Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea |
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
||
2. lerroa:
'''Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzea''' [[711]]-[[719]]. urteen bitartean [[bisigodo]]en erresuma desagerrarazi eta [[Hispania]] ([[Iberiar penintsula]]) [[musulman]]en mende jarri zuen [[konkista]] da.
[[Tarik ibn Zijad|Tariq ibn Ziyad]] buru zutela, [[islam]]era bihurtu berri ziren [[berbere|bereberrez]] osatutako armada bat [[Iparraldeko Afrika|Ipar Afrikatik]] [[Gibraltar
Musulmanen agindua penintsula osora hedatu bazen ere, ipar-mendebaldean ([[Galizia]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]) zein [[Pirinioak|Pirinio]] aldeko lurralde [[Euskal Herria|euskaldunetan]] ahulagoa izan zen. Hala ere, [[Iruñea]]k 714ean, [[Huesca]]k pixka bat geroago, eta [[Bartzelona]]k [[719]]an onartu zuten musulmanen agindua. Are gehiago, Pirinioez bestaldera ere hedatu ziren, harik eta [[Karlos Martel]] buruzagi [[franko (argipena)|frankoa]] haiekin hainbatetan gudukatu eta omeiatarren oldea iparralderantz eta ipar-ekialderantz hedatzeari utzi zion arte ([[732]]. urtean [[Poitiers]]en izan ziren garaituak, eta 737an Arles, Nimes eta Avignonen). 759tik aurrera [[Iberiar penintsula]]ra mugatu zituzten haien mendeko lurralde iraunkorrak, Pepin Laburra frankoaren kanpaina militarrak behartuta. Aldiz, musulmanek ez zituzten egungo [[Frantzia]]n erasoak gelditu [[975]] arte.
|