Sistema endokrino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
33. lerroa:
 
Hormona garrantzitsuenak [[guruin endokrino]]ek ekoizten dituzte. [[Guruin]] mota horiek ez dute hodi iraizlerik, eta sortzen dituzten hormonak zuzenean odolera isurtzen dituzte <ref> Curtis, Helena: Biología Ed. Omega (1972) 378 orr. </ref>. Gainera, guruin horiek odol-irrigazio handia dute. Mota horietako guruinak dira, esaterako, [[Tiroide|guruin tiroide]]a, [[hipofisi]]a, [[pankrea]] edo [[giltzurrun gaineko guruin]]ak.
 
Azpimagarria da sistema endokrino eta nerbio-sistemaren arteko lotura edo konexioa. Hain handia da hainbat kasutan, ezen sarritan sistema neuro-endokrinoz hitz egiten dela. Horren adibidea, hipotalamo-hipofisi ardatza.
 
[[Hipotalamo]]a da, [[hipofisi]]aren bidez, nerbio-sistema (N.S.) eta sistema endokrinoa (S.E.) lotzen duen egitura. Funtsezko egitura da barne-homeostasirako. Hipotalamoak (nerbio-egitura) hipofisia (egitura endokrinoa) azkartu ala inhibitu egiten du, azken honek prozesu fisiologiko askotan parte hartzen dituzten hormonak jaria ditzan. Hipotalamo eta hipofisiaren arteko komunikazioa estua da, eta bi egitura horien arteko batasun anatomikoak errazten du <ref> [http://www.vivo.colostate.edu/hbooks/pathphys/endocrine/hypopit/index.html The Hypothalamus and Pituitary Gland: Introduction and Index] Vivo Pathophysiology </ref>.
 
Sistema endokrinoan hipotalamo-hipofisi ardatza aipatu behar da. [[Hipotalamo]]ak adenohipofisira iritsiko den hormona askatzaile bat jariatzen du eta honek hormona hipofisiario baten ekoizpena bultzatuko du. Hori dela eta, [[Ehun (biologia)|ehun]]etan aktiboa izango den hormona bat jariatuko da guruin periferikoan. Azken hormona hau izango da eragin biologikoa izango duena.