Helikoptero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Breguet-Richet no 1 (1907) argazkia txertatu dut
5. lerroa:
 
[[Leonardo da Vinci]] antzeko ibilgailua asmatu zuen [[Pizkundea|Pizkunde]] garaian, baina [[XX. mendea]]ren hasiera arte ez zituzten lehenengo hegaldiak egin. Izan ere, Jacques eta Louis Breguet anaia [[frantzia]]rrek [[1907]] burutu zuten lehendabizikoa, ''"Gyroplane No.1"'' izeneko ibilgailuarekin. Urte batzuk geroago, [[Juan de la Cierva]] [[espainia]]rrak, [[1923]]an, ''"autogiro"'' izena zuen ibilgailua asmatu zuen.
[[Fitxategi:Breguet_Gyroplane_1907.jpg|thumb|Breguet-Richet no 1 (1907)]]
 
[[Helize (mekanika)|Helizeari]] mugimendua [[errotore]] bertikal batek ematen dio, eta hori mugitzeko bi era dira: mekanikoki, [[barne-errekuntzako motor]] baten energia engranaje batzuen bidez helizera igorriz, eta helizean finko dituen erreakzio [[turbina|turbinen]] eraginez. Lehenengo moduan, eta erreakzio efektuaren eraginez, helikopteroaren fuselajeak errotorearen aurkako norabidean biratzeko joera du; arazo hori konpontzeko motor nagusiak bultzatutako helize horizontal orekatzaile bat du helikopteroak isatsean. Bigarren moduan, erreakzioko helikopteroetan, fuselajea eta errotorearen artean transmisio mekanikorik ez dagoenez gero, ez da halakorik gertatzen.