«Olaia Meridakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{biografia infotaula automatikoa}}
 
'''Santa Olaia Meridakoa''' (euskara antzinakoan '''Donalalla<ref name=":0" />''', [[Augusta Emerita]], [[292]] - Augusta Emerita, [[304]]<nowiki/>ko [[Abenduarenabenduaren 10|abenduaren 10a]]a) santu kristau eta martiria da, Erromatar Inperioaren garaian bizi izandakoa Augusta Emeritan, gaurko [[Mérida]]n.
 
Zalantza historiografikoak daude ea [[Olaia Bartzelonakoa|Santa Olaia Bartzelonakoa]] pertsonaia berdina ote den, garai berean kokatutako martiri kristaua baita [[Kataluniako Herrialdea|Kataluniakoa]] (paralelismo askorekin bien istorioetan). Bat izatekotan benetakoa, eta bestea hartan oinarritutako alegia, litekeena da Meridakoa izatea originala, IV. mendeko kontakizunetan agertzen baita, eta aldiz, Bartzelonako Olaiaren istorioaren lehen idazkiak 660. urtekoak dira.
 
[[Espainia|Espainiako]]ko gurtza katolikoan, [[Done Jakue|Done Jakue Apostoluaren]] patroi aldarrikapena izan arte, Olaia santuak halako rol patriotiko bat sinbolizatu izan du, adibidez [[Errekonkista|birkonkistaren]] zaindari gisa. Gaur egunean, Meridako [[alkate]] betiereko titulua du, eta [[Oviedo]] hiriko patroia da (hango [[Oviedoko katedrala|katedralaren]] daude Olaiaren gorpua, ustez).
 
== Martiritza ==
Olaiak hamabi urte zituela, [[Diokleziano]] enperadorearen dekretua [[Diokleziano|agertu zen,]] kristauei debekatuz [[Kristo|Jesukristo]] gurtzea eta jentilen idoloak adoratzeko aginduz. Neskatoa ez zegoen prest aginduok betetzeko, eta gurasoek hiritik atera zuten, baina borondatez itzuli zen Olaia Meridara, eta han atxilotu egin zuten [[Daziano]] gobernadorearen aginduz.
 
Agintariek [[Tortura|torturatutortura]]tu egin zuten, uko egin ziezaion kristautasunari, baina ez zuten halakorik lortu. Oso grafikoki kontatzen zuen auzia [[Joakin Lizarraga|Joakin Lizarragak]]k bere ''Sanduen bizitzetan''<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak|url=https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LizarragaSanduak007.htm|aldizkaria=klasikoak.armiarma.eus|sartze-data=2019-05-26}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Bernat Martorell - Martyrdom of Saint Eulalia - Google Art Project.jpg|thumb|250px|ezkerrera|Olaiaren martiritza: ''burriñazko aztaparreki larranzi ta txarrantxatu zute...'']]
 
{{aipu|Lenik biluxirik moldegaizki azotatu zute gorputz guzia piedaderik gabe: bereala golpatu zizkiote ezurrak plomuzko azote batzueki: gero bota ziote olio irakiten zegona gorputz guzia barna: gero burriñazko aztaparreki larranzi ta txarrantxatu zute: goratu zute gero garrutxan, ta deskoiuntatu bere lekuetaik ezurrak. Noraño pasa daiken gizon Deabruen furia, eginartaño alako inhumanidade apenas sinesta daizkenak amabi urtetako neskatxo batean! Baña nola triunfatzen duen Jangoikoaren graziak munduaren ta infernuaren kontra! Zego bitarteo sanda, zeukana bekala Jangoikoa bereki, serena mostratzen koraje ta alegria, goraturik begiak zerurat ziola, orai ene esus ona, señalatzen da obeki enebaitan llaga geben markaeki, eta letra gebek ene odolareki daude adiarazten ongi berorren pasio dolorezkoa. Errabias suturik Juezak manatu zue ondatzeko guzia leporaño kalzina bizian, botatus gañetik ur, an erre ta egosi zeien bizirik. Zenbat diskurritzen duen biotz gaixtoak gaixtakerian! Baña Jangoikoaren birtutez libre atra ze artaik ere. Azkenean manatu zue saiets guzietaik sugarrak sandari, zeñek agoa idikirik artu zue barnera sua; oneki despeitu zue bere arima, zein ikusi ze usotto baten idurian igaten zerura.|Joakin Lizarraga, 1793.}}
Arima uso bihurtuaren mirariaz gain, elurra ere egin zuen mirariz, neskatoaren gorputz biluzia estaltzeko<ref name=":0" />.
== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{bizialdia|292ko|304ko|Olaia Meridakoa}}
 
[[Kategoria:Antzinako Erromako emakumeak]]
[[Kategoria:IV. mendeko emakumeak]]