2020ko Beiruteko leherketak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
19. lerroa:
Leherketen kausa ez zen berehala zehaztu.<ref>{{Erreferentzia|izena=Timour|abizena=Azhari|izenburua=Dozens killed as huge explosion rips through Lebanon's Beirut|url=https://www.aljazeera.com/news/2020/08/large-explosion-rocks-lebanon-capital-beirut-200804153400078.html|aldizkaria=www.aljazeera.com|sartze-data=2020-08-04}}</ref> Libanoko estatuko komunikabideek hasiera batean esan zuten leherketa [[Su artifizialak|su artifizialen]] biltegi batean gertatu zela; beste batzuek, aldiz, petrolioa biltzeko instalazio batean edo produktu kimikoak biltegiratzeko instalazio batean izan zela aipatu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=At least 60 dead, 3,700 injured after explosions rock Lebanese capital of Beirut|hizkuntza=en|data=2020-08-04|url=https://english.alarabiya.net/en/News/middle-east/2020/08/04/Smoke-seen-from-possible-explosion-near-port-area-in-Lebanon-s-Beirut.html|aldizkaria=Al Arabiya English|sartze-data=2020-08-04}}</ref>
 
Lehergailu eta produktu kimikoak gordetzen zituzten biltegiak zeuden portuan, besteak beste, [[nitrato]]ak, fertilizanteenongarritzeko osagaiak eta [[amonio nitrato]]a bezalako lehergailuak.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Massive blast rips through Beirut, killing 50 and injuring thousands|hizkuntza=en|data=2020-08-04|url=https://www.reuters.com/article/us-lebanon-security-blast-idUSKCN25021M|aldizkaria=Reuters|sartze-data=2020-08-04}}</ref> Libanoko Segurtasun Publikoko Zuzendari Nagusiak adierazi zuen leherketa [[Beiruteko portua|portuan]] gordetzen zen urteetan zehar konfiskatutako [[amonio nitrato]]ak eragin zuela,<ref name=":0" /> bere esanetan 2.700 tona amonio nitrato lehertu ziren.<ref name=":1" />
 
 
55. lerroa:
 
=== Ondorio sozio-politikoak ===
[[Michel Aoun (Libanoko politikaria)|Michel Aoun]] presidentearen gobernuak 15 eguneko larrialdi egoera ezarri zuen Beiruten. Oposizioko buruzagiek leherketei buruzko ikertalde independente bat erreklamatu zuten. [[Emmanuel Macron]]ek presazko bisita egin zuen ia berehala Beirutera, nazioarteko laguntza hitzematera. Bisita horretan iraultzaren aldeko eta Libanoko gobernuaren kontrako oihuak entzun ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=Arantxa Elizegi|abizena=Elizegi Egilegor|izenburua=Beirutek, bi asteko larrialdi egoera ezarri, eta militarrak zabaldu ditu hiriburuan|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1877/011/001/2020-08-07/beirutek-bi-asteko-larrialdi-egoera-ezarri-eta-militarrak-zabaldu-ditu-hiriburuan.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-08-08}}</ref> Macronek Libanoren etorkizuneko gertaeretan zeresana izateko asmoa agertu zuen, eta beste hogeita hamar herrialdek baino gehiagok (Errusia, Saudi Arabia, Maroko eta Egiptok nabarmen) askotariko laguntzak helarazi zituzten airez. Turkiak Libanori laguntzeko asmoa adierazi zuen, bere planetan Libano begiz jota zuela agerian utziz. Iranek ere laguntza igorri zuen, 747 hegazkin batean. Leherketen ondoren sortutako kanpo interesen jokoan, areagotu egin zen Libanon gatazka biziak pizteko arriskuaren kezka.<ref>{{Erreferentzia|izena=Sandy|abizena=Tolliver|izenburua=Competing for influence in post-explosion Beirut could lead to conflicts|hizkuntza=en|data=2020-08-20|url=https://thehill.com/opinion/international/512589-competing-for-influence-in-post-explosion-beirut-could-lead-to|aldizkaria=TheHill|sartze-data=2020-08-21}}</ref>
 
Abuztuaren 10erako, zabaldu egin ziren kaleetako gobernuaren kontrako protestak, eta kale istiluetan 500 zauritu utzi. Milaka manifestarik parlamentuaren egoitza inguratu zuten, eta sarrera-irteerak moztu, segurtasun indarrak gerturatu ez zitezen. Manifestariek Michel Aounen dimisioa eskatu zuten. Poliziaren eta kaleko jendearen arteko talketan, segurtasun indarrek negar gasa erabili zuten. Ordu arte eta leherketei lotuta, hogei pertsona atxilotu zituzten, haien artean Libanoko aduana departamentuko burua eta haren aurrekoa, baita portuko arduradunak ere.<ref>{{Erreferentzia|izena=Munia El Marhoum|abizena=Iruretagoiena|izenburua=Gobernuaren dimisioa aurkeztu du Libanoko lehen ministroak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/185479/gobernuaren-dimisioa-aurkeztu-du-libanoko-lehen-ministroak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2020-09-05}}</ref> Libanoko Finantza, Justizia, Ingurumen eta Informazio ministroek dimisioa eman zuten<ref name=":4" /> eta, hurrengo egunean, Libanoko gobernu osoak. Hasan Diab lehen ministroak klase politikoa egin zuen leherketen erantzule, eta adierazi ere "ustelkeria estatua bera baino handiagoa" dela; politikarien ustelkeriaren kontra borrokatzera dei egin zuen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Euskal Irrati|abizena=Telebista|izenburua=Libanoko Gobernuak dimisioa eman du leherketa gertatu eta sei egunera|hizkuntza=eu|data=2020-08-10|url=https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/7421456/libanoko-gobernuak-dimisioa-eman-du-leherketa-gertatu-eta-sei-egunera/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2020-08-11}}</ref>