Noticias de Gipuzkoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
34. lerroa:
Egunero argitaratzen da Noticias de Gipuzkoa, bi euskarri ezberdinetan. Lehendabizikoa paperezko euskarria da, egunaren arabera prezio ezberdina duena, 1,5 euro balio du astelehenetik ostiralera baina larunbat eta igandeetan salneurri hori igotzen da, 1,8 euroko prezioa du larunbatetan eta igandeetan berriz 2,5 eurokoa (2019). Euskarri digitalean, ordea, prezioa egunero berdina da, 0,89 eurokoa.
 
Informazioa orotarikoa da, arlo guztiak lantzen ditu (politika, kirola, gizartea, ekonomia, kultura etab). Sekzio bakoitzaren inguruan albiste ugari publikatzen dira egunero. Gipuzkoa eta Euskadiko gertaerek izaten dute lehentasuna, normala den zerbait, Gipuzkoan bakarrik argitaratzen den egunkaria baita. Kirol arloan, adibidez, [[Real Sociedad|Reala]] futbol taldeak izaten du lehentasuna beste taldeekiko, talde horrentzako bakarrik sekzio bat dagoelako egunkarian.
 
== Ibilbidea eta hedapena ==
Noticias de Gipuzkoak bere ibilbidea 2005ean hasi zuen, Grupo Noticiasen barruan ([[Deia]], [[Noticias de Álava]] eta [[Diario de Noticias]] taldeekin batera). 2005eko azaroaren 24an argitaratu zen lehen alea, Gipuzkoa osoan. Hedabidearen lehen zuzendaria Pablo Muñoz izan zen. 2013an, Adolfo Roldán-ek ordezkatu zuen. Bost urtez izan zen zuzendari Roldán eta, 2018tik, Eduardo Iribarren da zuzendaria.
 
CIESen arabera, egunean batez beste 21.000 irakurle izan zituen 2017an<ref>{{erreferentzia|url=http://www.ciessl.com/audienciamedios.htm|izenburua=CIES|sartze-data=2019/07/11|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Webguneko bisitei dagokienez, hedabidearen irakurle kopuruak gora egin du azken urte honetan, hilean milioi bat bisita baino handiagoa izatea lortu baitute, OJDren datuen arabera<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Evolución Audiencia NOTICIAS DE GIPUZKOA|hizkuntza=es-ES|url=https://www.ojdinteractiva.es/medios-digitales/noticias-de-gipuzkoa-evolucion-audiencia/totales/anual/3246/trafico-global/#|sartze-data=2019-07-08}}</ref>. Duela hiru urte, 2016ko apirilean webgunearen hilabeteko bisita kopurua larri iristen zen 500.000ra baina hiru urteren buruan kantitate hori bikoiztu baino gehiago egin da.
 
== Enpresa ==
Noticias Taldearen barruan dago Noticias de Gipuzkoa. Urgull 2004 SA da Gipuzkoako egunkariaren enpresa argitaratzailea eta Zeroa Multimedia SA, aldiz, taldearen enpresa nagusia. Jon Iñaki Alzaga da Noticias Taldeko presidentea.
 
== Erreferentziak ==