Pedro Calderón de la Barca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
[[1637]]an [[Infanterriko dukea]]ren zerbitzura jarri zen, Juan Alfonso Enriquez Cabrerra, eta hala hasi zen Calderonen karrera militarra. Hondarribia Conde jeneralaren setiotik askatu zuen gudarostean egon zen Calderon; konde-dukearen gudarostean, berriz, Kataluniako gerran parte hartu zuen. Leridako setioan (1642) Felipe IV.aren mendeko gudaroste bateko buru izan ondoren, erretiratzea erabaki zuen.
 
Borrokaldi hartan bertan Calderonen anaia bat hil zen. Urte haietan, bestalde, Calderonen Pedro Jose semea jaio zen; ez dago, ordea, seme haren amaren berririk. [[1651]]. urtean Calderon apaiz egin zen, eta semea ofizialki ezagutu zuen, ordu arte iloba zuela esan ohi baitzuen. Handik gutxira, ordea, hil egin zitzaion semea. Calderon Toledoko Errege Berrien kapilau izendatu zuten eta [[Toledo]]ra joan zen bizitzera. [[1663]]an Erregearen ohorezko kapilau egin zuten eta gortera joan zen berriz ere bizitzera. Gortean zela autoak eta heste antzerki piezak zuzentzen jarraitu zuen; bere bizitzaren azkeneko urteetan, gortean aurkeztuko zituen auto sakramentalak eta komediak besterik ez zituen idatzi. Garai horretan Madrilgo Apaizen Lagunartean sartu zen, eta bertako kapilau nagusi izan zen. [[Filipe_IVFilipe IV.a_Espainiakoaa Espainiakoa|Felipe IV.a]]a hil zenean (1665), gorteko antzerkigile nagusi izaten jarraitu zuen.
Hala ere, erregearen heriotzak nolabaiteko gainbehera ekarri zuen bere ekoizpen dramatikoaren erritmoan. [[Karlos_IIKarlos II.a_Espainiakoaa Espainiakoa|Karlos II.a]] errege berriaren kapilau nagusi izendatua izan zen 1666an. 1672an laugarren komedia argitaratu zen eta 1677an bosgarrena. Bere bizitzaren amaieran, estutasun ekonomiko batzuk jasan zituen, 1679an, errege zedula bidez, Ganberako gauzazko errazio bat eman zitzaion, jauregiko despentsan hornitu ahal izateko, hainbeste urtetako zerbitzuak kontuan hartuta, eta adinekoa eta behartsua zelako. <ref>{{es}} Valbuena-Briones, Ángel.- Calderón y la comedia nueva, Madrid: Austral, 1977, "Revisión biográfica de Pedro Calderón de la Barca" atalean.</ref>.
 
== Obra ==
Bere obra hiru motatan sailka daiteke bere jatorriaren eta tipologiaren arabera: antzoki komertzialetarako idatzi zituen komediak (komikoak, tragi-komikoak edo tragikoak), Gortearen enkarguz idatzitako obrak (konposizio historiko edo mitologikoak [[Filipe_IVFilipe IV.a_Espainiakoaa Espainiakoa|Felipe IV.ak]] eta [[Karlos_IIKarlos II.a_Espainiakoaa Espainiakoa|Karlos II.ak]] funtzioak gortean eskaini zitzaten) eta Madrilgo Udalaren enkarguz idatzitako lanak, hau da, auto sakramentalak.<ref>{{es}}Pérez-Magallón, Jesús.- ''Calderón, icono cultural e identitario del conservadurismo político''. Madrid: Cátedra, 2010.58-59 orr.</ref>.
Bere obra dramatikoa aztertzean, lehenik eta behin, jasotako antzerki-formula hobetzeko kezka handiagoa nabarmentzen da, argumentu edo trama berriak bilatu edo asmatzekoa baino.
Bertan eta bere garaikideetan ohikoa izango da aurreko dramaturgoetan agertzen ziren gai, motibo eta azpijokoen aprobetxamendua eta egungo kritikak berridazketarako joera bati buruz hitz egiten du.
Izan ere, halakoxea zen, ze [[Lope de Vega]]k eta bere jarraitzaileek espainiar eszenari emandako istorio eta argumentuen kopuru eta aniztasun itzelak, askotan, ikusleen oroimenean oraindik bizirik zeuden eta ondorengo antzerkigileek, gaiak eta intrigak berregitea edo birsortzea erabaki zuten.
Calderon izango da askotan istorio zaharrak ezaugarri berri batzuetara eta molde tekniko berri batzuetara egokituko dituenetako bat.
Baina ez da antzinako komedietara jotzea bakarrik, baizik eta bere aurreko komediak bere kasa edo beste egile batzuekin elkarlanean konposatutakoak ere berregiten ditu.
<ref>{{es}}Gonzalez Cañal, Rafael .- ''Calderón y sus colaboradores''. Honako liburuan argitaratua : ''Kurt Reichenberger en su 80 cumpleaños : (Actas del Congreso Internacional IV Centenario del nacimiento de Calderón, Universidad de Navarra, septiembre, 2000)'', Kassel, Reichenberger, 2002, orr. 541-554</ref>.
 
