bat eta hotel bat ere. Hiriak [[igerileku]] bat, haurrentzako parke bat eta golf zelai bat ere bazituen. Amazoniako hirugarren hiria izatera iritsi zen laster<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Cristovam|abizena=Sena|izenburua=Fordlândia: breve relato da presença americana na Amazônia|orrialdeak=89–108|data=2008-06|url=http://periodicos.ses.sp.bvs.br/scielo.php?script=sci_abstract&pid=S1809-76342008000200005&lng=pt&nrm=iso&tlng=pt|aldizkaria=Cadernos de História da Ciência|alea=2|zenbakia=4|issn=1809-7634|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
=== Eztabaida politikoa ===
33. lerroa:
 
[[Fitxategi:Fordlandia_-_Escritorio_local_et_allée_de_manguiers.JPG|thumb|Forlândiako etxe bat, 2015ean.]]
Herriak, gerenteek ezarritako arau zorrotz batzuk zituen. [[Alkohol]]a, kanpotik etorritako [[emakume]]ak, [[tabako]]a eta [[futbol]]a debekatuta zeuden hirian, baita langileen etxeetan ere. Langile bakoitzari ohe bat esleitzen zitzaion ezkongabea bazen edo etxe bat familia baldin bazuen<ref name=":2" />. Inspektoreak etxez etxe ibiltzen ziren etxeak nola antolatuta zeuden ikusteko eta arau horiek betearazteko. Langileek debeku hauek hiriko jurisdikziotik kanpo amarratutako merkataritza-ontzietarantz arraunean joanez puskatzen zituzten<ref>{{Erreferentzia|abizena=Grandin, Greg, 1962-|izenburua=Fordlandia : the rise and fall of Henry Ford's forgotten jungle city|url=https://www.worldcat.org/oclc/276930372|edizioa=1st ed|isbn=978-0-8050-8236-4|pmc=276930372|sartze-data=2020-09-18}}</ref>, sarritan [[kontrabando]]ko salgaiak frutetan ezkutatuz, [[Angurri|angurrietan]] kasu. 8 kilometrotara ibaian gora kokagune txiki bat ezarri zen "Inozentziaren Uhartean", taberna, gaueko klub eta [[putetxe]]ekin<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Ruins of Fordlândia|hizkuntza=en-US|url=https://www.damninteresting.com/the-ruins-of-fordlandia/|aldizkaria=Damn Interesting|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Fordlandia|hizkuntza=en-US|url=https://99percentinvisible.org/episode/fordlandia/|aldizkaria=99% Invisible|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
Lurra menditsua, harritsua eta antzua zen. Forden gerenteetako inork ez zuen [[nekazaritza tropikal]]ari buruzko beharrezko ezagutzarik. Basa-egoeran, kautxuaren zuhaitzak elkarrengandik bereizita hazten dira, izurrite eta gaixotasunen aurkako babes-mekanismo gisa, eta, askotan, beste espezie batzuetako zuhaitz handiagoetatik gertu hazten dira, babes handiagoa izateko. Fordlândian, ordea, zuhaitzak oso elkarrekin landatu ziren landaketetan, zuhaitzak izurriteek erraz kolpatzeko moduan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ford Rubber Plantations in Brazil - The Henry Ford|hizkuntza=en|url=https://www.thehenryford.org/collections-and-research/digital-resources/popular-topics/brazilian-rubber-plantations/|aldizkaria=www.thehenryford.org|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.