Rift gunea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Ocean-birth.svg|thumb|Rift guneen eboluzioaren eskema.]]
'''Rift gunea''' edo '''rifta''' rifting prozesuan zehar [[Litosfera|litosfera kontinentalaren]] barnean sortzen den egitura nagusiari deritzo. Rifting prozesua litosfera kontinentalak estentsio-indar orokorren eraginpean duen bilakaera dela esan daiteke. Rift aktiboetan, zeinetan estentsio-esfortzuen eragina ez baita desagertu, lurraren azala [[faila]] normalez josita dago<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Rift Valley: definition and geologic significance|url=http://ethiopianrift.igg.cnr.it/rift%20valley%20significance.htm|aldizkaria=ethiopianrift.igg.cnr.it|sartze-data=2019-05-03}}</ref>, [[Lurrikara|lurrikaraklurrikara]]k arruntak dira eta noizbehinka sumendien [[Erupzio (argipena)|erupzioak]] gerta daitezke. Aktibitaterik gabeko riftetan, aldiz, estentsio-indarren eragina desagertu da eta aztarna gisa faila normalak eta riftaren bilakaeran zehar pilatutako sedimentuak eta arroka bolkanikoak ikus daitezke. Estentsioaren eragina denboran zehar luzatuz gero, litosfera kontinentala bi zatitan bana daiteke erdian ozeano berri bat sortuz; orduan, rifting prozesua eraginkorra izan dela esaten da. Litosfera kontinentala bitan banatu aurretik estentsioa gelditzen bada, rifting prozesua ez dela eraginkorra izan esaten da<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Apraiz Atutxa, Arturo, 1967-|izenburua=Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/433323972|isbn=8484380750|pmc=433323972|sartze-data=2019-05-02}}</ref>.
 
== Riften Sismizitatea ==
6. lerroa:
 
== Riften egitura ==
Riften bilakaeran zehar egitura eraldatu egiten da, estreinako urratsetan riftek izan dezaketen geometriak ez du zerikusirik kontinenteak apurtzerakoan izan dezaketenarekin. Oro har, bilakaeraren bitarteko urrats batean rift guztien ardatza [[graben]] baten geometria duen eremu hondoratua dela ikus daiteke. Bitarteko urratsa adieraz dezaketen riften artean, Europako ipar-mendebaldean kokatzen den aktibitaterik gabeko Ipar Itsasoko rifta eta aktiboak diren Ipar Amerikako [[Basin & Range lurraldea]] eta [[Rift Haran Handia|Afrikako ekialdeko rifta]] aurkitzen dira. 1970. urtearen aurretik, riften eredu geometrikotzat [[horst]] eta [[Graben|grabenengraben]]en arteko txandakatze simetrikoa onartzen zen. Horretan, horstak topografian ikusten diren lurralde garaiekin eta grabenak hondoratutako arroekin etorriko ziren bat. Aldiz, datu geofisikoek erakutsi dute lurrazalaren goiko aldeko luzapena subparaleloki kokatutako faila normalen desplazamenduaz egokitzen dela. Faila horiek guztiek geometria listrikoa dute eta sakonean kokatutako eskala handiko eta angelu txikiko (''low angle normal fault'') faila batean dute sustraia. Ereduan mendilerroak kulunkatutako failen gaineko blokeen hondoratu gabeko ertzak dira eta arroek erdi-grabenaren egitura dute. Estentsioa jasaten duen lurraldeko faila gehienak alde berdinera okertzen direnez, egitura zeharo asimetrikoa da.<ref name=":0" />
 
== Riften ezaugarri litologikoak ==
12. lerroa:
 
=== Prozesu sedimentarioak ===
Riftetan arrunta da depresioak eta eremu goratuak tartekatzea. Depresioen izen geologikoa rift-arroa da, eta bertan inguruko lurralde goratuetan higatutako metakinak pilatzen dira. Rift-arroetako [[subsidentzia]] oso azkarra denez, milioi urte gutxi batzuetan metatutako sedimentuen lodiera zenbait kilometrotakoa izan daiteke. Riften estreinako eraketa-urratsetan rift-arroaren ardatza itsas mailaren gainetik dagoenez, arroraino heldutako sedimentuak alubioi-konoetan pilatutako higakin klastiko ez-itsastarrak dira. Arroko ardatzean zehar noizbehinkako lakuak garatzen dira ere, pikor fineko basak sortuz. Laku horiek gazikarak izan daitezke. Beraz, rifting prozesuaren hasierako sekuentzia sedimentarioa, batez ere, legar lodiekin eta berauekin tartekatutako harearri gorri eta lohi-harriekin eratuta dago; lakuetako [[lutita]] eta [[ebaporita]]- geruza meheak arruntak dira ere. Riftaren bilakaera aurrera joan ahala [[subsidentzia]] gero eta handiagoa da, azkenik rift- arroa itsas mailaren azpitik kokaraziz. Urrats horretan, arroa estaltzen duen ur-geruza oso mehea denez, ebaporazio-maila altuko lurraldeetan itsasoa guztiz lehor daiteke. Baldintza horietan, itsasoko ura gainsaturatu egiten da gatza (batez ere [[halita]]±[[Igeltsu|igeltsuaigeltsu]]a±[[anhidrita]]) ustiatuz. Prozesua hainbat aldiz errepika daitekeenez sortzen den ebaporita-sekuentzia oso lodia izan daiteke. Estentsioa denboran zehar luzatuz gero, rift-arroak zabalera eta sakonera handiagoa lortuko du eta metakin itsastarrek ([[Kareharri|kareharriakkareharri]]ak, harearriak eta [[Lutita|lutitaklutita]]k) ebaporitak estaliko dituzte.<ref name=":0" />
 
