Sabindarren euskara garbia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikiak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
70. lerroa:
 
== Gramatika-garbizaletasuna ==
Iritziri hedatuenek "garbizaletasuna" edo "sabindarren euskara garbia" lexiakoarekin eta "hitz berriak asmatzearekin" lotzen badute ere, garbizaletasuna gramatikan ere egon daiteke.
 
Hauetako bat da euskal sintaxia edo esaldi-joskera egiteko modua. Bittor Hidalgo euskal filologoaren arabera, [[Seber Altube|Seber Altubek]]k 1919-1920 urteetan atera zuen ''De la sintaxis vasca'' liburuan eta 1929an atera zuen ''Erderismos'' liburuan, euskal aditza bigarrengo tokian joanagatik (batez ere bikoteetan), "aditza esaldiaren bukaeran" lege bihurtu zuen, hau da, aditza zenbat eta gehiago atzeratzeko mandatua eman zuen. Altubek finkatu zuen beste lege bat, galderetan galdegaia beti aditzaren aurrean ezartezarena izan zen. Hidalgoren arabera, oso esaldi laburretan erabiltzen zen joera bat, mota guztietako (esaldi luzeak, menpeko perpausak, esaldi konposatuak...) lege bihurtu zuen Altubek<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I)" in ''Hizpide'', 35. zkia (39-51 orr.), 1996 </ref>. Hidalgok dioenez, [[Seber Altube|Altubek]] [[Resurreccion Maria Azkue|Azkueren babesa izan zuen horretarako.]] Hidalgoren arabera, Altubek (eta Azkuek) eragin zuen euskara "Subjekua-Objetua-Aditza" rodenako hizkuntza izatea, ordura arte "Subjektua-Aditza-Ojektua" euskaraz normalagoa zenean<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (III)" in ''Hizpide'', 37. zkia (23-31 orr.), 1996 </ref>. Hidalgoren arabera, 1900 aurreko testuetan, aditza esaldaren erdian kasuen %55ean agertzen da, eta bukaeran %28an. Hau "portzentai altua da beste hizkuntzekin konparatuz"; baina ez halako lege bat aterateko modukoa, Hidalgoren arabera <ref>HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da</ref>. Hidalgok badio baita, kasu batzuetan ([[Juan Antonio Mogel|Mogelen]] ''Peru Abarka'' eleberrian, [[Txomin Agirre|Txomin Agirreren]]ren ''Auñamendiko Lorea'' eleberrian...) batzuetan aditza esaldiaren aurretik jarri izan dela. Hidalgoren arabera, ez da hori normalean, "baina ez da erdarakada, Altubek esan moduan"<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (III)" in ''Hizpide'', 37. zkia (23-31 orr.), 1996 </ref>. Hala ere, Hidalgok onartzen du Gipuzkoan [[Agustin Kardaberaz|Agustin Kardaberazek]]ek ere aditza atzeratzeko joera izan zuela, Altubek baino lehenago<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da</ref>.
 
Bittor Hidalgoren arabera, 1900 aurretikako idazle gehienek bestelako ordenean "modu klasikoan" idazten dute. Hidalgok dio Azkueren eragina erraldoia izanagatik idaazle batzuk idazkera aldatu egin zutela joskerari zegokionean, adibidez Txomin Agirrek<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da</ref>.
 
Hidalgoren arabera, sintaxiaren arloko garbizaletasun horrek Sabin Aranak eta bere jarraitzaileek bultzatutako lexiko-garbizalatasunak baino gehiago iraun du. Bi arrazoi ematen ditu horretarako: batetik, garbizaleek "hizkuntzaren muina" lexikotik joskerara "lekualdatu" dutelako, hau da, orain lexikoaren inguruan malgutasun handiagoa dagoelako joskeraren inguruan dagoen zorroztasunaren trukean; eta bestetik, euskara batua sortzeko egin ziren kongresuetan joskerari eta Altuberen ideiak ihardesteari garrantziarik eman ez izana, eta orduan zegoen erreferentzia bakarra (Altube hain zuen) inertziaz hartu izana. Hala ere, Hidalgok badio baita ere Azkue eta Altuberen eskolako sintaxia idatzizko hizkeran gailendu dela, ahozko hizkeran oraindik ere "sistema klasiko-herrikoia" nagusi delarik<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da</ref>. Hidalgoren arabera, garbizaletasun-joera honek testuak artifizialago egitea ekarri du. <ref>HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I)" in ''Hizpide'', 35. zkia (39-51 orr.), 1996 </ref>
 
Zenbait kritika izan dira honen kontra. Adibidez, hasiera baean [[Justo Mokoroa]] eta [[Koldo Mitxelena]] izan ziren kritikorik handienak, eta gerora [[Luis Villasante]] ere bai, hasieran hau azkuetar-altubetarra bazen ere<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskaraz aditza esaldiaren atzean doala dioen legea gezurra da". Lotura: https://www.argia.eus/argia-astekaria/1921/bittor-hidalgo-euskaraz-aditza-esaldiaren-atzean-doala-dioen-legea-gezurra-da</ref>. 1993an [[Pello Esnal|Pello Esnalek]]ek eta [[Jose Ramon Zubimendi Imaz|Jose Ramon Zubimendik]] ateratako ''Idazkera-liburua'' lanean "aditza atzeratzeko joera lege bihurtzea" kaltegarria zela zeritzoten. <ref>HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (I)" in ''Hizpide'', 35. zkia (39-51 orr.), 1996 </ref> Bestalde, Bittor Hidalgok berak ere gogorarazten du Euskaltziandiak 1987an esan zuela euskara "ordena libreko hizkuntza bat" zela<ref>HIDALGO, Bittor: "Euskal joskeraren mito kaltegarriak (II)" in ''Hizpide'', 36. zkia (21-27 orr.), 1996 </ref> .
 
