«Münsterreko Ituna»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Autoritate kontrola jartzea)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[Fitxategi:Westfaelischer_Friede_in_Muenster_(Gerard_Terborch_1648).jpg|thumb|300px|''Münsterreko Itunaren berrestea 1648an'', [[Gerard ter Borch]]en margolana (1648).]]
[[Fitxategi:Europe map 1648-es.png|thumb|300px|Europa [[Westfaliako Bakea]] ondoren, 1648an]]
'''Münsterreko Ituna''' Espainia eta [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]] artean, egungo [[Alemania]]ko [[Ipar Renania-Westfalia]] hirian, [[1648]]an, sinatu zen ituna izan zen. Itun historikoa izan zen zeren eta horri esker [[Espainiar Inperioa]]k Zazpi Errepubliken independentzia onartu baitzuen. Ituna [[Westfaliako Bakea]]ren barruan eman zen eta horrekin [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] eta [[Laurogei Urteko Gerra]] amaitu ziren. 1648ko [[urtarrilaren 30]]ean sinatu zen.<ref>Jan Josephus Poelhekke, De vrede van Munster. 's-Gravenhage, Martinus Nijhoff, 1948.</ref>
 
== Herbeheretarren matxinada ==
Borrokan zeuden bi aldeen arteko lehenengo negoziazioak 1641an hasi ziren, [[Münster]] eta [[Osnabrück]], biak egungo Alemanian. Negoziazioen ondorioak berehala ikusi ziren: Iberiar penintsularekin nederlandarrek zuten komertzioa indartu zen. Laster, itsasontzi merkeen jabeak eta borroken geldialdiari esker, ordura arte merkatari ingelesek menperatzen zuten merkataritza, herbeheretarren eskuetara pasa zen. Herbeheretarren gailentze horretan beste faktore lagundu zuen: [[Ingalaterrako Iraultza]]. <ref>Gijs Rommelse, [http://www.jstor.org/stable/40929818 "The Role of Mercantilism in Anglo-Dutch political relations, 1650-74"], 596 or.</ref>
 
Ituna sinatzeko egin ziren bileretan, nahiz eta nederlandar errepublika politikoki onartua ez izan, parte hartu zuen eta Espainiar Inperioak onartu behar izan zuen. 1646ko urtarrilan, herbeheretarren zortzi ordezkari negoziazioak aurrera eramateko, Münsterrera joan ziren. Beste aldean [[Filipe IV.a Espainiakoa]]ren ordezkariak zeuden: [[Gaspar de Bracamonte]], Peñarandako kontea, eta [[Antoine Brun]]. Urtarrilaren 30ean testu bat adostu zuten eta [[Haga]]ra zein [[Madril]]era bidali zuten, han sinatua izateko. Urte bereko maiatzaren 15ean bakea lortua zen. Bakearekin Herbehereen independentzia lortua zen.<ref>Jan Josephus Poelhekke, De vrede van Munster. 's-Gravenhage, Martinus Nijhoff, 1948.</ref>
 
Testu originalaren kopia bat Hagako Rijksarchief, artxibategi nazionaletan gordetzen da.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Westfaliako Bakea]]
* [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]
* [[Laurogei Urteko Gerra]]
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}}:[https://www.dipublico.org/3654/treaty-of-munster-1648-en-espanol/ Itunaren testua gaztelaniaz.]
{{autoritate kontrola}}