Fordlândia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
19. lerroa:
=== Eztabaida politikoa ===
[[Fitxategi:Hardenburgamazonindians.jpeg|thumb|[[1900eko hamarkada]]ko kautxuan lan egiten zuten esklaboen argazki bat.]]
Amazonian kautxuaren produkzioak fama txarra zuen, langileen esplotazio eta [[esklabotza]]ren ondorioz. Europarrak saiatu zirenean plantazio sistema Brasilgo Amazonian ezartzen 1890ko hamarkadan, kudeaketa eskasak, langile faltak eta [[sukar horia]] saiakera gehienak pikutara bidali zituen<ref>{{Erreferentzia|izena=Euclides da|abizena=Cunha|izenburua=Á margem da história|hizkuntza=es|data=2002|url=http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/a-margem-da-historia--0/html/|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Forden proiektua aurretik huts egindako Amazoniako proiektu batzuen segida baino ez zen, adibidez [[Madeira-Mamoré trenbidea]]<ref>{{Erreferentzia|izena=Isaiah|abizena=Bowman|izenburua=Geographical Aspects of the New Madeira-Mamore Railroad|orrialdeak=275|data=1913|url=http://dx.doi.org/10.2307/199220|aldizkaria=Bulletin of the American Geographical Society|alea=4|zenbakia=45|issn=0190-5929|doi=10.2307/199220|sartze-data=2020-09-18}}</ref>. Hala ere, aurreko esperientzia txar horietatik aurrera egin nahian, Brasilen eztabaida politikoa sortu zen. Gobernuak proiektua lagundu bazuen ere, [[Antonio Emiliano da Souza Castro]] senatariak (eta Paráko aurreko gobernadoreak) gatazka piztu zuen gaiarekin. Argudiatu zuen proiektuak Brasilen [[burujabetza]]ren aurka egiten zuela, eta, maila batean, Amazoniaren gaineko jabetza kolokan jartzen zuela<ref name=":0" />.
 
Beste arrazoi batzuk direla eta, [[Brasilgo Lehen Errepublika|Brasilgo Lehen Errepublikaren]] aurka egiten zuten beste politikari batzuek ere gaia hartu zuten eta herrialdean sortzen ziren desberdintasun ekonomikoen argudio gisa erabili zuten, bereziki ''[[Café com leite]]'' politikaren salaketan<ref group="oh">''Café com leite'' politika deitu izan zaio [[Minas Gerais]] eta [[São Paulo (estatua)|São Paulo]] estatuek kudeatutako politikari. Lehenengoa esnearen produktore handia zen eta bigarrena kafearena, eta bi lobby horien interesak babesten ziren estatutik, beste estatuen interesen gainetik.</ref>. [[Jose Carlos de Macedo Soares|Jose Carlos de Macedo Soaresek]] Fordlândia erabili zuen [[Getúlio Vargas|Getúlio Vargasen]] mugimendu iraultzailea babesteko<ref name=":0" />.