Mururoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa:
 
== Historia ==
''Mururoa'' izenak [[Mangareva]] hizkuntzaz «sekretu handiko uhartea» esan nahi du. Moruroa ere idazten da. Europearrek atoloia [[1767]]an aurkitu zuten. [[Philip Carteret]] ingelesa izan zen aurkitu zuena eta ''Osnaburg'' izena jarri zion. ''Matilda's Rock'' izenarekin ere ezagutu zen: [[1792]] ''Matilda'' izeneko baleontzia urperatu zen inguruan eta naufragoek txalupetan Tahitiraino heldu ziren.
 
== Saio nuklearrak ==
[[1966]]tik [[1974]] Mururoan berrogeita bat saio nuklear egin ziren atmosferan eta, 1995 arte, 137 lur-azpian. Azken kanpainak mundu osoko protestak eragin zituen, tartean [[Greenpeace]] elkartearenak. Geroztik, 1996tik, laborategiko simulazioak bakarrik egin dira. se realizaron cuarenta y una pruebas
 
== Gaur egun ==
Uhartean gaur egun ez da inor bizi eta Armadaren aginpean da. 1998. urtetik jarraipen erradiologikoa egin da: Defentsako langileek urtero egiten duten ingurumen laginketaren kanpaina bat. 2006ko urriaren 15ean, Polinesiako Batzarrak azterketa nuklearren ondorioei buruzko txostena onartu zuen, eta ondorioztatu zuen "azterketa nuklearrek eragin handia izan dutela osasunean, ingurumenean, gizartean eta polinesiako ekonomian".<ref>http://www.obsarm.org/news/2006/Cesc-Rap139.pdf</ref> Txosten honen atzean dagoen Ekonomia, Gizarte eta Kultura Kontseiluak gomendatzen du "Estatuak egitate nuklearra aitortu eta, beraz, bere erantzukizun osoa bere gain hartzea". Mururoa eta Fangataufa lur-azpiek ia 500 kg [[plutonio]] dituzte.
 
Mururoa eta Fangataufa Estatu frantsesaren jabetza osoa dute 1964. urteaz geroztik. Senatuak onartu zuen 2012an Polinesia Frantsesaren erkidegoari bere atzeraegitea proposatu zion legeak, baina Frantziako Gobernuak ez du aurrera egin.<ref>http://questions.assemblee-nationale.fr/q14/14-5966QE.htm</ref>
50. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Fangataufa]]
* [[Rainbow Warrior]]
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}}:[https://www.foroiberam.org/documents/193375/199920/La+situación+radiológica+en+los+atolones+Mururoa+y+Fangataufa,%20como+resultadode+los+ensayos+nucleares+realizados+en+el+Pacífico+Sur/8b4784cd-3c0c-4f75-aa0e-6a47e9bafcbb?version=1.0 Mururoaren eta Fangataufaren egoera erradiologikoari buruzko txostena.]
{{autoritate kontrola}}