Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
49. lerroa:
Landare berriak jartzeko arazoak izan zituzten, alde batetik hazien inguruan gatazka egon zelako (Auzitegi Goreneraino iritsi zena) eta, bestetik, ez zekitelako ondo nola landatu eta hazi zuhaitzak. Fordek amesten zuen nekazaritza eta industria-lana batuko zuen proiektu batekin, baina hori ezinezkoa zen Fordlândiako egoeran. [[Egur]]ra esportatzen ere hasi ziren, basoa soildu ostean, baina konturatu ziren egur mota batzuk esportatzea ilegala zela eta egur bakoitza bereizteko lana oso zaila zela<ref name=":0" />.
 
Berriro ereiteko saiakerek porrot egin zuten, zuhaitzak nahi baino geldoago hazten zirelako eta, gainera, lortzen zen latexaren kalitatea ez zelako ona. ''[[Leptofarca hevea]]'' zomorroak eta ''[[Dothidella nisi]]'' onddoek batera kolpatu zuten plantazioa, hostogabetze handiarekin. [[Beldar]]rek zuhaitzak jaten zituzten, baina ''[[Atta (generoa)|Atta]]'' generoko [[inurri]]ek beldarrak jan zituzten eta, ondoren, zuhaitzekin hasi ziren. ''[[Rigidoporus microporus]]'' onddoak sustraiak gaixotu zituen. [[Oihanpe]]ak landareei ura kentzen zienez beste landare batzuk erein ziren, baina horiek lehortzean suteak hasi ziren<ref name=":0" />. Bertan, lurra manetntzea laguntzeko, landatu ziren generoetako batzuk ''[[Calopogonium]]'', ''[[Centrosema]]'' eta ''[[Pueraria]] ziren.
 
Egoera horretan, 1933an nezakal-ingeniari bat kontratatzea erabaki zuten, James Weir, lehenago Goodyearrentzat Sumatran lan egin zuena. Honek, Asiako landareekin berriro hastea proposatu zuen, Indonesiako landare klonik onenekin<ref name=":0" />.
 
=== Fordlândiatik Belterrara ===