=== Dramak ===
39. lerroa:
Calderon antzerki lanak idazten hasi zen garaian, [[Lope de Vega]]ren antzerki eskola zen nagusi oraindik antzerkigintzan. Calderon eskola haren bidetik abiatu bazen ere, poliki-poliki hartatik banandu eta antzerki mota trinkoago bat, estilizatuago bat osatu zuen. Calderonen lanetan pertsonaia gutxiago agertzen zen eta adimena sentiberatasunaren gainetik jartzen zuen.
 
Calderonen dramen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke, baina indar gehien duen sailkapena [[Marcelino_Menéndez_PelayoMarcelino Menéndez Pelayo|Menendez PelayoPelayok]]k proposatutakoa da. Sailkapen horren arabera, drama erlijioso, filosofiko eta trajikoetan banatzen dira Calderonen dramak.
 
[[Fitxategi:Monumento a Calderón de la Barca (Madrid) 01.jpg|thumb|220px|Calderon de la Barcaren omenezko monumentua, [[Madril]]en.]]
76. lerroa:
Sejismundori bere benetako jatorria zein den jakinarazten diotenean biziki haserretzen da. Erregeak, erantzuna ikusirik, dorrera bidaltzen du berriro ere. Behin dorrera itzuli denean gertatutako guztia ametsa izan dela uste du Sejismundok, baina baita bera dorre hartan egotea ere. Azkenik, erregeak erregetza ilobei uztea erabakitzen du, baina herriak altxamendua antolatzen du eta Sejismundo eramaten dute gortera. Baina Sejismundo aitaren zerbitzura jartzen da apal-apal.
==== ''[[Zalameako alkatea|El alcalde de Zalamea]]'' ====
Gaztelerazko literaturaren Urrezko Mendeko pieza ezagun eta adierazgarrienetako bat da. Literatura barrokoaren barruan kokatuta, Aro Modernoan estatuak boterearekiko eta duintasun pertsonalarekiko zituen kezketako batzuk islatzen dituen ohorezko drama gisa sailkatzen da, botere-oreka baten bidez (monarkikoa, militarra, judiziala, udalekoa).
 
=== Lan euskaratuak ===
* ''Zalameako Alkatia: Komediya iru jutaldetan eta ilz-neurtuan'', [[Luis Cirilo de Iza Agirre]] bizkaitarrak ''El Alcalde de Zalamea'' antzerkiaren atal batzuk euskaratuta argitaratu ziren [[1881]]ean ''Euskal-Erria : revista bascongada'' aldizkarian <ref>Itzulpena ''Euskal-Erria : revista bascongada'' aldizkariaren argitaratu zen (1881eko maiatza abuztua bitartean). Horren bertsio digitala eskura dago [http://www.kmliburutegia.eus/Record/327670 Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko katalogoan]</ref>.
* ''[[Bizitza amets]]'' , ''La vida es sueño'' lanaren bertsio euskaratua [[Xabier Paya]]k euskaratu zuen [[2013]]an, [[Erein]] argitaletxean <ref>[https://www.erein.eus/libro/bizitza-amets Argitaltxearen web orrian]</ref>.
 
