«Fordlândia»: berrikuspenen arteko aldeak

318 bytes added ,  Duela 1 hilabete
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1920 inguruan Kautxuaren Ekoizleen Elkarte Britainiarra garai hartan [[Kolonietarako Estatu Idazkaria]] zen [[Winston Churchill|Winston Churchillengana]] joan zen laguntza bila. Churchillek ikerketa batzorde bat hasi zuen, Kautxuaren Ikerketa Batzordea, nagusiki elkarteko kidez osatua eta Sir [[James Stevenson]] buru zuena, kautxuaren prezioak egonkortzeko plan bat egiteko. Batzordeak [[Stevenson Plana]] egin zuen, eta horrek prezioak egonkortu zituen, esportatutako kautxuaren tonak mugatuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Supply and Demand|url=https://pslc.ws/macrog/exp/rubber/synth/supndem.htm|aldizkaria=pslc.ws|sartze-data=2020-09-18}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Charles R.|abizena=Whittlesey|izenburua=The Stevenson Plan: Some Conclusions and Observations|orrialdeak=506–525|hizkuntza=en|data=1931-08|url=https://www.journals.uchicago.edu/doi/10.1086/254231|aldizkaria=Journal of Political Economy|alea=4|zenbakia=39|issn=0022-3808|doi=10.1086/254231|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Kautxuaren prezioa artifizialki igo zen planaren ondorioz, baina Ameriketako Estatu Batuek kautxuaren produkzioaren %70 kontsumitzen zuten<ref name=":0" />. [[Ford Motor Company|Ford Motor Companyk]] kautxuaren horniduraren [[monopolio]] britainiarra saihesten saiatu zen, nagusiki [[pneumatiko]]ak eta beste automobil pieza batzuk ekoizteko erabiltzen zena<ref>{{Erreferentzia|izena=Simon|abizena=Romero|izenburua=Deep in Brazil’s Amazon, Exploring the Ruins of Ford’s Fantasyland|hizkuntza=en-US|data=2017-02-20|url=https://www.nytimes.com/2017/02/20/world/americas/deep-in-brazils-amazon-exploring-the-ruins-of-fords-fantasyland.html|aldizkaria=The New York Times|issn=0362-4331|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Henry Fordek alternatibak eta leku iraunkor bat bilatu zituen kautxua ekoizteko kolonia bat ezartzeko. [[Firestone]]k [[Liberia]] hautatu zuen eta [[Goodyear]]rek [[Sumatra]], baina Fordek [[Erdialdeko Amerika]] egokitzat hartu zuen, beti ere [[Thomas Edison]]ek ez bazuen lortzen kautxua AEBn bertan ekoiztea<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Stern Rubber|abizena=Company|izenburua=Stern Rubber Company, Inc.|hizkuntza=en|url=https://sternrubber.com/blog/rubber-wizard-menlo-park|aldizkaria=sternrubber.com|sartze-data=2020-09-18}}</ref>.
 
Hamarkada horretan bertan, Brasilen mineralen, kautxuaren eta petrolioaren bilaketari ekin zioten hainbat ingeniarik. Uneren batean, partikular batek 2,5 milioi akre eskuratu zituen (10.100 km<sup>2</sup>) eta, sekretupean, milioi erdi kautxu-zuhaitz landatu zituen bertan<ref name=":0" />. Laster Henry Fordi iritsi zitzaion lur eremu horren inguruko informazioa, eta eskuratu nahi izan zuen. Brasilgo gobernuak interes handia zuen kautxuaren negozioan berriro sartzeko, Stevenson plana aitzaki ona baitzen. Izan ere, 1908an Amazonian produzitzen zen munduko kautxuaren %94,4, 1918an %10,9 zen eta 1928an %2,3, Britainairrek ekoiztutako Asiako kautxuaren ondorioz.<ref>{{erreferentzia|abizena=Filho|izena=C. F.|urtea=1965|izenburua=Porque perdomes a batalha da borracha|lekua=Manaus|argitaletxea=Edicoés do Estado do Amazonas}}</ref> Brasilgo gobernuarekin negoziazioak [[Dionisio Bentes]] orduko Pará estatuko gobernadoreak Fordekin biltzeko Estatu Batuetara egindako bisitan hasi ziren. Akordio bat sinatu zen eta amerikar industrialak "Boa Vista" izeneko 10.100 km2-ko eremua jaso zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Joseph A.|abizena=Russell|izenburua=Fordlandia and Belterra, Rubber Plantations on the Tapajos River, Brazil|orrialdeak=125|data=1942-04|url=https://www.jstor.org/stable/141793?origin=crossref|aldizkaria=Economic Geography|alea=2|zenbakia=18|doi=10.2307/141793|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Akordioak Brasilen ekoitzitako ondasunen esportazioaren gaineko zergetatik salbuesten zuen Ford, irabazien % 9aren truke.
 
== Historia ==