Etxamendi eta Larralde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Enbata (aldizkaria)
38. lerroa:
1993. urtean, bikoteak zuzeneko emanaldiak egiteari utzi zion. Hala ere, 1999. urtean agertokietara itzuli ziren, eta hainbat kontzertu eman zituzten. Horietako bat Diksmuiden-en egin zuten, [[flandriar]]ren Aberri Egunean, 25 urte lehenago egin zuten moduan. Orduz geroztik, oso ekitaldi berezietan baino ez ziren jendaurrean aritu Etxamendi eta Larralde.
 
Kantaria izateaz gain, idazlea ere bada Etxamendi. [[Maiatz]] literatur aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta ohiko kolaboratzailea da, eta [[Enbata (aldizkaria)|Enbata]] eta [[Herria]] aldizkarietan ere argitaratu ditu idazkiak. Halaber, hainbat nobela publikatu ditu: Elurra zikindurik (Mendi Berri, 1973), Azken elurra (Egia, 1975), Aurora (Maiatz, 1985) eta Gilentegiko Gilen (GAK, 1989).
 
Eñaut Larralde irakaslea zen Donapaleun. Bere bizitzako azken urteetan musikari lotuta segitu zuen, [[Euskal Kantuzaleen Elkartea]]ren sustatzaile gisa. Halaber, [[Izura]]ko Haize Berri elkarteko presidentea izan zen. ''Ibañeta'' antzezlanean parte hartu zuen (ikus [http://www.youtube.com/watch?v=8RQCqJp86Uo&feature=share bideoa]). 2012ko maiatzaren 14an zendu zen, gaixotasun luze baten ondorioz. [[Baiona]]ko (Lapurdi) ospitalean.