«Protohistoria»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
'''Protohistoria''' [[historiaurrea]]ren eta historiaren arteko trantsizio aldia da, ahozko tradizioetatik jasotako argibideak dituena.<ref>{{erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|url= https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=protohistoria&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&lang=eu|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia}}</ref> Historiaurrea bukatu zenetik historia (idazkera) hasi arteko aldiari esaten zaio protohistoria; historiaren atariko aldia da, beraz. Dena den, ez du ez [[kronologia]] zehatzik eta ez kokaleku jakinik, zeren eta, [[Ekialde Hurbil]]ean lehen zibilizazioak eta idazkerak sortu ziren garai bertsuan, [[Europa]] [[Eneolitos|Eneolitoan]] bizi baitzen. Beraz, Europako herri gehienetan, oro har, Bigarren [[Burdin Aroa]]n eamten da protohistoria; Ekialdeko Europa mediterraneoan lehenago eta [[Euskal Herria]]n, erromatarrak sartu ziren garaian, bigarren burdin aroaren amaieran alegia.
 
Ez da "aro" jakin bat, besteak diren moduan: brontze aroa, burdin aroa, antzinaroa, erdi aroa... kontzeptu historiografiko gisa erabiltzen da batez ere. Protohistoria ideia, idazkeraren lehen urratsekin dago lotutua erabat. Idatzitako iturrietan, eskualde edo herri bati buruzko lehen berriak ematen direnean, edota herri horrek idazten hasten denean, informazioa oso apurra eta sakabanatua izan ohi da eta horregatik, metodo arkeologikoak pisu handia du oraindik ikerketetan. Une horretan, banako pertsonai batzuren eta herrien izenak ezagutzen hasten gara, nahiz eta horiek kokatzea eta identifikazioa zaila izaten den.
 
== Protohistoria Euskal Herrian ==