== Horoskopoa ==
112. lerroa:
* ''Aintza'': Loria.
* ''Aizkunde'': Ahazte, ahanztura.
* ''Akeita'': Kafe. Esanahi modernoan, modu zabalean erabiltzeko Azkuek proposatu zuen hitza. Antza denez belar mota bat izendatzen zuen eta hasieran kafearen esanahi gisa "lokalismo" bat eta baita "soziolekto" bat izan zitekeen, hau da, Baxenafarroako Donamartiriko emakumeek (soilik Donamartirin eta soilik emakumeek) "kafea" esateko erabiltzen zuten hitza, auzokideek uler ez zezaten (orduan emakumeek kafea hartzea ez omen zegoen ondo ikusitua). Azkuek hitz "orokor" bezala proposatzeko arrazoiak ez daude garbi, Julio Urkixoren arabera nahasketa bat izan zen. 1936-1937 arteko Eusko Jaurlaritzaren egunkari ofizialean erabiltzen zuten.
* ''Alderdi'': Partidu politiko. Aurretik hitza izan bazen "parte", "zati" edo baita "Inguru" esateko. Batez ere Iparraldean "Fakzio" edo "Bando" esateko ere XIX mendean badugu hitza, adibidez Duvoisinek erabilitakoa; baina Hegoaldean Sabin Arana baino lehen ere tarteka, "hitz kultu" gisa erabili zen, esaterako Eusebio Azkuek edo Blas Praderek (''Euskal Erria'' aldizkarian) erabili zuten. Hala ere, ezin uka Sabin Aranak hitz honen zabalkundean eta batez ere "alderdi politiko moderno" esanahiarekin identifikatzerakoan izan zuen eragina (beste gauza batzuen artean bera izan baitzen ofizialki partidu bat "alderdi" izendatzen lehena).
* ''Aldeztu'': Defendatu.
* ''Aldundi'': Diputazio. Antza denez Azkuek proposatu zuen hitza dugu. Aurretik ''ekauta'' erabiltzen zen, jada Larramendik bilzten zuen hitza. 1917an Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz erabili zuen "aldundi". Hala ere, Euskaltzaindiko idazkari izan zen Nazario Oleagak, bere idazkaritza-aldian, oraindik ''ekauta'' hitzaren alde egin zuen.
200. lerroa:
 
=== D ===
* ''Dagonilla'': Abuztua. Forma horretan Sabin Aranak erabili zuen lehen aldiz, baina aurretik bazegoen ''dagenila'' edo ''daguenila'', Julio Urkixoren zuzendaritzapeko Eusko Ikaskuntzaren atsotitzen hiztegiak, Azkuek edo Koldo Mitxelenak bildu duten moduan.
* ''Dardarindarr'': Elektrizitate.
* ''Deikun'': Iragarki.
406. lerroa:
 
=== N ===
* ''Narrasti'': =. Astarloak proposatutako hitza, antza denez. Tolosako Euzkel Egutegian "narrazti" bezala agertzen da.
* ''Narreztu'': Narrastu, herrestatu. Azkuek erabilitako hitza, bai "Narrastu" forman. "Narrastu" Apaolazak erabili zuen 1890an, badirudi bera izna zela lehena idazten. "Narreztu" badirudi Sabin Aranak erabili zuela lehen aldiz. Joseba Zinkunegin "naarraztu" erabili zuen. Ematen duenez, nahiko kontsentsuzko neologismoa izan zen. Hala ere, "Narrasti" jada Astarloarengan agertzen da.
* ''Narruinddu'': Larrutu.
* ''Naskaldi'': Nahaste-borraste.
487. lerroa:
* ''Txikarrpen'': Txikigarri, diminutibo.
* ''Txikikuskin'': Mikroskopio. Joseba Zinkunegi itzultzaileak erabili omen zuen lehen aldiz, XX mendeko 20 hamarkadan.
* ''Tximistargi'': Elektrizitate. Azkuek idatzi zuen lehen aldiz 1897an, "Euskalzale" aldizkarian, baina berak aitortu zuen bera ez zela hitza asmatu zuena, "Beste batek" egin zuela. Jose Manuel Etxeitak ere erabili zuen. Eusko Jaurlaritzak 1936an beren boletinetan ere erabilitako hitza da. (Antza denez, Sabin Aranak ez zuen inoiz erabili, "dardarindar" proposatu zuen).
* ''Txindi'': Diru. Manuel Arriandiagak proposatutako hitza, "diru" moduan. Egun ahaztuta dago, baina XX mendearen lehen herenean zabalkunde handia izan zuen, Lauaxetak zein Manterolak erabili zuten, baita ere Joseba Altuna zein Joseba Zinkunegi itzultzaileek. Baita ere Tolosako Euzkel Egutegiak, Bizkaiko Foru Aldundiak 1918an, zein Eusko Jaurlaritzak 1936an. Blas Praderek 1913an lehen aldiz "txanpon" bezala erebili zuen, esanahi horrekin Joseba Zinkunegi itzultzaileak ere erabili zuen.
* ''Txingi'': Bitxi (apaindura).