=== Prozesu bolkanikoak ===
Rifting prozesuan zehar litosfera luzatu eta mehetu egiten den bitartean, azpiko aste- nosferaren presio litostatikoa gutxitu egiten da. [[Astenosfera|Astenosferako]]ko [[Deskonpresio (geologia)|deskonpresioa]] tenperatura egonkorrean gertatzen denez (> 1.280 &nbsp;°C) bertako peridotiten fusio partziala hasten da. Era horretan sortutako [[Magma|magmakmagma]]k mafikoak dira. Magma mafikoek gaineko litosfera baino dentsitate txikiagoa dutenez, gorantz abiatzeko joera izango dute. Astenosferan sortutako magma-kopuru bat lurrazalaren azpian pila daiteke lurrazala- ren azpiko pilaketa-magmatikoa (magmatic underplating) izenaz ezagutzen den prozesuaren bitartez. Lurrazalaren azpian pilatzen ez dena bolkanetatik azalera daiteke kontinente-lurrazala zeharkatuz, edo bidean gelditu. Azaleratzen diren basaltoak biskositate txikikoak izaten dira, erraz hedatuz eta zabalera handiak estaliz. Riftaren azpiko astenosferan sortutako magma mafikoek tenperatura handia dute (1.100-1.200 &nbsp;°C), eta kontinente-lurrazalaean magmen pilaketak gertatuz gero, inguruko arroken fusio partziala eragin dezakete. Kontinente-lurrazaleko arroken fusio partzialak magma feltsikoak sortzen ditu. Magma horiek gorantz abiatzen direnean [[plutoi]] [[Granito|granitikoak]] eta dike [[Erriolita|erriolitikoak]] sortzen dituzte sakonean solidifikatzen badira, edo [[Domo (geologia)|domo]] erriolitikoak eta ignimbritak azalera heltzen direnean. Bolkanismo feltsikoaren eta mafikoaren arteko harreman estua riften ezaugarrietako bat da eta segida bolkaniko bimodala bezala da ezaguna.<ref name=":0" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Robert|abizena=White|izenburua=Magmatism at rift zones: The generation of volcanic continental margins and flood basalts|orrialdeak=7685|hizkuntza=en|abizena2=McKenzie|izena2=Dan|data=1989|url=http://doi.wiley.com/10.1029/JB094iB06p07685|aldizkaria=Journal of Geophysical Research|alea=B6|zenbakia=94|issn=0148-0227|doi=10.1029/JB094iB06p07685|sartze-data=2019-05-03}}</ref>
 
== Rift motak ==
21. lerroa:
 
== Garrantzi ekonomikoa ==
Munduko hidrokarburoen mundo mailako erreserben %67 olio eta gas guneetan bilduta agertzen dira. Gune hauetan 500 mila olio upel berreskuragarria edo gas ekibalentea aurkitzen da. 877 gune daude munduan; 27 eskualdetan bananduta, munduko lurrazalaren %30-aren baliokidea. Margen kontinental pasiboak arro ozeaniko handienen aurrean kokatutakoak, munduko eremu tektonikoa gune handienetan aurkitzen dira , %36-a hartuz. Bigarrenik rift kontinentalak (batez ere, aulokogenoen ertzetan garatzen direnak, edota kontinente barrualdean) aurkitzen dira, %31a osatzen dutenak. Hirugarren lekuan foreland arroak eta kolisio kontinentaleko gerrikoan munduko gune handienen %20-a hartuz aurkitzen dira. Beste gune batzuk foreland arroak, kolisio erlazio akrezio lurralde tektonikoen eta arku kolisioa, eremu transformagarriko arroen eta [[subdukzio]] gune arroaen %14-a ordezkatzen dute<ref>Diaz Flores, Yahir. (2014). Características e importancia económico-petrolera de las cuencas sedimentarias asociada a rift, con ejemplos representativos. UNAM.</ref>.
 
== Erreferentziak ==