Orsola Maddalena Caccia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Orsola Maddalena Caccia''' ([[Moncalvo]], [[1596]]ko [[abenduaren 4]]a - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[1676]]ko [[uztailaren 26]]a) italiar moja margolari bat izan zen.
 
Guglielmo Caccia margolariaren eta Laura Olivaren alaba hau [[Moncalvo|Moncalvon]]n jaio zen [[1596]]ko abenduaren 4an. XVII. mendeko italiar pinturaren munduan izen bat egitea lortu zuen emakumezko artista bakanetako bat izan zen.
 
== Biografia ==
Margolari hau bere [[fresko]] eta margolanengatik gogoratua da. [[Bianzè]] herriko ursulinen komentuan sartu zen [[1620]]an, eta [[1625]]ean Moncalvoko komentu batera aldatu zen bere hiru ahizpekin, haien aitaren nahiari jarraituz.
 
Bere pinturan, aitak aurrez jorratutako gaiak errepikatzen ditu, hala nola, eliza ugarirentzako pintura debozionalak, ez soilik [[Piemonte|Piemonten]]n. Haren margolanek arrakasta eduki zuten [[Savoiako etxea|Savoiatarrekin]]; baina XVIII. mendeko iturriek, ordea, haren ahizpa Francescari ematen dioten lehentasuna pinturaren alorrean. Duela gutxi bakarrik identifikatu dira adituen interesa piztu duten Orsolaren [[natura hil]] batzuk.
 
Ustez, haren lehen margoak honako hauek dira: Rosazzako elizako "Sortzez Garbia", Bianzèko elizako "Ama Birjina eta Lokartutako Haurra" eta [[Genova|Genovako]]ko Palazzo Biancoko biltegietan dagoen "Jaiotza". Freskoetab, berriz, aitaren lanetako ideia tipikoak islatzen ditu eta 1615 eta 1620 artean data daitezke.
 
Badirudi berea dela Moncalvoko San Frantzisko elizan dagoen "San Maurizioren martirioa"ren goialdea ere; aitak hasi omen zuen lan hura, baina 1625ean bat-batean hil eta amaitu gabe utzi zuen, eta horregatik alabak bukatu zuela uste da.
17. lerroa:
Garrantzitsua da margolari hau gogoratzea, emakumeak gizonak baino artistikoki gutxiago balioesten ziren garai batean pinturan jardun zen moja baten adibidea baita.
 
== Estiloa eta ezaugarri piktorikoak ==
Haren estilo piktorikoa [[Ludger Tom Ring]] eta [[Joris Hoefnagel]] margolari [[Flandriar|flandiarren]] estilo arkaikoaren antzekoa da, konposizio egitura sinple eta orekatua aurkeztuz, elementu bakoitza kontu handiz kokatuta, bertikaltasunean arreta berezia jarriz, bereziki lore motiboak dituzten lanetan. Haren natura hilek, normalean, fruta zatiak eta animalia bat erakusten dituzte, gehienetan [[faisai]] edo intsektu bat. Ursulak, gainera, deboziozko objektuak ere margotu zituen, bai eta miniatura eder batzuk ere, bere aitarengandik jasotako estilo oso delikatuarekin. Lan horiek, gaur egun, Piemonteko bilduma pribatuetan, eta hango jauregi, museo eta eliza batzuetan daude, eta artista identifikatzen laguntzen duen sinadura berezi bategatik bereizten dira, lore bat edo lore sorta bat, alegia.
 
== Lanak ==
[[Fitxategi:Orsola Maddalena caccia.jpg|300px|thumb|Natura hila frutak eta krustazeo batekin.]]
Margolari honen lanetatik, ehun margolan baino gehiago kontserbatu dira, eta, jarraian zerrendatzen direnak, haren lan aipagarrienak dira, kokapenaren arabera alfabetikoki ordenatuta.
 
* [[Biella]], San Sebastian Eliza: Hirutasun Santua eta aingeruak.
* [[Casale Monferrato]], Madonna del Tempio: Ama Birjinaren koroatzea.
* Museo zibikoa: Aingeruen kontzertua.
* [[Castellazzo Bormida]], S. Maria: Santa Katalinaren ezkontza mistikoa.
* [[Chieri]], S. Giorgio: Errugabeen sarraskia.
* [[Genova]], Santissima Annunziata di Portoria Eliza: Jaiotza.
* Moncalvo, S. Francesco: Bataiatzailearen jaiotza; Jesus basamortuan, aingeruek lagundurik; Kristo arantzazko koroarekin; S. Antonino; S. Lukas bere langelan; Familia Santua eta Santa Ursula; San Sebastian, aingeruek zaindua.
* [[Montabone]], eliza nagusia: Santa Ursularen estandartea.
* [[Pavia]], Karmen eliza: Teresaren transberberazioa ([[Turin|Turinen]]en dagoen eta aitarena den jatorrizko baten kopia).
* Paviako Ghislieri ikastetxeko oratorioa: Jaiotza.
* Paviako Udal Pinakoteka: Ama Birjinaren jaiotza eta Ama Birjina Haurrarekin eta aingeru batekin.
* [[Erroma]], [[Galleria Spada]]: S. Frantziskoren estasia.
* [[San Salvatore Monferrato]], Ospitaleko eliza: Familia Santua lanean.
* Turin, Pinacoteca sabauda: S. Zezilia.
* Turin, S. Bartolomeo: Tenpluko aurkezpena.
* Turingo frantziskotarren eliza: B. Salvatore d'Orta.
* [[Villadeati]], eliza nagusia: Kristo basamortuan, aingeruek lagundurik.
* [[Villanova d'Asti]], S. Martirio: S. Carlo Borromeoren bitartekotza.
 
{{bizialdia|1596ko|1676ko|Caccia, Orsola Maddalena}}
 
[[Kategoria:Piemontearrak]]
[[Kategoria:Italiako margolariak]]