108. lerroa:
== Eragina ==
 
Bere garaian lortu zuen ospe handia, harrigarria bada ere, bere obraren oinarrian konplexutasun teologiko-filosofikoa kontuan hartuz gero. Eragina handia izan zuen [[Johann_Wolfgang_von_GoetheJohann Wolfgang von Goethe|Goetherengan]], batik bat, bere Fauston. Alemaniako [[erromantizismo]]an eta ondorengo [[idealismo]] filosofikoan eragiten du, [[Arthur_SchopenhauerArthur Schopenhauer|Shopenhauer]], [[Georg_Wilhelm_Friedrich_HegelGeorg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegel]] edo [[Richard_WagnerRichard Wagner|Wagnerrek]] aipatu egiten dute.<ref>{{es}}Trías, Eugenio.- ''Calderón de la Barca''. Barcelona: Omega, 2001. 21 orr. </ref>. Nabarmena da onirikoa duen garrantzia bere obran. Monarkiaren defentsa, kontrarreforma eta ohorea dira bere obra dramatikoaren ezaugarri. Ohorea norbanakoaren duintasunarekin lotzen da, bere buruarekiko eta, oro har, gizabanakoarekiko errespetuarekin, bere askatasunarekin, (erabakitzeko gaitasun askearen zentzuan ulertuta, ez askatasun politikoaren zentzuan, noski). Ohorean, hain zuzen, gordetzen da gizabanakoaren azken hesia, aginte monarkikoaren bidegabekerien aurrean bere lanen ikuspegian.<ref> {{es}} Pérez-Magallón, Jesús (2010); 63 orr.</ref>. XIX mendean eraiki zen Calderoenen obraren eskuin politikarekin lotura hautsiezina, [[Marcelino Menendez Pelayo]]ren pentsamenduaren eraginarekin. Horrekin, korronte kontserbadore batek, espainiar nazionalitatearen, erlijio katolikoaren eta monarkia erreakzionarioaren multzoa eta lan calderoniarraren arteko identifikazioa eta jabetzea gertatu ziren. <ref> {{es}} Pérez-Magallón, Jesús (2010); 283-305 orr.</ref>.
[[Federico García Lorca]]k, [[La_Barraca_La Barraca (antzerki_taldeaantzerki taldea)|'' La Barraca '' ]] konpainiako zuzendari artistiko gisa, Auto sakramentalak eta ''[[Bizitza amets]]'' sartu zituen antzeztu beharreko obren errepertorioan, eta horrek kritikak sortuko ditu, bai eskuinetik, bai ezker politikotik, XX. mendean Calderoni buruz egin den irakurketa demagogikoa islatzen duten erreakzioekin. Eskuineko erreakzio bortitza antzezpena boikotatzeraino iritsi zen, 1932ko uztailaren 13an Sorian, antzezpena eteten eta ikasle antzezleei harriak botatzen.<ref>{{es}} Gibson, Ian .- ‘’ Vida, pasión y muerte de Federico García Lorca: 1898-1936’’. Barcelona: Plaza y Janés, 1998. orr. 386-398 </ref>. Nolabait, klasikoaren jabetza ideologikoa kendua sentitzen zuten.
[[Espainiako_Gerra_ZibilaEspainiako Gerra Zibila|Espainiako gerra zibilean]] eta berrogeiko hamarkadan, [[Luis Escobar Kirkpatrick]] funtsezkoa izan zen [[Ofentsiba_NazionalOfentsiba Nazional-Sindikalistako_Batzordeen_Espainiako_FalangeaSindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea|Falangeak]] eta ondoren [[frankismo]]ak Calderonen figura bereganatzeko prozesuan, orduko antzerkigintzan. <ref> {{es}} Pérez-Magallón, Jesús (2010); 332-347 orr.</ref>.
 
== Ikus, gainera ==