Francisco Jiménez de Cisneros: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
Berrikuntza handiak bultzatu zituen monasterio eta erlijio-ordenetan eta, erlijio-jendearen ezjakintasuna zuzentzeko, Alcala de Henaresko Unibertsitatea sortu zuen (1498); [[teologia]]ren, [[greziera|grekoaren]] eta [[hebreera]]ren irakaskuntza indartu zituen han (Salamancatik eta Paristik ekarri zituen irakasleak). [[Biblia]]ren argitalpen berri bat agindu zuen (Alcalako ''Biblia Políglota Complutense'').
 
1499tik aurrera, gogor jokatu zuen [[islam]]iarren aurka; [[Granada (argipena)|Granadako]] eta [[Alpujarra|Alpujarretako]] matxinadak]] gupidarik gabe zapaldu zituen (1502an [[arabiar]] guztiak kristautu egin behar zutela agintzen zuen errege-pragmatika eman zuen). Estatu-gizon nagusi bihurtu zen [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet Katolikoa]] erregina hil ondoren (1504). 1507tik aurrera, [[Iparraldeko Afrika|Ipar Afrika]] konkistatzeko ahaleginak egin zituen, Espainiako Inperioa Mediterraneo aldera zabaldu nahi izan zuen Fernando Katolikoaren gogoaren aurka. Espainiako Inperio katolikoaren babesle porrokatua zelarik, [[Nafarroa]]ren burujabetasunaren aurkako erasoen alde azaldu zen, eta Ipar Afrikaren konkistari ekin zion, Bizargorri berbereak hutsean utziko zuen saioa gertatu bazen ere. 1516an Fernando erregea hil eta, erregeorde gisa, gogor zapaldu zuen Nafarroako erregea [[Joanes III.a Nafarroakoa]] Iruñera itzultzeko ahalegina. Cisneros kardinala 1517an hil zen, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a Espainiako]] errege berria Espainiara etorri eta berehala.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}